Japoniako glizina
Japoniako glizina (Wisteria floribunda) Wisteria generoko landare zurkara, hosto-erorkorra eta igokaria da, jatorriz Japoniakoa. Wisteria generoko landare hau lorategi eta parketan erabiltzen da, dituen lore apaingarriengatik. Bonsaiak egiteko ere erabiltzen da, Txinako glizinarekin batera.
Japoniako glizina | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Fabales |
Familia | Fabaceae |
Leinua | Wisterieae |
Generoa | Wisteria |
Espeziea | Wisteria floribunda |
Datu orokorrak | |
Kolorea | gorrindol eta Wisteria (en) |
Glizina honen loreak Wisteria generoko ikusgarrienak dira, mordo luzeetan antolatzen baitira, ia 50 cm izateraino. Mordo hauek kolore askotakoak izan daitezke (zuriak, arrosak, moreak edo urdinak) eta udaberri erdialdetik uda erdialdera loratzen. Mahatsaren antzeko lurrina dute.
Irudiak aldatu
-
Wisteria floribunda
-
Wisteria floribunda - Museum specimen
Kanpo estekak aldatu