Jan Raas

txirrindulari herbeheretarra

Jan Raas (1952ko azaroaren 8a, Heinkenszand - ) Herbehereetako txirrindulari profesional ohia da. Denera 115 garaipenak lortu zituena, besteak beste 1979ko Munduko Errepide Txapelketa Valkenburgen. 1979an eta 1983an Flandriako Tourra, 1982an Paris-Roubaix eta 1977an Milan-San Remo irabazi zuen. Horretaz gain, hamar etapa irabazi zituen Frantziako Tourrean.

Jan Raas

(1979)
Bizitza
JaiotzaHeinkenszand (en) Itzuli1952ko azaroaren 8a (71 urte)
Herrialdea Herbehereetako Erresuma
Jarduerak
Jardueraktxirrindularia eta pistako txirrindularia
Jasotako sariak

Bere probarik kuttunena, zalantzarik gabe, Amstel Gold Race izan zen, izan ere sei aldiz lehiatu zen eta bostetan irabazi zuen sari hau (hortik zetorkion proba honek izan zuen goitizena: “Amstel Gold Raas”).[1]

Karrera osoan zehar, 23 aldiz hartu zuen parte txirrindularitzako "bost monumentu" lasterketetan, eta podiumean amaitu zuen ia horien erdietan: 4 garaipenekin eta beste 6 alditan 3. postua eskuratuz.

Raas txirrindulari taktikoa eta esprinter bikaina zen. Mendate luzeetan nekez moldatu arren, Iparraldeko klasikoen ezaugarri diren igoera laburretan ederki aritzen zen.

Kirol ibilbidea aldatu

Heinkenszand herrian jaio zen, Goesetik hurbil. Nekazari baten hamar seme-alabetako bat zen Raas. Ez zuen txirrindularitzan aparteko interesik erakutsi 16 urterekin eskolatik irten arte. Orduan bere lasterketako lehen bizikleta eskuratu eta junior mailan lehiatzen hasi zen, 1969ko uztailaren 21ean Belgikako Dammen bere lehen garaipena lortuz. Afizionatu mailan arrakasta izan zuen, Olympia Tourrean etapa bat irabaziz eta Herbehereetako txapelketa nazionala eskuratuz. Horren ondorioz, Peter Postek, TI-Raleigh taldearen zuzendaria, Raasi 1975erako kontratua eskaini zion.

21 urteko Raas gazteak lehen denboraldi ona izan zuen, bi garaipen txikirekin eta laugarren sailkatu zen Belgikako Tourrean. Hurrengo urtean (1976), Herbehereetako txapelketa poltsikoratu zuen, baina urte horren amaieran Raas TI-Raleighetik aldendu zen, lasterketetan askatasun gehiagoren bila.

 
Raas 1978ko Tourreko elastiko horia jantzita

1977an Frisol taldean aritu zen. Milan-San Remon eta Amstel Gold Racen izandako garaipenek Peter Posti atentzioa eman zion, berriro ere, eta TI-Raleigh taldera itzuli zen 1978an. Raas talde honen arrakastaren zutabe bat bihurtu zen, 70koen eta 80koen hamarkadetan. Raas, Gerrie Knetemannekin batera, buruzagia zen, beste taldekideak gidatuz (Joop Zoetemelk, Ludo Peeters, Cees Priem eta Henk Lubberding, besteak beste).

Zoetemelken garaipenean paper garrantzitsua jokatu zuen 1980ko Tourrean. Edizio horretan TI-Raleigh taldeak bere nagusitasuna erakutsi zuen, hamabi etapa irabaziz (horien arten 7 jarraian)

Aurrerantzean, bere kirol ibilbidean aipatzekoa da 1979ko munduko txapelketaren garaipena, Herbehereetako Valkenburgen lortu zuena, Alemaniako Dietrich Thurauren aurretik eta 200.000 ikusleren aurrean (egiari zor, esan behar da alde batetik, Raasek eskaladan zehar taldekideen bultzakaden laguntzarekin izan zuela, bestetik antolakuntzaren auto bati heldu ziola, eta azkenik Thurauk eta Raasek berak azken 200 metroetan eragindako Giovanni Battaglinen erorketa ere). Beste lau aldiz garaitu zen Amstel Golden, bost garaipenen errekorra lortuz. Raasek “Amstel Gold Race” zuen lasterketarik gogokoentzat: "Niretzat propio egina zen Gold Race, ez nuen eskalatzaile izateko dohain handirik, baina Limburgeko muino labur eta gogorrak niretzat eginak ziren", esan zuen. Paris-Roubaix irabazi zuen 1982an, bere zazpigarren saiakeran hain zuzen, taldeak egindako lanari esker, batez ere Ludo Peetersek.

1984ko Milan-San Remon talka egin zuen, bizkarreko eta barneko organoei kalte eraginez, eta sekula ez zen berdina izan, nahiz eta 1984ko Tourrean etapa bat lortu. Entrenatzea eta errekuperatzea oso zaila suertatzen zitzaion eta 1985eko maiatzaren 28an erretiratu zen Hansweerten aurreko egunean Criterium batean aritu ondoren.

Raasen ezagutzak eta eskarmentuak kirol-zunzendaria izateko bidea erraztu zion Kwantum txirrindulari taldean. Raasek babesle berriak aurkitu zituen zaharrak ordezkatzeko eta taldeak SuperConfex, Buckler, WordPerfect, Novell eta azkenik Rabobanken babesa jaso zuen hurrenez hurren.

Raasek eta bere emazte Anjak eraso armatu bat jasan zuten euren etxean 1994ko martxoan eta orduan erabaki zuen ezin zuela denboraldi luzerik egin etxetik kanpo. Kirol-zuzendari izatetik zuzendari izatera pasa zen Rabobank babesle nagusi bihurtu zenean 1995ean. 8 urte eman zituen lan horretan 2003 amaiera arte. Une horretan adierazi zuen babesleak Raasen irteera, desadostasun konponezinak zirela medio.

Kirol lorpenak aldatu

Palmaresa aldatu

1972

1973

  • Ronde van Midden-Nederland

1974

1975

1976

1977

1978

1979

1980

1981

1982

1983

1984

Klasikoetan eta Txapelketetan izandako emaitzak aldatu

Lasteketa 1975 1976 1977 1978 1979 1980 1981 1982 1983 1984 1985
Omloop Het Nieuwsblad 8. 9. 2. 3. 2. 5. 1. 6. 2. 11. 45.
Kuurne-Brusela-Kuurne 5. 1. 29. 5. 1.
Milan-San Remo 1. 105. 12. 3. 14. 3. 93.
Flandrian Zehar 3. 2. 1. 2.
E3 Harelbeke 6. 7. 2. 1. 1. 1. 5.
Gante-Wevelgem 24. 10. 4. 3. 6. 1. 2.
Flandriako Tourra 11. 3. 22. 1. 3. 3. 13. 1.
Scheldeprijs 40. 3. 12.
Paris-Roubaix 40. 7. 6. 3. 5. 1.
Flèche Brabançonne 4. 5.
Amstel Gold Race 2. 1. 1. 1. 1. 5. 1. 3.
La Flèche Wallonne 31.
Lieja-Bastogne-Lieja 13.
Paris-Brusela 28. 1. 11. 33. 2. 7.
Paris-Tours 5. 8. 1. 3. 35. 1. 24. 3. 30.
  Munduko txapelketa UT 8. UT 13. 1. UT UT 17. UT
  Herbehereetako txapelketa 1. 2. 3. 5. 4. 1. 1.

UT = Utzi
— = Ez zuen parte hartu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu