Jane Butzner Jacobs (Scranton, Pennsylvania, 1916ko maiatzaren 4a - Toronto, 2006ko apirilaren 25a) Ameriketako Estatu Batuetan jaiotako kanadiar zientzia dibulgatzailea, hirigintzaren teorikoa eta ekintzaile soziopolitikoa izan zen.

Jane Jacobs

Bizitza
JaiotzaScranton (Pennsylvania)1916ko maiatzaren 4a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak  1974)
 Kanada  (1974 -
BizilekuaNew York
Toronto
HeriotzaToronto2006ko apirilaren 25a (89 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: istripu zerebrobaskularra
Hezkuntza
HeziketaScranton High School (en) Itzuli
Columbia University School of General Studies (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, hirigilea, idazlea, soziologoa, autorea eta ekonomialaria
Enplegatzailea(k)Amerika (en) Itzuli
Architectural Forum (en) Itzuli
Jasotako sariak
InfluentziakLe Corbusier

IMDB: nm4295779 Find a Grave: 157686714 Edit the value on Wikidata

Bere eragin handieneko lana The Great Death and Life of American Cities (1961) izan zen. Lan horretan 1950eko hamarkadako Ameriketako Estatu Batuetan egindako Hiri-garapeneko praktikak gogorki kritikatu zituen, eta haren ustez, plangintzariek (hirigintza, hiri-diseinua) espazio publikoaren suntsipena ekarri zuen eredu eskematiko idealak hartu zituzten. Metodo zientifiko berritzaileak eta diziplina artekoak (bai gizarte zientzieetatik bai zientzia naturaleetatik datozenak) erabiliz, autoreak indarkeriaren kausak hiriko eguneroko bizitzan identifikatu zituen, hala utzikeriagatik nola, aitzitik, elikatze onagatik, segurtasunagatik eta biziaren kalitateagatik.

Bere lan literarioaz gain, Jacobs nabarmendu zen espontaneo gisa definitutako mugimendu sozialen (grassroots) antolakuntzako aktibismoagatik, batez ere, haren ustez, tokiko komunitateak suntsitzen zituzten hiriko proiektuak geldiarazteko. Lehenik, Estatu Batuetan, non Lower Manhattan Expressway bertan behera uztea lortu zuen; eta geroago Kanadan, nora 1968an emigratu zuen eta non eraiki nahi zituzten Spadina Expressway eta autopista sarea bertan behera uztea lortu zuen.