Jane Marcet

zientzia liburuen idazlea eta dibulgatzailea

Jane Marcet (Londres, 1769ko urtarrilaren 1a - 1858ko ekainaren 28a) zientzia liburuen idazle eraberritzailea eta dibulgatzailea izan zen.

Jane Marcet

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJane Haldimand
JaiotzaLondres1769ko urtarrilaren 1a
Herrialdea Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
HeriotzaLondres1858ko ekainaren 28a (89 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Alexander Marcet (en) Itzuli
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakzientzia-dibulgatzailea, salonnièrea eta idazlea

Biografia aldatu

Jane Marcet Londresen jaio zen 1769ko urtarrilaren 1ean eta 1858ko ekainaren 28an hil zen Londresen baita ere.

Hamabi neba-arreben nagusiena izan zen. Bere aita finantziari suitzar bat zen eta ama, aldiz, britainiarra zen.

Jane Marcet Genevako familia aristokratetan ohi zen bezala irakasle partikularren bidez irakatsia izan zen bere etxean. Hauei esker, filosofia naturalean, fisikan, kimikan, biologian, historian eta abarretan murgiltzen hasi zen.

15 urte zituela ama hil zitzaion eta horren ondorioz hainbat ardura hartu behar izan zituen, besteak beste, bere neba-arreben heziketa eta bere aitaren bezeroen zain egotea, eta haiekin eguneko gaiei buruz hitz egin zezakeen, hala nola zientziari edo literaturari buruz.

1796.urtean Italiara joan zen eta bertan bere marrazketarako zaletasuna garatzen hasi zen eta Joshua Reynolds eta Thomas Lawrencekin ikasi zuen. Geroago, bere marrazketarako erreztasunak bere liburuak irudiztatzea ahalbidetu zion.

1799an bere aitaren bezero batekin ezkondu zen, Alexander Marcetekin, eta ezkondu bezain laster Londresera bueltatu ziren, bertan bizitzeko. Senarrak medikuntza ikasketak burutu zituen Edinburgheko Unibertsitatean eta geroago Londreseko Royal Collegean. Alexander Marcetek gernu-karkuluen inguruan lan egin zuen eta bere analisiak ezinbestekoak izan ziren gaixotasun honen diagnosiak eta kausak kontrolatzeko. Gainera, medikuntzako ikasleei kimikari buruzko hitzaldiak ematen zizkien. Kimikaren inguruan izugarrizko interesa zuen eta Londreseko Guy Hospitaleko irakasle bihurtu zen eta baita ere Medikuntzako Royal Societyaren sortzaileetako bat izan zen. Bikotearen lagun taldea oso pertsona garrantzitsuz osatuta zegoen, hala nola, Jöns Jacob Berzelius (1779-1848), Humphry Davy (1778-1829), Pierre Prevost eta Marc Auguste Pictet, William Wollaston (1776-1828) Augustin de Candolle botanikoa (1778-1841), Horace Benedict de Saussure matematikaria (1740-1799), Maria Edgaworth eta Harriet Martineau idazleak, Auguste de la Rive sendagilea (1801-1873), Thomas Malthus politikari eta ekonomialaria (1766-1834), Sydney Smith ''Edinburgh Rewiew''aren sortzaileetako bat…

Jane Marcetek era azkar batean hartu zituen Royal Institutionek aurkeztutako aurkikuntzak eta kimikaren inguruan interesa izanik, kimikaren inguruko liburu bat egitea erabaki zuen eta liburu hori irakasle partikularrak ez zituzten emakumeentzat bideratuta idatzi zuen. Horretarako, bere senarraren laguntza ezinbestekoa izan zuen, erabaki horretan Jane Marcet liburua egitera animatzeaz gain, liburuan jorratu beharreko gai guztien inguruan eztabaidatu egiten zuen berarekin eta bere lagunak aintzat hartzen zituen bere emaztearen proiektua ahalik eta hoberen ateratzeko. Era honetan, Marcet andreak ez zuen bere zientzietako ikasketen eta bere familiaren artean aukeratu beharrik izan. Horri esker, Jane Marcet mundu zientifikoan murgildu ahal izan zen eta, bertan, errol garratzitsua lortu zuen.

Conversations on Chemistry liburuaz gain beste hainbat liburu idatzi zituen: Conversations on Political Economy (1816), Conversations on Natural Philosophical (1820), Conversations on Evidences of Christianity (1826), Conversations on Vegetable Physiology (1829) eta Conversations on the History of England (1842).

Conversations aldatu

Alexander bere senarrak animatu zuen Jane Marcet Humphry Davy kimikariak ematen zituen hitzaldi publikoetara joateko. Egia esan, nahiz eta partaide gehienak gizonezkoak izan, emakumeen partaidetza beti ematen zen ere bai.

Jane Marceti hitzaldiak asko gustatu arren, kontzeptu asko nahasgarriak iruditu zitzaizkion. Sentipen berdina zuen bere senarraren liburuak irakurtzean. Beraz, sentsazio hori gustatzen ez zitzaionez, zerbait egitea erabaki zuen. Jane Marcetek emakumezkoen hezkuntzan laguntzea erabaki zuen, sentsazio hori berriro ere eman ez zedin. Horretarako, bere ezagutza handitzeko beharra zuen eta, halaber, ezagutza horiek komunikatzeko modurik onena aurkitu behar zuen. Bide horretan, bere senarra ezinbestekoa izan zen: bere senarrarekin izugarrizko elkarrizketak izan zituen ulertzen ez zituen kontzeptuak argitzeko eta honek inspirazio gisa jokatu zuten bere “Conversations…” liburuak idazteko. Jane Marcet konturatu zen egitura hori oso ona zela emakumeek kontzeptuak eta hiztegi zientifikoa ulertzeko, garai hartan emakumeen hezkuntzarako oso eduki gutxi zegoelako haiei zuzenduta. Horregatik, kimika, botanika, filosofia, ekonomia etab. bere liburuen gaiak izan ziren eta hauek “Conversations” izenarekin izendatu zituen.

Obren egitura beti berdina zen, elkarrizketa erabiltzen zuen testua garatzeko eta berak egidako marrazkiz osatzen zituen azalpenak. Elkarrizketa, B. andrearen (irakaslea) eta bere bi ikasleen artean izaten zen. Emily, ahizpa nagusiena pentsakorragoa zen bere irakaslearen ustez zientziaren ezagutza orokorrak ulertzeko guztiz gai zen. Caroline, ahizpa txikiagoa, oso xelebrea zen, bere galderak zailagoak ziren eta hauei esker ezagutza handitzeko aukera ematen zuen liburuak.

Bere lehenengo liburua 1805ean idatzi zen, baina 1820ra arte ez zen argitaratu. Liburu honen izenburua “Conversations on Natural Philosophical” izan zen eta bertan zientziaren inguruko kontzeptu oinarrizkoenak azaltzen ziren. Liburu horren ostean “Conversations on Chemistry” argitaratu zen eta honek arrakasta izugarria izan zuen, batez ere Estatu Batuetan eta Ingalaterran.

Conversations on Chemistry aldatu

Liburu hau arraskastatsuenetarikoa izan zen. Jane Marcetek etengabe aldakuntzak, berrikusketak eta eransketak egiten zituen kimikak aurrera egiten zuen ahala. Aldakuntza horiek elektrokimikaren inguruan, lurrun-makinaren inguruan eta abarren inguruan izan ziren. Gainera liburu honen ezaugarri bereizgarrienak zehaztasuna eta sakontasuna izan ziren.

Bere liburuan bere garaiko Luigi Galvani, Alessandro Volta, Humphry Davy, Conde Rumford eta Joseph Priestley kimikarien esperimentuen inguruko elkarrizketak agertzen ziren. Halabaina, ez zuen John Daltonen lanen inguruko elkarrizketarik jaso, bere baieztapenen inguruko zalantzak zituelako.

Liburuaren 16. edizioan, Jane Marcetek 86 urte zituenenean, Britainia Handian 20.000 kopia saldu ziren eta Europan zehar 140.000 gutxi gorabehera. Estatu Batuetan ere izugarrizko arrakasta izan zuen, baina, nahiz eta salmenta asko izan, Jane Marcetek ez zuen kontrolik izan bertan gauzatutako aldakuntzekin eta, horrez gain, ez zuen dirurik jaso bertan saldutako liburuengatik, ez zegoelako idazle atzerritarrenganako egile-eskubide legerik.

Conversations on Chemistry Ameriketako Estatu Batuetan aldatu

Conversations on Chemistry liburua hilabete batzuk geroago heldu zen Estatu Batuetara. Bertan 1806tik 1850.urtera arte, 23 edizio desberdin argitaratu zituzten AEBetako hiriburu desberdinetan: Hartford, Boston, Filadelfia, New Haven eta New York. Hiri horietara heldutako liburuak hainbat aldakuntza jasan zituen, hala nola, umorea eta B. andrearen iruzkin batzuk kendu zituzten eta esperimentuak eta marrazkiak nabarmendu zituzten. Lan horretan hainbat editore aritu ziren eta haien artean J.L. Comstock.

Editoreek emakume zein gizonentzako eskola-liburu batean bihurtzeko bideratu zuten haien lana. Horretarako hainbat gauza gehitu zituzten: galdera sistema bat, hiztegi zientifikoa, esperimentu gidak, teoriak zalantzan jartzen zituzten iruzkin kritikoak, esperimentuen arriskuak deskribatzen zituzten eta Robert Hare eta Benjamin Franklin zientzilari ipar-amerikarrak gehitu zituzten Marcetek kontuan hartu ez zituelako. Liburuak izugarrizko arrakasta izan zuen Ameriketako eskola askotan eskola-liburu bezala erabili izan zen eta XIX.mendeko lehen erdian 160.000 kopia saldu zituzten.

Editoreen arteko lehiak 16 edizio eman zituen 1831 eta 1850 urteen artean, baina guztietan gizonezkoen izenak baino ez ziren agertzen, horregatik, Jane Marceten “Conversations on Chemistry” liburua Estatu Batuetan gizonezkoei esleitu zitzaien, hau da, Jane Marceten izena ez zen inoiz agertzen, edizio bakar batean izan ezik: Thomas P. Jonesek, Columbia Collegeko medikuntza arloko kimikako irakasleak, “New Conversations on Chemistry” liburua argitaratu zuen eta edizio horretan Jane Marceten testuak aldakuntzak jasan arren, Jane Marceten izenari egin zion erreferentzia, eta kasu bakarra izan zen.

Faraday ikerlariarengan izandako influentzia aldatu

Michael Faraday, errementari baten semea zen eta bere aitaren osasun arazoengatik justu zebilen bere familia ekonomikoki mantentzeko. Beraz, Faraday 13 urte baino ez zituenean eskola utzi behar izan zuen lan egiten hasteko eta etxera dirua eramateko. Horregatik, Londreseko koadernatzeko tailer batera joan zen lan egitera, sasoi hartan, gutxi batzuek baino ez zituzten liburuak koadernatzen, baina koadernatzen zituztenen artean Britaniar Entziklopedia eta Marcet andrearen liburua zeuden. Faradayk, gauetan, tailerrera heltzen ziren liburuak irakurtzen zituen. Denbora pasata, Michael Faradayk esan zuen Marceten liburuak irakatsi ziola erabat zer zen egia eta zer ez. Gainera, idazleak beregan izan zuen eraginari buruz galdetu ziotenean, bere erantzuna izan zen Marceteri esker ezagutza kimikoarekin loturaren bat sentitu zuela eta honi gogor heldu zitzaiola. Faradayk ere zioen Marcet andreak pertsonalki hazten lagundu ziola eta berari esker kimikarekin gozatu ahal izan zuela, eta harekiko mirespena adierazten zuen bere hitzetan. "Nola ikasketarik ez zituen gogamen gazte batek uler zezakeen kimikaren eta gertakari naturalen inguruko hainbeste gauza?" (Michael Faraday)

Jane Marcet hiltzean, Faradayk harenganako hitz hunkigarriak esateaz gain, dibulgatzaile famatu bihurtu zen Jane Marcet bezala, haren ereduari jarraiki. Gainera, ez zuen inoiz ahaztu “Conversations on Chemistry” liburuak gazteen artean izan zezakeen eragina zientzien ezagutaraztean.

Horrez gain, 1825. urteko Gabonetan Faradayk lehenengo zientzia hitzaldia antolatu zuen gazteentzako, esan beharra dago ekimen honek gaur egun jarraitzen duela.