Jagannath (Odia: ଜଗନ୍ନାଥ - Jagannātha, literalki "Unibertsoko jauna"; lehen ingelesez: Juggernaut) Indiako eta Bangladeshko eskualde batzuetako hinduismoko tradizioan gurtzen den jainkoa da, Balarama anaiarekin eta arrebarekin batera (Subhadra) hiruko baten parte gisa.

Jagannath
Ezaugarriak
Sexuagizonezkoa
Familia
Anai-arrebakBalarama (en) Itzuli eta Subhadra (en) Itzuli

Gurtza aldatu

Jagannath Odia kulturako jainko gorena da. Vishnuismoaren barruan, hindu gehienen aburuz, Jagannath Krishnaren edo Vishnuren irudikapen abstraktua da, batzuetan Krishna edo Vishnuren avatarra bezala aurkeztua.

Jaganathek eta bere anaia-arreba jainkoek ez dute, jainko hindu gehienek bezala, gorputz heroiko batean haragiztaturiko irudi bat: biribil margoztatu batean begi handi-handiak dituen aurpegi batez irudikatzen dira. Beso eta hankarik gabeko idoloak dira, ez hasiera ez amaiera irudikatzen duelarik sinbolismo horrek[1].

Jagannath jainkoa ez-sektariotzat hartzen da Indian. [2][3][4] Eskualde mailan inportantea da Odisha, Chhattisgarh, Mendebaldeko Bengalan, Jharkhand, Bihar, Gujarat, Assam, Manipur eta Tripura estatu indiarretan.[5] Bangladesheko hinduentzat ere garrantzitsua da. Jagannath tenplu nagusia Purin dago (Odisha), bereziki inportantea da vishnuismoan, eta Indiako erromesaldi nagusienetako baten helburua da.[6] Jagannath tenplua izugarri handua da, 61 metro baino gehiagoko altueran Nagara Hindu tenpluen estiloan, eta Kalinga arkitekturan egina, Odishako artearen eta arkitekturaren ale ederrenetakoa bat. Hinduentzako erromesaldien helmuga nagusietako bat izan da 800. urtearen ingurutik[7].

 
Puri hiriko Jagganath tenpluaren ateetan, jainkoaren karroza prozesioan.

Jainkoaren irudia karroza handi batean ateratzen da urtero Puri hirian, tenpluaren beraren irudikapena den egurrezko egitura erraldoia da, gurpil handiekin. Ingelesezko Juggernaut hitza (ibilgailu-tzarra, nolabait itzultzekotan) Jaganathi egindako karroza horietatik dator[8]. Jagganath jainkoaren presentzian hilez gero paradisua ziurtatzen omen duzunez, ohitura egon zen aspaldi Puriko karrozaren gurpiletara fededun batzuek beren burua bota eta suizidatzekoa[9].

Erreferentziak aldatu

  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, ingelesezko wikipediako «Jagannath» artikulutik itzulia izan da, 2022-05-01 data duen 1085546457 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2022-05-01 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
  1. (Ingelesez) «Lord Jagannath and the fascinating legend behind the unfinished idols of the world-famous Puri temple» www.timesnownews.com (Noiz kontsultatua: 2022-05-13).
  2. Miśra 2005.
  3. Pradhan, Atul Chandra. (June 2004). «Evolution of Jagannath Cult» Orissa Review: 74–77..
  4. Patnaik, Bibhuti. (3 July 2011). «My friend, philosopher and guide» The Telegraph.
  5. Tripathy, B; Singh P.K.. (June 2012). «Jagannath Cult in North-east India» Orissa Review: 24–27..
  6. See: Chakravarti 1994, p 140
  7. Krishna : a sourcebook. Oxford University Press 2007 ISBN 978-0-19-972431-4. PMC 181731713. (Noiz kontsultatua: 2022-05-13).
  8. (Ingelesez) «The origins of the juggernaut» OUPblog 2017-08-02 (Noiz kontsultatua: 2022-05-13).
  9. «Hindu attempting to get themselves crushed under the wheels of the car of Jagannath (Juggernaut) in the belief they …» Look and Learn History Picture Library (Noiz kontsultatua: 2022-05-13).

Kanpo estekak aldatu