Jaialdia aurrez antolaturiko ekitaldi multzo bat da, jai giroan ospatzeko burutu eta kulturako elementuak barne hartzen dituena, hala nola folklorea, kirola, musika, dantza eta zinema[1]. Askotan festa lokal edo nazional bezala ospatzen da. Jatorri erlijioso eta folklorikoaz gain, jaialdiaren jatorria nekazaritzan dago. Jakiak elementu hain garrantzitsua ziren, ezen jaialdi asko fruituak jasotzeko garaiei lotuta baitaude. Ospakizun erlijiosoa eta uzta onak izateagatik eskerrak emateko nahia udazkenean ospatzen diren jaialdi askori lotuta dago; hala nola, Halloween edo Pazkoa.

Ibilaldia, ikastolen aldeko jaialdia. 2011.

Mitologian, jaialdi bat jainkoen omenez egindako ospakizun multzoa ere bada.

Erreferentziak aldatu

  1. «Euskaltzaindiaren Hiztegia» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-05-06).

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.