Jane Avril, Jeanne Louise Beaudon-en izengoitia (Paris, 1868ko ekainaren 9-Ibidem, 1943ko urtarrilaren 17) Moulin-Rouge kabaret ospetsuaren dantzaria izan zen. Espektakuluetan beste izenak ere erabili zituen: «Jane la Folle» ou «La Mélinite». Henri de Toulouse-Lautrec margolariaren lan askoren protagonista izan zen.

Jane Avril

(1890(e)ko hamarkada)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJeanne Louise Beaudon
JaiotzaParisko 20. barrutia1868ko ekainaren 9a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaParisko 15. barrutia1943ko urtarrilaren 17a (74 urte)
Hobiratze lekuaPère Lachaise hilerria
Grave of Avril (en) Itzuli
Familia
Ezkontidea(k)Maurice Biais
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakdantzaria eta modeloa

Find a Grave: 7776 Edit the value on Wikidata
Jane Avril dantzaria.

Biografia aldatu

Jane Avril Bellevillen 1868an jaio zen. Ama demi monde zen eta aita italiar noble bat, Luigi Fontana markesa. Aitak ez zuen alabatzat onartu baina harengandik izaera artistiko bat eta nolabaiteko dotorezia bat heredatu zituen. Aitaren aldeko aitona-amonek hazi zuten. Gero, bederatzi urterekin, psikologikoki gaixorik zen bere amaren esku utzi zuten, eta hark tratu txarrak ematen zizkion. Oso gazte utzi zuten erakunde batean. Ziur aski tratu txar horien ondorioz, nerbio-nahasmenduen, epilepsia eta histeria pairatu zituen eta Jean-Martin Charcot doktorearen paziente gisa La Salpêtrièreko ospitalean ingresatu zuten. Sena ibaira bere buruaz beste egitera deliberaturik, azken unean emagaldu batzuek in extremis jaso eta Parisko gaua ezagutarazi zuten.

Parisko gau-mundu arriskutsua ezagutu zuen, beraz. Giro hartan erdi dantzari erdi prostituta ziren emakumeak hiriburuaren erakarpena ziren, bereziki Bullier dantzalekuan non Avrilek dantzarako grina deskubritu zuen. Bere nerbio hauskortasunak Jane la Folle edo Mélinite ezizenak ekarri zizkion. Dantzarekin maitemindu ondoren, han aurkituko zuen bere bidea. Charles Zidlerrekin hitz egin zuen eta bere babespean Moulin-Rougen sartzeko aukera jaso zuen. Espektakuluetan Avrilek dantza-arropetan gorria erabiltzeko baldintza jarri zuen; dirudienez barruko arropa ere kolore horrena eramaten zuen. Horrek tradizio berri bat sortu zuen: besteek barruko arropa zuria erabiltzen zuten bitartean, dantzari bakarlariak gorriaz janzten zuen.

Bere karrerak areto desberdinetan jarraitu zuen: Décadents taldean, ondoren Le Divan du Monden, El Doradon, Jardin de Parisen, Tabarinen, eta, azkenik Folies Bergèren arrakasta lortu zuen; azken horretan L 'Arc-en-ciel balleta sortu zuen. Bere dantzatzeko modua apala eta arrunkeriarik gabekoa zen; horrek La Goulue eta beste dantzariengandik bereizi egiten zuen. Avrilek, bestetik, XX. mendearen hasieran Europako hiriburu nagusietara cancan frantsesa zabaldu zuen. Adibidez, Londresko Palace Theatren eta Madrilen dantzatu zuen.

Jane Avril azkarra eta sentibera zen eta giro intelektualak maite zituen. Horrela Henri Toulouse-Lautrec, Joris-Karl Huysmans, Maurice Barrès, Auguste Renoir, Alphonse Allais ezagutu zituen. 1911ko ekainaren 7an Maurice Biais margolari eta marrazkilariarekin ezkondu zen, Jouy-en-Josas herrian. Ondoren, bien semea zen Jean Pierre Adolphe (Beaudon, 1897ko uztailaren 17) onartu zuten. Haurrak, denborarekin, aitaren abizena hartuko zuen. Biais hil arte, 1926an, Jouy-en-Josasen erretiratuta bizi izan zen Avril. 1935ean, 67 urte zituelarik, Max Dearly aurrean dantzatu zuen.[1] [2][3]

1942ko apirilean, Sacha Guitryren laguntzari esker, Maison de retraite des artistes lyriques-en sartu zen. Urte bat beranduago hil zen, 74 urte zituelarik. Bere gorpuzkinak Père-Lachaise hilerrian daude lurperatuta.

Oroimenak aldatu

Jane Avrilek bere oroimenak idatzi zituen 30. hamarkadako prentsan. Testu horiek gero liburu gisa 2005ean plazaratu izan dira, Mes mémoires izenburuarekin (ISBN 978-2-7529-0113-2).[4]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu