Izurria, frantsesez: La Peste, Albert Camus frantziar-aljeliar idazlearen eleberri bat da. 1947ko ekainaren 10ean argitaratu zen eta urte hartako Kritikaren Saria (Prix des Critiques) irabazi zuen. Alegoria eta pentsamendu karga handiko eleberri humanista bat da. XX. mendeko Frantziako literaturako idazlan garrantzitsuenetako bat bezala jotzen da.

Izurria
Jatorria
Egilea(k)Albert Camus
Sorrera-urtea1947
Argitaratze-data1947
IzenburuaLa peste, Die Pest eta Mor
Mugimenduaexistentialism (en) Itzuli
Jatorrizko herrialdeaFrantzia
ArgitaletxeaÉditions Gallimard
Honen izena daramaizurri buboniko
Ezaugarriak
Genero artistikoaabsurdism (en) Itzuli
Hizkuntzafrantsesa
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaOran
Argumentu nagusiaizurri bubonikoa eta epidemia
Euskaraz
IzenburuaIzurria
ItzultzaileaImanol Tapia
ArgitaletxeaIbaizabal
Argitaratze-data1993
Orrialdeak268
ISBN978-8479922009

Eleberria 1849an Orango biztanleriaren ehuneko handi bat hil zuen kolera izurritean oinarritzen dela uste da, baina istorioa 1940ko hamarkadan kokatzen da.

1993an Imanol Tapia itzultzaileak euskaratu eta Ibaizabal argitaletxeak argitaratu zuen.

Argumentua aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

1940ko hamarkada, Aljeria, Oran. Hiri aktiboa, itsusia eta monotonoa da, bere biztanleak aberasteko lan egitean besterik ez dute pentsatzen, eta gozamen arruntak dauzkaten atsedenaldi eskasetan edukitzera mugatzen dira. Beren bizimodua azkarra eta egunerokotasunean murgildua dago.

Halere, zerbaitek beren ordurarteko bizimodua hankaz gora jarriko du, hiria larrialdian jarriko duen izurri beldurgarria, egunero hiriko kaleetan hildakoen gorpuak pilatuaraziz.

Pertsonaiak aldatu

  • Bernard Rieux doktorea: 35 urte inguruko gizon bat da. Eleberriaren hasieran, urtebetez gaixo egon den Rieuxen emaztea erietxe batera joaten da. Rieux da izurritearen lehen biktima tratatzen duena eta lehenengoa izurri hitza erabiltzean. Hasieran hiriak aurrez aurre duen arriskua irreala iruditzen zaio. Denbora gutxian, jokoan dagoena ulertzen du, eta agintariei ohartarazten die, berehala neurriak hartzen ez badira, izurriteak hiriko biztanleen erdia hil dezakeela hilabete pare batean. Epidemiak iraun bitartean, Rieuxek ospitale laguntzaile bat zuzentzen du eta ordu luzez aritzen da biktimak artatzen. Suero injektatu eta abzesuak ebakitzen ditu, baina ezer gutxi egin dezake. Beretzat bereziki zaila da biktimk euren etxeetan bisitatzea, badakielako berehala anbulantzia bat deitu behar duela eta gaixoa etxetik aterarazi. Sarritan, senideek hori ez egiteko erregutzen diote, badakitelako pertsona berriro ikusiko ez dutela. Izurriteari aurre egiteko lan egiten du Rieuxek, medikua delako, besterik gabe, eta bere lana giza sufrimendua arintzea delako. Ez du inolako asmo handi eta erlijiosoarekin egiten, Panelouxek bezala (Rieuxek ez du Jainkoarengan sinesten), edo pentsamolde handiko kode moral baten parte gisa, Tarrouk bezala. Gizon praktikoa da, arazorik gabe egin beharrekoa egiten duena, baina badaki heriotzaren aurkako borroka irabazi ezin duen zerbait dela.
  • Jean Tarrou: izurritea lehertu baino aste batzuk lehenago iritsi zen Oranera, arrazoi ezezagunengatik. Ez dago han negozioengatik, baliabide pribatuak dituela ematen baitu. Tarrou irribarre handia egiten duen gizon onbera da. Eguneroko bat ere darama, Orango bizitzari buruzko iruzkinez betea, narratzaileak kontakizunean txertatzen duena. Tarrou da aurrena izurriteari aurre egiteko boluntario taldeak antolatzeko ideia duena. Agintariak jendea errekrutatzen hasi aurretik egin nahi du hori, eta ez du gustuko presoei lana eginarazteko plan ofiziala. Berak hartzen ditu neurriak, bere moral kode propioak bultzatuta. Interesatzen zaiona da nola bihurtu santu, sinestuna ez izan arren.
  • Raymond Rambert: kazetaria da eta lanera joan da Oranera, arabiarreb bizi baldintzei buruzko ikerketa bat egiteko. Izurritea erasotzen duenean, loturarik gabeko hiri batean harrapatuta aurkitzen da. Faltan botatzen du Parisen dagoen bere emaztea. Eta ahalegin eskerga egingo du hiriko burokrazia konbentzitzeko, alde egiten utz diezaion. Horrek huts egiten duenean, kontrabandistekin harremanetan jartzen da, eta haiek hamar mila liberako tarifa batengatik ihes egiten laguntzea onartzen dute. Hala ere, arazo bat sortzen da, eta beste ihesaldi plan bat antolatzen denerako, Rambertek hirian geratzea erabakiko du, eta izurriteari aurre egiten lagunduko du.
  • Joseph Grand: udaleko berrogeita hamar urteko langilea da. Bere denbora librean, liburu bat idazten ari da, baina hain perfekzionista izanik, etengabe berridazten du lehen esañdia, eta ezin du jarraitu. Bizitzan duen arazoetako bat da gutxitan aurki ditzakeela esan nahi duena adierazteko hitz zuzenak. Nerabea zenean ezkondu zen, baina kasu gutxi egin zion Jeanne bere emazteari eta beronek utzi egin zuen Grand. Saiatu zen, baina ez zion eskutitzik idatzi, eta oraindik damu du haren galera. Grand boluntario taldearekin bat egiten du, idazkari nagusi gisa jardunez, estatistika guztiak erregistratuz. Grandek izurria harrapatzen du eta Rieuxi bere eskuizkribua erretzeko eskatzen dio, baina gero ustekabean sendatzen da. Eleberriaren amaieran Grandek Jeanneri datziko dio, eta berriro hasiko du liburua.
  • Cottard: Granden eraikin berean bizi da. Ez dirudi lan bat duenik, nahiz eta bere burua "ardo eta likore saltzaile ibiltari" gisa deskribatzen duen. Cottard irudi xelebre, isil eta isila da, bere gelan urkatu nahian dabilena. Gero, ez du poliziak elkarrizketatu nahi, delitu bat egin baitu bere buruaz beste egiten saiatzean, eta atxilotua izateko beldur da. Cottarden nortasuna aldatu egiten da izurrite agerraldiaren ondoren. Lehen urrun eta mesfidati bazen, orain atsegin bihurtzen da eta lagunak egiten ahalegintzen da. Badirudi poztu egiten dela izurritearen etorrerarekin. Cottardek krisia baliatzen du dirua irabazteko, kontrabandoko zigarretak eta beheko likoreak salduz. Epidemiak behera egin ahala, Cottarden umoreak gorabeherak ditu. Batzuetan lagunkoia da, baina beste batzuetan bere gelan giltzapetzen da. Azkenik, buruko oreka galtzen du, eta tiro egiten die kalean dauden pertsonei. Poliziak atxilotu egiten du.
  • Aita Paneloux: apaiz jesuita jakintsu eta errespetatua da. Izurria agerttu zenean, Panelouxek sermoi bat predikatzen du katedralean eta Jainkoak bidalitako zigor bat dela esan zuen, bere aurkako bihotzak gogortu dituztenei bidalia. Geroago, Paneloux haur hiltzen ikusi ondoren, Panelouxek Rieuxi esaten dio, jainko maitale batek gobernatutako mundu batean haur errugabe baten heriotza ezin dela arrazionalki azaldu, onartu egin behar dela. Panelouxek langile boluntarioen taldearekin bat egin eta beste sermoi bat predikatzen du, haur errugabearen heriotza fede froga dela esanez. Jainkoak haurraren heriotza nahi izan zuen bezala, kristauak ere hala egin beharko luke. Sermoi hau predikatu eta egun batzuetara, Paneloux gaixotu egin zen. Medikuari deitzeari uko egiten dio, Jainkoarengan bakarrik fidatuz, eta hil egiten da. Bere sintomek izurritearenak ziruditen bezala, Rieuxek "dudazko kasu" bat bezala erregistratzen du bere heriotza.
  • Prefeta: hasieran uste du izurriaz hitz egitea alarma faltsua dela, baina bere mediku elkartearen aholkuari jarraituz, horri aurre egiteko neurri mugatuak baimentzen ditu. Gero, izurritearekin lotutako neurriak gogortzeko ardura hartzen du bere gain, eta hiria ixteko agindua ematen du.
  • Castel doktorea: Rieuxen mediku lankideetako bat da, eta Rieux baino askoz zaharragoa da. Lehenengo kasuen ondoren konturatzen da gaixotasuna izurri bubonikoa dela, eta egoeraren larritasunaz jabetzen da. Gogor lan egiten du izurriaren aurkako suero bat egiteko.
  • M. Othon: epailea da. Bere emaztea eta seme-alabak ankerkeriaz tratatzen ditu, baina izurriak semea hil ondoren, bere izaera leundu egiten da. Isolamendu eremuko denbora amaitu ondoren, non semea kutsatuta dagoelako bidaltzen duten, hara itzuli nahi du, horrek galdutako semearengandik gertuago sentiaraziko lukeelako. Hori egin ahal izan aurretik, ordea, izurriteak hil egiten du.
  • Jacques Othon: M. Othonen seme txikia da. Izurriak jo duenean, Castel doktorearen sueroa jasotzen duen lehena da. Baina ez da eraginkorra, eta borroka luze eta mingarri baten ondoren hilko da.

Zinema aldatu

Kanpo estekak aldatu