James Cameron (Kapuskasing, Ontario, Kanada, 1954ko abuztuaren 16) zinema zuzendaria, produktorea eta gidoigilea da. Zuzendari onenaren Oscar Saria irabazi du, eta ezaguna da diru irabazi itzelak lortu dituzten akziozko zein zientzia-fikziozko filmak egiteagatik. Oro har, haren filmek gizaki eta teknologiaren arteko harremana jorratzen dute. Titanic eta Avatarrekin historiako aurrekontu handieneko bi filmak zuzendu ditu, 1.800 eta 2.700 miloi dolarreko gastua izan baitute, hurrenez hurren.

James Cameron

(2012)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJames Francis Cameron
JaiotzaKapuskasing (en) Itzuli1954ko abuztuaren 16a (69 urte)
Herrialdea Kanada
BizilekuaMalibu
Familia
Ezkontidea(k)ezezaguna  (1978 -  1984)
Gale Anne Hurd  (1985 -  1989)
Kathryn Bigelow  (1989ko abuztuaren 17a -  1991ko azaroaren 10a)
Linda Hamilton  (1997ko uztailaren 26a -  1999ko abenduaren 16a)
Suzy Amis Cameron  (2000ko ekainaren 4a -
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaSonora High School (en) Itzuli
Brea Olinda High School (en) Itzuli
California State University, Fullerton (en) Itzuli
Fullerton College (en) Itzuli
(1973 - 1974)
Hizkuntzakingelesa
frantsesa
portugesa
Jarduerak
Jarduerakzinema ekoizlea, film-zuzendaria, gidoilaria, film-muntatzailea, asmatzailea, errealizadorea, filantropoa, ingeniaria, aktorea, esploratzailea, telebista-ekoizlea eta producer (en) Itzuli
Lateralitateaezkerra
Jasotako sariak
KidetzaWriters Guild of America, West (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaateismoa

IMDB: nm0000116 Allocine: 1066 Rottentomatoes: celebrity/james_cameron Allmovie: p10397 TCM: 27555 Metacritic: person/james-cameron TV.com: people/james-cameron
Twitter: JimCameron TED: james_cameron Musicbrainz: 5f818bce-2f44-438e-b2f2-2bca79709728 Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

1978an, Xenogenesis bere lehen film laburra egin zuen. Piraña II: Itsasoko banpiroak (1981) haren lehen film luzea da, baina The Terminatorrek (1984) ekarri zion lehenbiziko arrakasta handia, bai dirutan, bai ikusle kopuruan, bai kritikaren txaloetan. Hala, aurrekontu handiagoa lortu zuen bere hurrengo proiekturako: Aliens: itzulera (1986), era berean arrakasta handia lortu zuena.

Abyss (1989) hurrengoa izan zen: zinema aretoetan porrot egin zuen. Krisialdi horretan zebilela erabaki zuen ordu arte sekula egin izan zen efektu berezietako film ikusgarriena egitea: Terminator 2: azken judizioa (1991), berebiziko harrera izan zuena. Gezur arriskutsuak (1994) egin zuen ondoren: arrakasta itzela, beste behin ere. Egun arraroak (1995) egin ondoren hasi zen bere proiektu nagusiaren gidoia idazten: Titanic (1997). 1912ko apirilaren 14an Ipar Atlantikoko uretan hondoratu zen ontzi famatuaren historia zinemara eramateko 1.800 mila milioi dolar gastatu zituen. Izugarrizko arrakasta lortu zuen, ordu arteko ikusle kopuru markak hautsi baitzituen. Kritika eta zaleen txaloez gain, Holywoodeko Zinema Akademiarena ere bereganatu zuen: 11 Oscar, tartean film eta zuzendari hoberenarena.

Filmografia aldatu

Urtea Filma Oharrak
(ezezaguna) The Dive
2009 Battle Angel (aurre-ekoizpenean)
2009 Avatar (aurre-ekoizpenean)
2003 Aliens of the Deep dokumentala
2000–2002 Dark Angel telebistarako
1997 Titanic
1994 True Lies
1991 Terminator 2: Judgment Day
1989 The Abyss
1986 Aliens
1984 The Terminator
1981 Piranha II: The Spawning

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: James Cameron