Francisco Javier Garisoain Otero (Iruñea, 1969ko azaroaren 9a) nafar politikaria da, Elkarte Tradizionalista Karlista alderdiaren idazkari nagusia (ofizialki eta gazteleraz CTC edo Comunión Tradicionalista Carlista). Telebistan eta gizarte sareetan presentzia nabaria du.[1] Ogibidez liburu-saltzaile eta editorea da, eta idazlea eta poeta afizioz. Lau seme ditu.

Javier Garisoain

(2009)
Bizitza
JaiotzaIruñea1969ko azaroaren 9a (54 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Familia
AitaMiguel Ángel Garisoain
AmaMaría Eugenia Otero
Hezkuntza
HeziketaNafarroako Unibertsitatea 1992) lizentzia : zientzia historikoa
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea, politikaria, liburu-saltzailea eta argitaratzailea
KidetzaNafarroako Azterketa Historikoen Elkartea
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Alderdi politikoa Elkarte Tradizionalista Karlista
javiergarisoain.blogspot.com

Biografia aldatu

Ibilbide politikoa aldatu

Gaztetatik militante karlista izandakoa da, bere gurasoak, Miguel Angel eta Maria Eugenia, halakoak izaki.[2] Bi anai apaiz ditu, eta bi arreba moja.

Garisoainek ardurazko karguak izan ditu Nafarroa Garaiko mugimendu monarkikoan, bai Cruz de Borgoña gazte-elkartean zein CTC alderdiko Gobernu-Batzordean. 2007tik, azken honen idazkari nagusia da.

Erregio-mailan hainbat ekimen bultzatu ditu, horien artean:

  • Bizitzaren aldeko Nafar Koordinakundeko bozeramailea.
  • Nafarroako Txapelzaleen fundatzailea.
  • Gurutzearen Zaldun Bolondresen Anaitasunaren priorea.

Ibilbide literario eta akademikoa aldatu

Garisoain Historian lizentziatua da Nafarroako Unibertsitatearengatik (1992). Karlismoarekin lotutako ekimenetan parte hartzen du:

  • Ignacio Larramendi Fundazioaren Karlismoaren Historiaren Nazioarteko Sariaren epaimahaiko kidea da.[3]
  • Nafarroako Ikasketa Historikoen Sozietateko kidea da.[4]
  • Lizarrako Karlismoaren Historiako Museoaren Aholkularitza Batzordeko kide ohia da.

Hedabideetan eta sare sozialetan interesduna, hainbat ekimenetan parte hartzen du:

  • Plaza del Castillo hedabideen-elkarteko kidea da.[5]
  • Navarra Confidencial egunkari digitalaren fundatzaile kidea da, Nafarroako lehena alor digitalean.
  • AHORA información egunkari digitaleko zuzendaria da,[6] non bere blog propioa daukan: No todo es política.[7]

Idazlanak aldatu

  • (Gaztelaniaz) Sonetos variopintos (2001).

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) Javier Garisoain, @JavierGarisoain. «F. Javier Garisoain» Twitter kontua (Noiz kontsultatua: 2018-XII-31).
  2. (Gaztelaniaz) Garralda, José Fermín. (2017/07/10). «Obituario de una margarita ejemplar» Ahora información (Noiz kontsultatua: 2018/12/31).
  3. (Gaztelaniaz) De Larramendi, Luis H.. (2018-X-10). [http://www.larramendi.es/fundacion/wp-content/uploads/2018/10/bases_xvii_edicion_ampliado-2018.pdf DECIMOSÉPTIMA EDICIÓN DEL PREMIO INTERNACIONAL DE HISTORIA DEL CARLISMO “LUIS HERNANDO DE LARRAMENDI”. ] Ignacio Larramendi Fundazioa, 2 or..
  4. Sociedad de Estudios Históricos de Navarra. (Noiz kontsultatua: 2018-XII-31).
  5. (Gaztelaniaz) Facebook, orrialdea. Asociación Plaza del Castillo. .
  6. (Gaztelaniaz) «Quiénes somos» AHORA información (Noiz kontsultatua: 2018-XII-31).
  7. (Gaztelaniaz) Garisoain, Javier. «No todo es política» Ahora Información (Noiz kontsultatua: 2018-XII-31).

Kanpo loturak aldatu

Bideoak aldatu

Elkarrizketak prentsan aldatu

Bestelakoak aldatu