Jakov Mikhailovitx Sverdlov "Andrei", "Mikhalych", "Max", "Smirnov" eta "Permyakov" ezizenez ere ezaguna; (errusieraz: Яков Михайлович Свердлов; 1885ko ekainaren 3a1919ko martxoaren 16a) militante boltxebikea izan zen[1].

Jakov Sverdlov

SBAKaren Komite Zentraleko politburoaren kide

1917ko azaroaren 29a (juliotar egutegia) - 1919ko martxoaren 16a
Sobieten Komite Exekutibo Zentralako lehendakari

1917ko azaroaren 21a - 1919ko martxoaren 8a
Elena Stasova
1918ko Errusiako Batzar Konstituziogileko diputatu

Bizitza
JaiotzaNizhni Novgorod1885eko ekainaren 3a
Herrialdea Errusiar Inperioa
Errusiako errepublika
 Errusiako Sobietar Errepublika Sozialista Federatiboa
HeriotzaMosku1919ko martxoaren 16a (33 urte)
Hobiratze lekuaKremlingo harresiko nekropolia
Heriotza moduaberezko heriotza: Espainiako gripea
Gripea
Familia
Ezkontidea(k)Klavdija Timofejevna Novgorodtseva (en) Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
Familia
Hezkuntza
Heziketagymnasium (en) Itzuli
Nizhny Novgorod Gymnasium (en) Itzuli
Hizkuntzakerrusiera
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta iraultzailea
KidetzaSobieten Komite Exekutibo Zentrala
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaateismoa
Alderdi politikoa Sobietar Batasuneko Alderdi Komunista
Russian Social Democratic Labour Party (bolshevik) (en) Itzuli

Find a Grave: 18021662 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Hasierako urteak aldatu

1917 urtearen aurretiko urteetan Errusia barnean geratzen zen boltxebikeen artean garrantzitsuenetakoa izan zen. 1914an atxilotu eta Siberiara erbesteratu zuten, Stalinekin batera, eta 1917ko Otsaileko iraultzaren ondorioz aske geratu zen. 1917ko apiriletik aurrea Alderdi Boltxebikeko Komite Zentraleko kide aukeratu zuten, eta 1917ko abuztuan, Alderdiko Idazkari[1].

Alderdi Boltxebikean aldatu

Boltxebikeen barne-antolakuntzako arduradun nagusia izan zen. Komite Militar Iraultzaileko kide ere izan zen, eta Iraultza aurreko Komite Zentral Boltxebikearen batzarraren (iraultza proletarioa berehala prestatzeko erabakia hartu zuen batzarraren) antolatzaile izen zen. 1917eko azaroak, Iraultza Sozialistarekin batera aldi berean burutu zen Errusia Osoko Sobieten Bigarren Biltzar Nagusian ordezkari boltxebikeen bozeramaile izan zen, beraz, Sobietak iraultza proletarioaren eta botere burgesa uzkailtzearen aldeko ildoa zilegiztatzeko paper garrantzitsua jokatu zuen. 1917eko azaroaren 21ean Errusia Osoko Sobieten Komite Exekutiboko buru aukeratu zuten Kamenev ordeztuz, beraz, Errusiako Sobietar Errepublika Sozialista Federalaren buru izan zen. 1918an, Brest-Litovskeko Itunaren sinaduran paper garrantzitsua izan zuen, eta Asanblada Konstituziogilea bertan behera uzten erabakigarria izan zen[1].

Heriotza aldatu

Lehen Konstituzio Sobietarra izan zen “Herri Langile eta Zanpatuaren Eskubideen Adierazpena” idatzi zuen komisioaren parte izan zen. 1918ko abuztuan Lenin atentatu batean zauritu zutenean, praktikoki, Lenin berreskuratu arteko hilabeteetan, Gobernuburu postua ere bere esku egon zen. Aleksandra Kollontairen arabera, bere genero askapenaren aldeko borrokan aliatu garrantzitsua izan zen. 1919an, Errusiako Gerra Zibilan zehar hil zen. Bere omenez, Jekaterinburg hiria, 1924etik 1991eraSverdlovsk” bezala berrizendatu zuten[1].

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d Sverdlov, Jakov, K17 2017-04-21. CC0 Domeinu Publikoa