Józef Klemens Piłsudski (Zulow, Lituania, 1867ko abenduaren 5a - Varsovia, Polonia, 1935eko maiatzaren 12a) poloniar politikaria izan zen, Poloniako Bigarren Errepublikako lehen estatuburua (1918-1922) eta diktadorea (1926-1935). Lehen Mundu Gerraren erditik aurrera, Europako politikako buru garrantzitsuetakoa izan zen. Poloniak 1918an independentzia berreskuratzearen eragile nagusitzat jotzen da (1795ean aldameneko herrialdeen artean Polonia zatitu zuten eta).

Józef Piłsudski


Poloniako Lehen Ministroa

1930eko abuztuaren 15a - 1930eko abenduaren 4a
Walery Sławek (en) Itzuli - Walery Sławek (en) Itzuli

Poloniako Lehen Ministroa

1926ko urriaren 2a - 1928ko ekainaren 27a
Kazimierz Bartel (en) Itzuli - Kazimierz Bartel (en) Itzuli
General Inspector of the Armed Forces (en) Itzuli

1926ko abuztuaren 27a - 1935eko maiatzaren 12a - Edward Rydz-Śmigły
chief of state (Poland) (en) Itzuli

1918ko azaroaren 14a - 1922ko abenduaren 9a - Gabriel Narutowicz
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJózef Klemens Piłsudski
JaiotzaZalavas (en) Itzuli1867ko abenduaren 5a
Herrialdea Errusiar Inperioa  1918)
Poloniako Bigarren Errepublika  (1918 -
Lehen hizkuntzapoloniera
HeriotzaVarsovia1935eko maiatzaren 12a (67 urte)
Hobiratze lekuaWawelgo katedrala
Heriotza moduaberezko heriotza: gibeleko minbizia
Familia
AitaJózef Wincenty Piłsudski
AmaMaria Piłsudska
Ezkontidea(k)Maria Piłsudska  1921eko abuztuaren 17a)
Aleksandra Piłsudska (en) Itzuli  (1921eko urriaren 25a -  1935eko abenduaren 5a)
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaHouse of Piłsudski (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaKharkiveko Unibertsitatea
(1885 -
Hizkuntzakpoloniera
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, militarra, buruzagi militarra, ofizierra eta estatu-politikaria
Enplegatzailea(k)Kharkiveko Unibertsitatea
Jasotako sariak
KidetzaZwiązek Sybiraków (en) Itzuli
Izengoitia(k)Wiktor, Z. Mieczysławski eta Mieczysław
Zerbitzu militarra
GraduaPoloniako marexala
Parte hartutako gatazkakLehen Mundu Gerra
Polonia-Sobietar Batasuna Gerra
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaLuteranismoa
katolizismoa
katolizismoa
Alderdi politikoa Poloniako Alderdi Sozialista

jpilsudski.org
Find a Grave: 31542775 Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

 
Piłsudskiren estatua, Varsoviako Piłsudski plazan; Polonia osoan zehar haren omenez egindako estatua ugarietako bat.

Piłsudskiren independentziaren aldeko ekimenak eta ideologia sozialista zirela eta, Errusiako tsarrak etengabe esetsi zuen. Lehen Mundu Gerra hasi zenean, behar-beharrezko ikusten zuen Piłsudskik indar aliatuak Errusiaren eta Alemaniaren aurkako gerran garaile irtetea, Polonia aske geratuko bazen. Bere herrikideekin batera Errusiaren aurka borrokatu ondoren, Alemaniak eta Austria-Hungariak Poloniaren independentzia onar zezaten lortu zuen 1916an. 1917ko Errusiar Iraultzak eta Aliatuek Alemania eta Austria-Hungaria menderatzeak Polonia askatzeko aukera ekarri zuten.

Poloniako estatu berriko lehendakari hautatu zuten 1918an. Ahaleginak egin zituen Polonia Sobietar Batasuneko Armada Gorriaren erasoetatik babesten. Lituaniarekin eta Ukrainarekin batera estatu federal bat osatzen ahalegindu zen, baina 1920an Armada Gorriaren erasoak atzera eragin zuen.

Polonian konstituzio demokratikoa onartu zenean (1922), lehendakaritza utzi zuen. Hala ere, bere lagunen bitartez gobernatzen zuen, eta 1926an, ekonomiaren larriune batean, armadarekin Varsovian sartu eta agintea lortu zuen estatu kolpearen bidez. Hortik hil arte modu diktatorialean gobernatu zuen.

1930 ondoko urteetan Hitlerrek behin eta berriro egin zion Alemaniarekin Errusiaren aurkako aliantza bat osatzeko proposamena. Hitzarmen bat sinatu zuen Alemaniarekin, hamar urtez elkarri erasorik ez egiteko. Barne politikari dagokionez, armada osatzeari ekin zion, baina albo batera utzi zuen ekonomia garapena.

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Józef Piłsudski