Jai Alai Palace (txinera sinplifikatuz: 回力酒店; pinyinez: Huílì qiúchǎng) edo Macaoko pilotalekua Txinako Macao hiriko frontoia izan zen.[1]

Jai Alai Palace
Kokapena
Estatu burujabe Txinako Herri Errepublika
Administraturiko Lurralde BereziakMacao
Koordenatuak22°11′51″N 113°33′17″E / 22.19763°N 113.55475°E / 22.19763; 113.55475
Map
Historia eta erabilera
Inaugurazioa1971ko ekainaren 15a
JabeaSJM HOLDINGS LTD. (en) Itzuli

1972an ireki zuten, hirurogei milioi dolar hongkongdar kostatu zen eta 1980ko hamarkadaren amaierara arte pilota partidak hartu zituen. Pilotariek 1988 eta 1991 artean greba egin ondoren, dendak, hotela, jatetxeak, striptease kluba, masajeak eta burdela dituen kasino bihurtu zuten.[2] Bere urrezko garaian, 1980an, Palacea egunero- Txinatar urteberri-eguna izan ezik- irekitzen zen arratsaldeko zazpietatik (asteburuetan, bietatik) gauerdira arteko partidekin; hogeita hamabost pilotari zituen plantillan, ia denak euskaldunak, frantziar bat, estatubatuar bat eta sei txinatar izan ezik, eta ia egunero jokatzen zuten batez beste mila berrehun eta berrogeita hamar dolarreko soldata baten truke (laurogeita hamar mila pezeta bi urte geroago), oporrik gabe, bi urte berrituz gero.[3]

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) Sánchez Beltrán, Juan Pablo. (2011ko uztaila). «Frontones de pelota vasca en China» Revista del Instituto Confucio de Valencia (Valentzia) 7 (4): 74-78..
  2. (Ingelesez) James K.. (2009-7-15). Jai Alai. .
  3. (Gaztelaniaz) González Yuste, Juan. (1980-7-16). «Veintisiete "pelotaris" españoles juegan a la cesta punta en Macao» El País.

Kanpo estekak aldatu