James Stratton Holmes (Collins, Iowa, 1924ko maiatzaren 2aAmsterdam, 1986ko azaroaren 6a) poeta, traduktologo eta itzultzaile nederlandarra izan zen. 1950ean, 26 urte zituela, Herbehereetara joan zen behin betiko, eta han hil zen. Holmesek argitaratu zuen bai bere egiazko izenpean, James S. Holmes, bai Jim Holmes eta Jacob Lowland ezizenpeetan ere. 1956an, Martinus Nijhoff sari entzutetsua eskuratu zuen. Sari horrek nederlanderatik edo nederlanderara egindako testu artistikoen itzultzaileak saritzen ditu, eta bera izan zen Herbehereetatik kanpoko lehen itzultzailea sari hori eskuratzen.

James S. Holmes

Bizitza
JaiotzaCollins1924ko maiatzaren 2a
Herrialdea Herbehereetako Erresuma
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaAmsterdam1986ko azaroaren 6a (62 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
nederlandera
Jarduerak
Jarduerakpoeta, itzultzailea, idazlea eta unibertsitateko irakaslea
Jasotako sariak

Haurtzaroa eta heziketa aldatu

Holmes Iowako erdialdeko baserri txiki batean jaio eta hazi zen. 1941ean, bigarren hezkuntza amaitu ostean, Oskaloosako Quaker College-n (Iowa) izena eman zuen. Bi urtez ikasi ondoren, Barneville-n (Ohio) Lehen Hezkuntzako irakasle hasi zen. Urte batzuk geroago, bai soldadutza bai ordezko gizarte lana egiteariuko egin zion, eta sei hilabeteko kartzela-zigorra ezarri zioten. Espetxetik atera eta gero, ikasteari ekin zion berriro: lehenengo William Penn Collegen, eta ondoren Pennsylvaniako Haverford Collegen. 1948an, unibertsitateko bi lizentzia eginda (bata ingelesekoa eta bestea historiakoa), Providence-ko Brown Unibertsitatean ikasten jarraitu zuen, Rhode Islanden. Hurrengo urtean, 1949an, alegia, doktore bihurtu zen. Bitrtean, bere lehen poemak idatzi eta argitaratu zituen, eta argitaratze-lan batzuk ere egin zituen. Handik gutxira, poesia Holmesen grina handia bilakatu zen.

1949: Herbehereak aldatu

1949an Holmes ikasketak utzi zituen Fullbright programan ordezkapen bat egiteko Eerde Castleko Quaker ikastetxe batean, Ommenetik gertu, Herbeheretan. Ikasturte amaieran Estatu Batuetara ez itzultzea erabaki zuen, eta Herbehereetan geratu zen lurraldea ezagutzen. Horrela, 1950ean, Hans van Marle ezagutu zuen. Holmesetzat, Van Marlerekin zuen erlazioa segituan oso garrantzitsua bilakatu zen: Estatu Batuetara inoiz gehiago ez itzultzeko aukera eman zion eta Amsterdamen geratu zen betiko. Hurrengo bi urteetan, Holmes Amsterdameko Unibertsitateko Nico Donkerslooten nederlanderako ikastaroetara joan zen, eta 1951an lehen poesia itzulpena argitaratu zuen.

1952: Zaletasuna lanbide bihurtu aldatu

Poesia itzultzea Holmes lanbide nagusia bihurtu zen, eta Amsterdameko Unibertsitateko Literatur Zientzietako Fakultatean irakasle elkartua izendatu ondoren, itzulpena bihurtu zen bere errenta iturri nagusia. Hans van Marlerekin batera, poesia ez ezik, Indonesiari buruzko dokumentuak eta Indonesiako poesia ere itzuli zituen ingelesera. Itzultzaile gisa entzutea irabazten joan zen, eta 1956an Martinus Nijhoff saria irabazi zuen bere ingeleserako itzulpenengatik. Lehen atzerritarra izan zen sari hura irabazten. 1958an, sortu berri zen Delta - A review of Arts, Life and Thought in the Netherlands aldizkariko poesia ataleko zuzendaria izendatu zuten.

1964: Itzulpen-Ikasketak aldatu

Amsterdameko Unibertsitateko Literatur Zientzietako Fakultateak 1964an Itzulpen-Ikasketetarako Sail bat sortzea erabaki zuenean, Holmes irakasle elkartua izateko gonbidapena jaso zuen. Sail horren programa didaktikoak garatzeko ezagutza zeukan, bai teorikoa bai praktikoa. 1972ko Hizkuntza Aplikatuaren Hirugarren Biltzarrean (Kopenhage), Holmesek Itzulpen-Ikasketak diziplina independentetzat hartzea proposatu zuen, eta horretarako mailaketa bat proposatu zuen. 1995ean, Gideon Touryk ideia hori berreskuratu zuen eskema batean, eta “Holmesen mapa” izena eman zion.

1970: Egile gisa garapena aldatu

1970eko maiatzeko manifestazio baten ondoren ("Writers for Vietnam), Holmes bere poesia propioari denbora eskaintzen hasi zen. Literatura homosexual historikoak eragina izan zuen Holmesen poesian, eta homo-erotikoagoa bilakatu zuen, baita esplizitua ere, askatasun sexuala sustatzeraino. 1978an Nine Hidebound Rimes eta A Gay Studs's Guide to Amsterdam argitaratu zituen, azkena Jacob Lowland ezizenean. 23 soneto zituen liburu horren arrakastak hurrengo argitalpenei atea ireki zien, Jim Holmesen izenean: Billy and the Banquet (1981) eta Early Verse 1947-1957 (1985).

Elkarteak, komiteak, komisioak, erredakzioak aldatu

Holmesek hainbat komite eta komisiotan hartu zuen parte, hala nola, “Gard Sivik” gazte aldizkari belgikar-holandarrean eta zenbait literatur aldizkaritan: "Litterair Paspoort", "De Gids", "De Nieuwe Stem", "Maatstaf" eta "De Revisor", besteak beste. PEN holandar eta nazioarteko klubeko, Idazleen Elkarteko, Holandako Literatura Elkarteko eta Unesco Komisio Nazionaleko partaide aktiboa izan zen, besteak beste.

James S. Holmes Saria aldatu

Holmesek Herbehereetako eta Belgikako poeten poesia itzultzen jarraitu zuen, eta 1984an Flamenko Elkartearen Itzulpen Saria jaso zuen (Vertaalprijs van de Vlaamse Gemeenschap). Lehen atzerritarra izan zen sari hura irabazten. Bere obra nagusia Dutch Interioreko itzulpen bilduma izan zen, gerraosteko poesia antologia mardul bat. 1984an argitaratu zen Nueva Yorken Columbia University Pressen. Holmes testu klasiko horren editore nagusienetako bat izan zen, eta antologian azaltzen diren poesia asko itzuli zituen. Columbiako Unibertsitateko Itzulpen Zentroak poesia holandarra mundu anglosaxoian ezagutzera eman izana saritu zion Holmesi. Horrela, nederlanderatik eginiko itzulpen onenarentzako sariei bere izena ematea erabaki zuen: James S. Holmes Saria.

Obrak aldatu

Poesia aldatu

  • Jim Holmes, Nine Hidebound Rimes. Poems 1977 (Amsterdam, 1978).
  • Jacob Lowland, The Gay Stud's Guide to Amsterdam and Other Sonnets (Amsterdam, 1978; bigarren argitalpena 1980).
  • Jacob Lowland, Billy and the Banquet (Amsterdam, 1982).
  • James S. Holmes, Early Verse 1947-1957 (Amsterdam/New York, 1985).

Poesia itzulia aldatu

  • Martinus Nijhoff, Awater. A Long Poem, With a Comment on Poetry in Period of Crisis (Amsterdam, 1992).
  • Paul Snoek eta Willem M. Roggeman (argitaratzailea), A Quarter Century of Poetry from Belgium (Flemish Volume) (Brusela/L'Aja, 1970).
  • Peter Glasgold (argitaratzailea), Living Space (New York, 1979).
  • Lawrence Ferlinghetti eta Scott Rollins (argitaratzailea), Nine Dutch Poets (San Frantzisko, 1982).
  • James S. Holmes eta William Jay Smith (argitaratzailea), Dutch Interior. Postwar Poetry from the Netherlands and Flanders (New York, 1984).

Itzulpenak aldizkarietan aldatu

  • Modern Poetry in Translation.
  • Delta.
  • Atlantic.
  • Carcanet.
  • Chelsea Review.
  • Poetry Quarterly.

Lan eta artikulu zientifikoak aldatu

  • James S. Holmes et al. (argitaratzailea), The Nature of Translation. Essays on the Theory and Practice of Literary Translation (L'Aja/Bratislava, 1970).
  • James S. Holmes et al. (argitaratzailea), Literature and Translation. New Perspectives in Literary Studies (Leuven, 1978).
  • James S. Holmes, Translated!. Papers on Literary Translation and Translation Studies (Amsterdam, 1988).

Erreferentziak aldatu

  • Weissbort, Daniel (2016). Translating Poetry: The Double Labyrinth. New York: Springer. p. 58. ISBN 9781349100897.
  • Möhlmann, Thomas (2009). "Awater in the UK". Literature from the Low Countries. Retrieved 27 March 2017.
  • Boase-Beier, Jean (2017). Translating Holocaust Lives. London: Bloomsbury. ISBN 9781474250290.
  • Holmes, James S. (1972/1988). The Name and Nature of Translation Studies. In Holmes, Translated! Papers on Literary Translation and Translation Studies, Amsterdam: Rodopi, pp. 67–80.
  • "Awater". Carcanet Press. Retrieved 27 March 2017.
  • Holmes, James (1988). Translated! Papers on Literary Translation and Translation Studies. Amsterdam: Rodopi. p. 3. ISBN 90-6203-739-9.
  • "James Stratton Holmes". AIDS Memorial Nedderlands. Retrieved 27 March 2017.