Jørgen Roed, (Ringsted, 1808ko urtarrilaren 13aKopenhage, 1888ko abuztuaren 8a), Danimarkako Urre Aroko erretratu egile margolaria.

Jørgen Roed

Bizitza
JaiotzaRingsted (en) Itzuli1808ko urtarrilaren 13a
Herrialdea Danimarka
HeriotzaKopenhage1888ko abuztuaren 8a (80 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaDanimarkako Arte Ederren Errege Akademia
Irakaslea(k)Hans Hansen (en) Itzuli
Christoffer Wilhelm Eckersberg
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, unibertsitateko irakaslea eta eskultorea
Lantokia(k)Kopenhage
Enplegatzailea(k)Danimarkako Arte Ederren Errege Akademia
Lan nabarmenak
MugimenduaDanimarkako Urrezko Aroa
Genero artistikoagenero-margolana
erretratua

Bizitza aldatu

Aita, Alemaniako etorkina, herriko udaleko partaide zen. Abeletxe bat izateaz gain destilategi bat ere bazuen. Jorgenek lau anai-arreba izan zituen. Vermehren familia auzokideak ziren eta hauen semea  Frederik Vermehren artista ezaguna izango zena, Jorgenen ikasle izan zen.

Jorgen gazte zela J. J. Fyhnen eskutik, marrazketa eta pintura ikasteko aukera izan zuen. Hala ere hezkuntza honi esker ez zuen ezer berezirik egin baina Roedsen gogo sutsuei esker, 1822an, behin Danimarkako Arte Errege-Akademian (Det Kongelige Danske Kunstakademi) onartua izan eta gero, gurasoak limurtu eta Kopenhagera joatea erdietsi zuen.

Hemen Hans Hansen (Constantin Hansenen aita) erretratugilearekin margotzeari ekin zion. Ikasketa honetan lortu zuen emaitza iraunkorrena, Constantinekin lortu zuen adiskidetasuna izan zen, irakaslearen semearekin, alegia. Ikasketa hauen egitekoa, margolanak kopiatzea besterik ez zen, eta, hala bada, 1824 urtean, berak egindako lehendabiziko erakusketan, Charlottenborgeko Udaberri Erakusketan, Rafaelen aingeru baten burua aurkeztu zuen. Bi urte ostean, 1826 urtean, berak egindako eta kopiatu gabeko lehendabiziko margolana aurkeztu zuen, bere lehendabiziko irakaslearen erretratua hain zuzen ere.

Bizitza osoan zehar aldizka erakusketak egiten jarraitu zuen.

Akademian aritzen zen aldi berean, 1822 urtean irudi eskola batera ere joaten zen eta 1825 urtean Igeltsu Pintura eskola batera ere.

1828 urtean Hansen hil eta Roedek eta Hansen gazteak, Danimarkako Urrezko Aroko Pinturaren aita izango zen Christoffer Wilhelm Eckersberg margolariarekin ikasketak jarraitu zituzten. Roed eta Hansen lagun minak ziren eta elkarrekin Danimarkan barrena margotzen aritu izan ziren.

Roed ikasle eta margolari maratza zen. Eckeresbergen eragina nabarmena izan zen bere garapenean eta bizitza osoan Eckersbergren miresle leiala izateaz gain, haren izadiaren behaketa zaindua eta zehatzaren oinarriak jarraitu zituen.

Berezko estiloa garatu zuen eta erretratugile trebea bihurtu zen. 1831 urtean Akademiako lehendabiziko zilarrezko domina irabazi zuen eta berriro ere 1833 urtean. Urrezko domina lortzeko ez zuen lehiaketan parte hartu.

1831 urtean Norvegiara bidaiatu zuen.

Arkitekturako margolanak era egin zituen, batez ere 1830 inguruan, besteak beste Roskilde Katedrala izeneko pare bat margo.

Atzerriko azterketa aldatu

 1837-1841 urteetan Italian bizi izan zen. Lehendabizi Düsseldorfera joan eta hortik Italiara joan zen. Hasieran Erroman izan zen. Napolin, Constantin Hansen eta Wilhelm Marstrandekin izan zen.  

 Italian izan zen bitartean paisaiako pinturaren abilezia hobetu zuen eta batez ere arkitekturarekin lotutakoak

Artistiko eta karrera Danimarkan aldatu

1842 urtean Danimarkara itzuli eta Italian egindako margolanek arrakasta izan zuten. Urte horretan bertan ezkondu egin zen eta bi seme-alaba izan zuten. Semea

 Holger Roed, aitaren urratsak jarraitu eta artista izan zen, alaba Helena (Helena Nyblom, Roed jaioa), suedo-daniar idazlea bihurtu eta Carl Rupert Nyblom, arte historialari eta Suediako Akademiako kidearekin ezkondu zen.

1843 urteko udan, J. C. Drewsenri egindako erretratu bati ezker, Akademiako kide egin zuten. 

1850 eta 1851 urtean Dresden-era bidaiatu zuen eta hamar urte geroago, 1861 eta 1862 urteetan, Londresko Munduko erakusketan izan zen. Bertan bere margolanak ikusgai egon ziren eta ondoren Paris, Florentzia eta Erroman ere.

Behin Danimarkara itzulita, Pintura Akademian irakasle aritu zen eta urte batzuk geroago berriro ere bidaiatzeari ekin zion: 1871 (Ponpeia, Capri, Erroma),  1873 Berlin eta 1878 urtean Parisko Mundu Erakusketa.

1888 urteko abuztuaren 8an, 80 urte zituela, Kopenhagen hil egin zen.

Erreferentziak aldatu