Jatorriaren mitoa mundu sozial zein naturalen jatorria azaltzen duen mito edo egitura sinbolikoa da.[1] Etimologia aztertzean, tradizio greko-erromatarren arabera, mythos hitzak (grezieraz: μῦθος) «kontakizun» esan nahi du eta aition-ek (grezieraz: αἴτιον) «kausa» edo «zergatia». Bi termino hauek bereziki erabiltzen dira objektu, kultura edo ohitura bat nola sortu zen azaldu nahi denean.[2]

Jatorri mito mota ezberdinak daude; horietako bat mito kosmogenikoa izanik, non munduaren sorrera azaltzen den. Badaude beste mito ugari, gertakizun naturalak eta gizarteko egiturak azaltzen dituztenak, dagoeneko finkaturiko mundu batean.

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) Pereiro, Xosé Manuel. (2008-05-07). «Mitos fundacionales» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2022-04-09).
  2. (Gaztelaniaz) El Nuevo orden del caos : consecuencias socioculturales de la globalización. Consejo Superior de Investigaciones Científicas, Departamento de Antropología de España y América 2004 ISBN 84-00-08228-1. PMC 58853631. (Noiz kontsultatua: 2022-04-09).

Kanpo estekak aldatu