Jamalia-Nenetsia edo Jamalia-Nenetsiako barruti autonomoa (errusieraz: Яма́ло-Не́нецкий автоно́мный о́кругtranslit.: Jamalo-Nenetski avtonomny okrug; nenetseraz: Ямалы-Ненёцие автономной ӈокрук) Errusiako subjektu federal bat da, barruti autonomoa zehazki, Uraletako Barruti Federalean kokatua eta administratiboki Tiumen oblastaren menpe dagoena. 750.300 km²ko eremua du, eta 2010ean 522.904 biztanle baino ez zituen[1] (0,7 biztanle km²ko dentsitatea). Hiriburua Salekhard da, eta hiri handienak Noiabrsk (110.620 biztanle[1]) eta Novi Urengoi (104.107 biztanle[1]).

Jamalia-Nenetsia
 Errusia
Ereserkia
Anthem of Yamalo-Nenets Autonomous Okrug (en) Itzuli
Administrazioa
Estatua Errusia
ISO 3166-2RU-YAN
HiriburuaSalekhard
eskualdeko burua (Errusia)aDmitry Kobylkin (en) Itzuli
Geografia
Koordenatuak67°15′N 74°40′E / 67.25°N 74.67°E / 67.25; 74.67
Azalera750,300 km²
MugakideakNenetsia, Komi, Khanti-Mansi eta Krasnoiarsk kraia
Demografia
Biztanleria547.010 (2021)
2.566 (2020)
Dentsitatea0,7 bizt/km²
Informazio gehigarria
Banaketa administratiboaBarruti autonomoa
Hizkuntza ofizialaerrusiera eta nenetsera
Ordu eremuaJekaterinburgeko ordua eta Asia/Yekaterinburg (en) Itzuli
Matrikula89
http://adm.yanao.ru/

Historia aldatu

1930. urteko abenduaren 10ean sortu zuten Jamalia-Nenetsia barrutia.

Geografia aldatu

Barruti autonomoak Mendebaldeko Siberiako ordokiaren iparraldea hartzen du. Mendebaldean dauden iparrraldeko Uralak alde batera utzita, ordoki eskerga da, zingira zabalez eta tundraz estalirik dagoena. Oso klima gogorra dago[2].

Ekonomia aldatu

Jamalia-Nenetsian gas natural hobiak daude; izan ere, Errusiako bigarren gas-konpainia handienak, Novatekek, Salekharden dauka egoitza.

Biztanleria aldatu

Petrolio-ekoizpenak eta industriak erakarrita, jatorri askotako kanpoko langile ugari joan dira Jamalia-Nenetsiara. Beraz, 2010eko erroldaren arabera, Nenets etniakoak biztanleria osoaren %5,9 ziren bakarrik. Beste jatorriren bateko biztanleak tatariarrak, ukrainarrak, errusiarrak (gehienak, %61,7), bielorrusiarrak, khantyak, azerbaijandarrak, baxkirrak, komi etniakoak eta moldaviarrak ziren, besteak beste[1].

1939ko errolda 1959ko errolda 1970eko errolda 1979ko errolda 1989ko errolda 2002ko errolda 2010eko errolda1
Nenetsak 13.454 (%29,3) 13.977 (%22,4) 17.538 (%21,9) 17.404 (%11,0) 20.917 (%4,2) 26.435 (%5,2) 29.772 (%5,9)
Khantyak 5.367 (%11,7) 5.519 (%8,9) 6.513 (%8,1) 6.466 (%4,1) 7.247 (%1,5) 8.760 (%1,7) 9.489 (%1,9)
Komiak 4.722 (%10,3) 4.866 (%7,8) 5.445 (%6,8) 5.642 (%3,6) 6.000 (%1,2) 6.177 (%1,2) 5.141 (%1,0)
Selkupak 87 (%0,2) 1.245 (%2,0) 1.710 (%2,1) 1.611 (%1,0) 1.530 (%0,3) 1.797 (%0,4) 1.988 (%0,4)
Errusiarrak 19.308 (%42,1) 27.789 (%44,6) 37.518 (%46,9) 93.750 (%59,0) 292.808 (%59,2) 298.359 (%58,8) 312.019 (%61,7)
Ukrainarrak 395 (%0,9) 1.921 (%3,1) 3.026 (%3,8) 15.721 (%9,9) 85.022 (%17,2) 66.080 (%13,0) 48.985 (%9,7)
Tatariarrak 1.636 (%3,6) 3.952 (%6,3) 4.653 (%5,8) 8.556 (%5,4) 26.431 (%5,3) 27.734 (%5,5) 28.509 (%5,6)
Besteak 871 (%1,9) 3.065 (%4,9) 3.574 (%4,5) 9.694 (%6,1) 54.889 (%11,1) 71.664 (%14,1) 74.625 (%14,3)
1 17.517 pertsona datu base administratiboetan erregistratu ziren talde etnikoa adierazi gabe. Multzo horretako banaketa etnikoa adierazi zutenena bezalakoa zela jo da.[1]

Bestalde, 2005. urteko datuen arabera, urte horretan 7.148 ume jaio ziren Jamalia-Nenetsian, eta 3.099 lagun hil ziren.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu