Sir James Michael "Jimmy" Goldsmith (Paris, 1933ko otsailaren 26a - Benahavís, 1997ko uztailaren 18a) Britainiar-frantses finantza-gizona izan zen.

James Goldsmith

Europarlamentaria

1994ko uztailaren 19a - 1997ko uztailaren 19a
Barrutia: Frantzia
Hautetsia: 1994 European Parliament election (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaParisko 16. barrutia1933ko otsailaren 26a
Herrialdea Frantzia
 Erresuma Batua
HeriotzaBenahavís1997ko uztailaren 19a (64 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: pankreako minbizia
Familia
AitaFrank Goldsmith
AmaMarcelle Mouiller
Ezkontidea(k)Maria Isabel Albina Patiño y de Borbón (en) Itzuli  (1954ko urtarrila -  1954ko maiatzaren 15a)
Ginette Christiane Léry (en) Itzuli  (1963ko urtarrilaren 16a -  1978ko irailaren 20a)
Annabel Goldsmith  (1978ko azaroaren 16a -  1997ko uztailaren 19a)
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Anai-arrebak
Familia
LeinuaGoldschmidt family (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaEton College
Hizkuntzakfrantsesa
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta enpresaburua
Lantokia(k)Estrasburgo eta Brusela
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa
Alderdi politikoaFrantziaren aldeko Mugimendua
sirjamesgoldsmith.com
IMDB: nm0326081 Edit the value on Wikidata

Naziak agintera iritsi zirenean, Bahametara emigratu behar izan zuen, bere familiarekin batera. Etonen ikasketak egitera bidali zuten, 1946. urtean, baina huts egin zuen, eta bertan behera utzi zuen karrera. 1955ean negozioen munduan sartu zen: botika-enpresa bat sortu zuen Frantzian, eta beste zenbait enpresa erosi zituen pixkana-pixkana. 1964. urtean, botikagintzaren alorra alde batera utzi eta elikagaien industrian hasi zen lanean, Britainia Handian bertan lehenik, eta mundu guztian ondoren. Argitalpenaren munduan ere nabarmendu zen: 1977an L'Express frantses aldizkaria erosi zuen, eta 1986. urtean Frantziako bigarren argitaletxe handiena, Press de la Cité, eskuratu zuen. 1982tik 1985ra papergintzako eta basoko lehengaiez egindako ekoizkinen enpresak erosi zituen. 1987ko burtsako krisiari aurre egitea lortu zuen, burtsak hondoa jo aurretik saldu egin baitzituen bere enpresa guztiak. Bestalde, politikagintzan lan egiten saiatu zen, baina ezkonduta zegoen arren maitale bat zeukala-eta eskandalua zabaldu zen, eta ezin izan zituen bere helburuak bete. 1994an The Trap (Amarrua) liburua eman zuen argitara, eta iskanbila handia sortu zen liburu haren inguruan, truke libreari bertan egiten zitzaizkion kritikengatik.

Erreferentziak aldatu