Jack Kerouac

estatubatuar idazlea

Jean-Louis Lebris de Kérouac, ezizenez Jack Kerouac (Lowell, Massachusetts, Estatu Batuak, 1922ko martxoaren 12a - St. Petersburg, Florida, Estatu Batuak, 1969ko urriaren 21a) estatubatuar idazle eta poeta izan zen, beat belaunaldiko partaidea.

Jack Kerouac

(1956)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJean-Louis Lebris de Kérouac
JaiotzaLowell (Massachusetts)1922ko martxoaren 12a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzafrantsesa kanadiarra
HeriotzaSt. Petersburg (Florida)1969ko urriaren 21a (47 urte)
Hobiratze lekuaEdson Cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: barne-odoljarioa
Familia
AitaLéo Alcide Kerouac
AmaGabrielle Ange Lévesque
Ezkontidea(k)Edie Parker (en) Itzuli  (1944 -  1948)
Joan Kerouac (en) Itzuli  (1950 -  1951)
Stella Sampas (en) Itzuli  (1966 -
Hezkuntza
HeziketaColumbia Unibertsitatea
Lowell High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea, poeta, eleberrigilea, gidoilaria eta prosalaria
Lan nabarmenak
InfluentziakHonoré de Balzac, Louis-Ferdinand Céline, Neal Cassady (en) Itzuli, William Burroughs eta Teresa Lisieuxekoa
MugimenduaBeat belaunaldia
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioabudismoa
katolizismoa

jackkerouac.com
IMDB: nm0449616 Allocine: 38200 Allmovie: p37887 TV.com: people/jack-kerouac
Musicbrainz: ccf81e74-b701-4277-a599-3e0942e70b53 Songkick: 309232 Discogs: 265235 Find a Grave: 577 Edit the value on Wikidata

XX. mendean Estatu Batuetan izan zen egilerik garrantzitsuenetakotzat hartzen da. Beat komunitateak "King of the Beats" izendatu zuen.[1] Haren estiloa, erritmikoa eta bapatekoa, berak "prosa espontaneoa" deitu zuena, artista eta idazle askoren inspirazioa izan zen, hala nola, Tom Waits eta Bob Dylan egile abeslariena.[2] Haren lanik garrantzitsuenak, Errepidean (On the road, beat belaunaldiaren manifestua) Big Sur edo Bidaiari bakartia, Estatu Batuetan barrena egindako bidaiak kontatzen dituzte. Road movie genero zinematografikoak Kerouacen eleberrien eragin zuzena jaso zuen, narratiban batik bat.

Bizitza aldatu

Jean-Louis Kerouac 1922ko martxoaren 12 jaio zen, Lowellen (Massachusetts). Gura-soak jatorri frantziar-kanadarrekoak zirenez, Jackek ez zuen ingelesa ikasi sei urte bete zituen arte. Gaztetatik futbolerako dohain berezia erakutsi zuen, eta horrek Columbiako Unibertsitateko ateak ireki zizkion. Baina taldeko entrenatzailearekin izan zituen liskarrek kiroletik behin betiko urrundu zuten.[3] Bigarren Mundu Gerran, Estatu Batuetako merkataritza ontzidian artitu zen. Orduan idatzi zuen bere lehenbiziko nobela, The Sea Is My Brother, 2011 arte argitaratu ez zena.

Handik aurrera, hainbeste miresten zituen Ernest Hemingway eta Jack London bezala, idaztera eta bidaiatzera emana biz zen. Bakarrik lehenik, eta Neal Cassidy, William Burroughs eta Allen Ginsbergekin gerora, Estatu Batuak alderik alde zeharkatu zituen. Abenturarako zaletasunak ez ezik, idazle bihurtzeko nahiak ere batzen zituen. Artifizialtasunik gabeko idazkeran sinesten zuten, baina literatura "natural" hori lortzearren mota guztietako drogekin esperimentatu zuten. Era berean, gizarte arauen kontra askatasun pertsonalaren aldeko apustua egin zuten. Inguruan zeukatenarekin ez zeuden batere gustura, eta aldaketa posible zen.[3]

Cassidy eta biak Mexikoraino eraman zituen bidaia batean oinarriturik idatzi zuen Errepidean (On the road). Hiru aste, ehunka kafe kikara eta 40 metroko paper-biribilki bat behar izan zituen nobela osatzeko, eta sei urte behar izan ziren argitaletxe batek hura kaleratzea erabaki zuen arte. Baina handik aurrera dena aldatu egin zen: beat mugimenduaren bataioa izan zen.[3]

On the road argitaratu zenez geroztik, berari egokitu zitzaion haustura lelotzat zuen belaunaldiaren ordezkari izatea. Beat mugimenduari buruz hitz egiteko eskatzen ziotenean, bera arrotz bakarti zoro katoliko mistiko bat zela erantzuten zuen. Eta mugimendu haren zurrunbiloak irentsita hil zen 1969an, bere amaren etxean, alkoholak jota.[3]

Jack Kerouac eta beat belaunaldia aldatu

Estatu Batuetako lurralde zabaletan eta bere amaren apartamentuan eman zituen Jack Kerouacek bizitza gehiena. Paradoxa hori haren bizimoduaren irudia da: garaiko aldaketa azkarren aurrean, zaila egin zitzaion bere tokia aurkitzea munduan, eta deserrotze horrek eraman zuen 1950eko hamarkadako balore tradizionalak baztertzera eta beat mugimendua sortzera.

1950eko hamarkadako fenomenoa izan ziren beatnikak, haien txapela, eguzkitako betaurreko borobil, lepo luzeko elastiko eta arropa beltzekin garai bateko kontrakulturaren estereotipo bihurtzeraino. Jarrera berri bat ekarri zuten literaturara, baita literaturatik harago ere: AEBetako gizarte konformistaz asperturik, bizitzeko modu berrien bila hasi ziren zenbait gazte estatubatuar, bestelako balioak, askatasun sexuala, drogak, ekialdeko Asiako kultura eta filosofia... Dena jazz musikaren erritmoan.[4]

"Jazz poet", bere burua definitu zuen moduan, Kerouacek maitasunaren onurak laudetzen ditu (haragizko pasioa "paradisuko atea" zen harentzat) eta edozein gatazka armaturen alferrikakotasuna aldarrikatzen; haren ustez, "gizaki mingotsek bakarrik mespretxatzen dute bizitza". Jack Kerouac eta haren idazlanak 1960ko hamarkadako gazteen bizimoldearen aitzindaritzat hartzen dira. Elisabeth Guigouren arabera, "beat belaunaldiak kolokan jarri zituen estatubatuar gizartearen ziurtasunak. 1968ko maiatzeko mugimenduen eragilea izan zen, eta baita Vietnameko gerraren aurkako mobilizazioena, eta Berkeleyko eta Woodstockeko hippiena ere. Horrekin batera, amerikar mitoa aberastu zuen".[5] Horiek horrela, Errepidean eleberriak sekulako eragina izan zuen AEBetako literaturan, lehenbizi, eta mundu osokoan, handik gutxira, gerora indar handia hartu zuen kontrakulturaren obra zentraletako bat bihurtzeraino.[4]

Lanak aldatu

Nobelak aldatu

Poesia eta beste lan batzuk aldatu

Euskaratuak aldatu

Filmak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Schmidt, William E.. Beat Generation Elders Meet to Praise Kerouac. The New York Times, 1982ko uztailak 30, nytimes.com (Noiz kontsultatua: 2021-1-1).
  2. Dupont, Pascal. Les vies sabotées de Jack Kerouac. L'Express, 1998ko otsailak 12, archive.wikiwix.com (Noiz kontsultatua: 2021-1-1).
  3. a b c d Ezkerra, Estibalitz. Belaunaldi baten bidea. Euskaldunon Egunkaria, 2001ko maiatzak 20, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2021-1-1).
  4. a b Bereziartua Mitxelena, Gorka. Jack Kerouac-en "Errepidean": Askatasun bila dabiltzanentzat. Argia, 2601. zenbakia, 2018ko ekainak 3, CC BY-SA 3.0, argia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-1-1).
  5. Guigou, Élisabeth. La beat generation et son influence sur la société américaine. La revue des anciens élèves de l'École nationale d'administration, 2003ko abendua, karimbitar.org.

Kanpo estekak aldatu