Jacques-Germain Soufflot

arkitekto frantziarra

Jacques Germain Soufflot (Irancy, Frantzia, 1713, uztailaren 221780 abuztuaren 28) arkitekto frantziarra zen, arkitektura neoklasikoan eragin handia izan zuena.

Jacques-Germain Soufflot

Bizitza
JaiotzaIrancy1713ko uztailaren 22a
Herrialdea Frantziako Erresuma
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaParis1780ko abuztuaren 29a (67 urte)
Hobiratze lekuaParisko Panteoia
Familia
Familia
Hezkuntza
HeziketaFrench Academy in Rome (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakarkitektoa
Lantokia(k)Lyon eta Paris
Lan nabarmenak
KidetzaAcadémie Royale d'Architecture (en) Itzuli
Académie des sciences, belles-lettres et arts de Lyon (en) Itzuli

Find a Grave: 20865 Edit the value on Wikidata
Parisko Panteoia
Menars jauregia, Loir-eta-Cher

Biografia aldatu

Soufflot, Erroman jaso zuen formakuntza, eta Frantziara itzuli zenean Lyonen ezarri egin zen arkitekto bezala lan egiten hasteko. Bere lana ez zen oso deigarria Madame Pompadouren laguntza jaso zuen arte. Pompadourek Soufflot aukeratu egin zuen Marignyko Markesarekin Italiara bidaian joateko. Bidaia honek aparteko garrantzia izan zuen, Frantzian gustu klasikoa ezar zedin. Marignyko Markesarekin zuen adiskidetasunari esker, Soufflotek Parisko Sainte Geneviève eliza eraikitzeko enkargua jaso zuen. Horrela, eliza eraikia izan zen arkitektura klasikoaren printzipio garbienen arabera. Soufflotek ez zen bizi izan bere proiektu hau amaiturik ikusteko, eta bera hil ostean bere ikaslea zen Jean Baptiste Rondeletek bukatu zuen lana.

Lan nagusiak aldatu

  • 1747-1750 : Temple du Change, Lyon
  • 1754-1756 : Saint-Clair auzoko Antzokia, Lyon
  • 1741-1761 : Hôtel-Dieu ospitalearen fatxada, Lyon
  • 1764 : Menars jauregiaren eraldaketa, (Loir-eta-Cher) Marignyko markesarentzat.
  • 1766-1775 : Hôtel de la Marine delakoaren zatia, place de la Concorde, Paris
  • 1757-1790 : Sainte-Geneviève eliza, orain Panteoia, Paris (lanak amaitu baino lehen hil zen)
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jacques-Germain Soufflot