Jacques Rivière (Bordele, 1886ko uztailaren 15a - Paris, 1925eko otsailaren 14a) frantses idazle, kritikari eta argitaratzailea izan zen. Frantziako intelektual nagusietako bat izan zen Lehen Mundu Gerra ondorengo urteetan. Nouvelle Revue Française, arte- eta literatura-aldizkaria, sortu zuen 1910ean, beste batzuekin batean. 1912an, bere garaiko idazle batzuei (Gide, Claudel, Jammes) buruzko kritika-lanak argitaratu zituen: Études (bigarren bilduma bat agertu zen 1947an, Nouvelles études). 1914-1918 urteetan preso eduki zuten Alemanian eta L´Allemand (1918, Alemaniarra), egonaldi hartako oroitzapen-liburua, idatzi zuen gerra ondoren. 1919tik hil arte, Nouvelle Revue Française aldizkariaren zuzendari izan zen, eta urte hartan ekin zien argitalpen-lanei. Bi nobela psikologiko idatzi zituen: Aimée (1922) eta Florence, bukatu gabea. Gaztetan utzitako katolizismora itzuli zen 1913an, eta erlijioari buruzko gogoeta-liburu bat idatzi zuen, 1925ean: À la trace de Dieu (1925, Jainkoaren bila).

Jacques Rivière
La Nouvelle Revue française (en) Itzuli erredaktoreburu

1919 - 1925
Bizitza
JaiotzaBordele1886ko uztailaren 15a
Herrialdea Frantzia
Bizilekuarue Froidevaux (en) Itzuli
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaParis1925eko otsailaren 14a (38 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: Sukar tifoidea
Familia
Ezkontidea(k)Isabelle Fournier Rivière (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaLycée Lakanal (en) Itzuli
Parisko Unibertsitatea
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakeleberrigilea, argitaratzailea, idazlea, literatura-kritikaria eta musika-kritikaria
Enplegatzailea(k)La Nouvelle Revue française (en) Itzuli
Collège Stanislas de Paris (en) Itzuli
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakLehen Mundu Gerra

Find a Grave: 13629106 Edit the value on Wikidata

Erreferentziak aldatu