Johan Thorn-Prikker, Jan izenez ezaguna (Haga, 1868ko ekainaren 5aKolonia, 1932ko martxoaren 5a) Art Nouveau edo Jugendstil estiloko margolari eta diseinatzaile holandarra izan zen.

Jan Thorn Prikker

Bizitza
JaiotzaHaga1868ko ekainaren 5a
Herrialdea Herbehereetako Erresuma
HeriotzaKolonia1932ko martxoaren 5a (63 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Lena Sprée (en) Itzuli  (1898 -
Bertha Thorn Prikker-Cramer (en) Itzuli  (1903 -
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, unibertsitateko irakaslea, artista grafikoa, stained-glass artist (en) Itzuli, eskultorea, diseinatzailea, zeramikaria eta ehungintzako artista
Enplegatzailea(k)Königliche Kunstgewerbeschule München (en) Itzuli  (1920 -  1923)
Lan nabarmenak
KidetzaDeutscher Werkbund (en) Itzuli
Mugimenduasinbolismoa
Emaztegaia (1892–1893), Jan Thorn Prikker-ena.

Biografia aldatu

Hagako Akademian ikasi zuen 1883tik 1887ra . 1910koa da bere lehen beiratea, Hageneko tren geltokirako (Westfalia) egina. Bere bizitzan zehar irakasle lanetan aritu zen: 1913tik 1918ra Esseneko Arte eta Lanbide Eskolan, 1920tik 1923ra Municheko Arte eta Lanbide Eskolan, 1923tik 1926ra Düsseldorfeko Arte Akademian eta 1926tik 1932ra. Koloniako Arte eta Lanbide Eskolan.

Lana aldatu

Arte erlijiosoan pertsonaia garrantzitsua izan zen. Arte aplikatuak lantzen zituen batez ere: mosaikoak, horma irudiak, altzarien diseinua eta tapizgintza, zeramika eta batik. Baina batez ere beirateen egile gisa nabarmendu zen. Bere beirazko margoek Alemaniako margolari askoren eragina izan zuten. Berari egozten zaio Renanian nazioarteko estilo artistikoa zabaltzea. Bere estiloa oso originala da, nahiz eta orokorrean Holandako modernismoaren barruan kokatzen den, dekorazio-motiboekin eta gai alegoriko-sinbolikoekin. Puntillismoa, Sinbolismoa, arte kristau goiztiarra, Les Nabis, Orfismoa eta Der Blaue Reiterren eragina ere jaso zuen. Batzuetan arte abstraktura hurbiltzen den moduan estilizatzen ditu motiboak .

Bere margolan ospetsuena Emaztegaia mistikoa da, 1893 Otterloko Kroller -Muller Museoan. Beste koadro bat Tulipanen zelaian dagoen Madonna da.

Erreferentziak aldatu

  • Walter, Ingo F. (editorea), Twentieth Century Art, Taschen. ISBN 3-8228-6805-I
  • Walter, Ingo F. (editorea), The Masters of Western Painting, Taschen, 2005, ISBN 3-8228-4744-5

Kanpo estekak aldatu