James Glaisher (1809ko apirilaren 7a - 1903ko otsailaren 7a) meteorologialari, aeronauta eta astronomo ingelesa izan zen.

James Glaisher

Bizitza
JaiotzaLondres1809ko apirilaren 7a
Herrialdea Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaLondres1903ko otsailaren 7a (93 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Cecilia Glaisher (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakingeniari aeroespaziala, ingeniaria, meteorologoa, aeronauta, astronomoa eta itzultzailea
Jasotako sariak
KidetzaRoyal Society

Biografia aldatu

Rotherhithe herrian jaio zen, Londresko erlojugile baten semea.[1] Glaisher bigarren mailako laguntzailea izan zen Cambridgeko Behatokian, 1833tik 1835era, Greenwicheko Errege Behatokira joan aurretik, non hogeita hamalau urtez superintendente bezala lan egin zuen Meteorologia eta Magnetismo Departamentuan.[2][3]

1845ean hezetasun atmosferikoa neurtzeko ihintza puntuko taulak argitaratu zituen. 1849ko ekainean Royal Society-ko bazkide aukeratu zuten.

Kide sortzailea izan zen bai Errege Meteorologia Elkartekoa (1850), bai eta Britainia Handiko Aeronautika Elkartekoa ere (1866), baita Errege Meteorologia Elkarteko (1867-1868) presidentea ere. Aukeratu zuten Argazkilari Elkarteko kide, geroago Errege Argazki Elkartea bihurtu zena (1854), eta bertako presidentea izan zen 1869-1874 eta 1875-1892 aldietan.[4] Hil arte elkarte horretako kide izan zen.

Aitzindaria izan zen globoekin egindako esplorazio atmosferikoetan. 1862 eta 1866 artean, jeneralean Henry Tracey Coxwell-ek lagunduta, Glaisherrek igoera ugari egin zituen, neurtzeko atmosferaren tenperatura eta hezetasuna bere mailarik altuenetan. 1862ko irailaren 5eean egin zuen igoerak munduko altitude erregistroa hautsi zuen, aintzat hartuta garai hartan 8.800 metrotik gorako altitude irakurketak lortzeko beharrezko baliabiderik ez zegoela. Haiekin zihoazen usoetako bat igoeran hil zen.[5] Ondoren egindako kalkuluen arabera, litekeena da orduko hartan Glaisher eta Coxwell igo izana itsas mailatik 9.500 metrotik gora, baita 10.900 metrora ere.

Glaisher bizi izan zen Dartmouth Hilleko 22. zenbakian, Blackheathen, Londresen, non gaur egun plaka urdin bat dagoen hura gogoratzeko. Croydon-en hil zen, Surreyn, 1903an, 93 urte zituela.

Familia aldatu

1843an Cecilia Louisa Belvillerekin ezkondu zen, Henry Belville Greenwicheko Errege Behatokiko laguntzailearen alaba bat. James eta Cecilia Glaisherrek bi seme izan zituzten, Ernest Glaisher eta James Whitbread Lee Glaisher matematikaria (1848 – 1928), eta alaba bat.

Aitorpena aldatu

Ilargiko krater batek haren izena darama, IAU erakundeak 1935a ezkero horrela erabaki zuenetik.[6]

Kultura popularrean aldatu

The Aeronauts (Aeronautak) filmak, berau 2019an kaleratua, kontatzen du modu fikzionatuan 1862ko irailaren 5eko globo-hegaldia. Filmak erakusten du Amelia Wren fikziozko pilotuak, berau oinarritua bizitza errealeko zenbait emakume globo zalerengan, zelan bat egin zuen Glaisherrekin biziraupenaren aldeko borroka epiko batean, gas globo batean aurkikuntzak egiten saiatzen ziren bitartean.[7] Filmak aipatu ere ez du egiten Henry Coxwell.

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) «Glaisher, James (1809–1903), astronomer and meteorologist | Oxford Dictionary of National Biography» www.oxforddnb.com  doi:10.1093/ref:odnb/9780198614128.001.0001/odnb-9780198614128-e-33419;jsessionid=fa0f9af689ddf849e58d4edd812997a1. (Noiz kontsultatua: 2019-12-31).
  2. (Ingelesez) Society for the History of Astronomy. 2019-07-24 (Noiz kontsultatua: 2019-12-31).
  3. «1996QJRAS..37..315H Page 315» articles.adsabs.harvard.edu (Noiz kontsultatua: 2019-12-31).
  4. «Members of the Royal Photographic Society, 1853 - 1901» rpsmembers.dmu.ac.uk (Noiz kontsultatua: 2019-12-31).
  5. [Appletons' annual cyclopaedia and register of important events of the year: 1861-1875. ] New York, D. Appleton 1862-76 (Noiz kontsultatua: 2019-12-31).
  6. «Planetary Names: Crater, craters: Glaisher on Moon» planetarynames.wr.usgs.gov (Noiz kontsultatua: 2019-12-31).
  7. (Ingelesez) Wiseman, Andreas; Wiseman, Andreas. (2018-08-15). «Felicity Jones-Eddie Redmayne Ballooning Pic ‘The Aeronauts’ Under Way In UK, Amazon Releases Striking First-Look» Deadline (Noiz kontsultatua: 2019-12-31).

Kanpo estekak aldatu