Javako itsasoa

itsaso

Javako itsasoa[1] Ozeano Bareko hegoaldean dagoen itsasoa da. Indonesiako uhartediaren erdian dago: iparraldean Borneo du, hegoaldean Java, mendebaldean Sumatra eta ekialdean Sulawesi. Hego Txinako itsasoarekin lotzen du Karimata itsasarteak, Celebeskoarekin Makassar itsasarteak eta Indiako ozeanoarekin Sondako itsasarteak.

Javako itsasoa
Laut Jawa
Javako itsasoa is located in Asia
Javako itsasoa
Javako itsasoa
Javako itsasoa (Asia)
OzeanoaBarea
EskualdeaIndonesia
KontinenteaHego-ekialdeko Asia
Koordenatuak5°S 110°E / 5°S 110°E / -5; 110
Azalera320.000 km²
Luzera1.500 km
Zabalera420 km
Sakonerabatez bestekoa: 46 m

310.000 kilometro koadroko hedadura du, baina ez da oso sakona, 46 metro batez beste. Arrantzarekin batera, turismoa da eskualdetako ekonomi ituru nagusia, batez ere Bali inguruan.

Historia aldatu

1883ko abuztuaren 26an, Krakatoa sumendiaren erupzioa bertan izan zen.

Javako itsasoko gudua, 1942ko otsailean eta martxoan, Bigarren Mundu Gerrako batailarik latzenetako bat izan zen. Japoniar erasoak ia osorik txikitu zuen Herbehereak, Erresuma Batua, Australia eta Estatu Batuetako ontzidia.

2014ko abenduaren 28an, Indonesia AirAsia konpainiako hegazkin bat erori zen Javako itsasora, Surabayatik Singapurrera bidean; hegazkinean zihoazen 162 lagunak hil ziren[2].

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu