Jan Urban (Jaworzno, 1962ko maiatzaren 14a) poloniar futbol jokalari ohia eta entrenatzailea da. Osasuna futbol taldean jokatu zuen 1989-1994 urteetan, eta geroago entrenatzailea izan zen 2014-2015 sasoiaren hasieran.[1]

Jan Urban

Bizitza
JaiotzaJaworzno1962ko maiatzaren 14a (61 urte) (61 urte)
Herrialdea Polonia
 Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria eta futbol entrenatzailea
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Poland national under-20 football team1981 / 1981
Zagłębie Sosnowiec1981 / 198511323
Górnik Zabrze1985 / 198912454
Poloniako futbol selekzio nazionala1985 / 1991577
Osasuna1989 / 199416848
Club Deportivo Toledo1995 / 1996336
Real Valladolid1995 / 1995213
VfB Oldenburg1996 / 1997193
Górnik Zabrze1998 / 1998111
 
Posizio edo espezialitateaaurrelaria
Pisua72 kilogramo
Altuera179 zentimetro

FIFA: 59278 UEFA: 2214642 Edit the value on Wikidata

Ibilbidea aldatu

Hegoaldeko Poloniako meatzari familia xume batean jaio zen[2]. 1985-1989 bitartean Górnik Zabrzen aritu zen. Talde horrekin hiru aldiz irabazi zuen Ekstraklasa eta behin Poloniako superkopa. 1989tik 1994ra Osasunako jokalari garrantzitsuenetako bat izan zen[3]. 1990/1991ko denboraldia bikaina izan zen: taldeak laugarren postuan amaitu zuen liga, UEFA Koparako sailkapena lortuz, eta Urbanek 13 gol sartu zituen, horietako hiru Santiago Bernabeun, Osasunak Real Madrili 0-4 irabazi zion partida gogoangarrian[4]. Urte horietan Osasunazaleen begiko bilakatu zen. 1993/1994 denboraldian, ordea, Osasuna bigarren mailara jaitsi zen, eta 1994ko abenduan Real Valladolidek Urban fitxatu zuen[5].

Poloniako futbol selekzio nazionalarekin ere aritu zen, eta 7 gol sartu zituen 57 partidatan. Mexikon jokatu zen 1986ko Munduko Futbol Txapelketan parte hartu zuen.

Iruñea eta Osasuna oso atsegin ditu eta, erretreta hartutakoan, bertan hasi zen entrenatzen. Lehenik gazteen Ohorezko mailako taldea zuzendu zuen, eta Osasuna B 2003-2005 bitartean[6]. 2012tik 2013ra Legia Warsaweko entrenatzailea izan zen eta 2013an Poloniako Liga irabaztea lortu zuen.

Jokalari ibilbidea aldatu

Taldea Herrialdea Urtea
Victoria Jaworzno Polonia 1980-1981
Zagłębie Sosnowiec Polonia 1981-1985
Górnik Zabrze Polonia 1985-1989
Osasuna Euskal Herria 1989-1994
Real Valladolid Espainia 1995
CD Toledo Espainia 1995-1996
VfB Oldenburg Alemania 1996-1997
Górnik Zabrze Polonia 1998

Entrenatzaile ibilbidea aldatu

Taldea Herrialdea Urtea
Osasuna B Euskal Herria 2003-2005
Osasuna (Idazkari teknikoa) Euskal Herria 2005-2007
Legia Warsaw Polonia 2007-2010
Polonia Bytom Polonia 2010
Zagłębie Lubin Polonia 2011
Legia Warsaw Polonia 2012-2013
Osasuna Euskal Herria 2014-2015
Lech Poznań Polonia 2015-2016
Śląsk Wrocław Polonia 2017-2019
Górnik Zabrze Polonia 2021-2022

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jan Urban