Izumo-taisha (japonieraz: 出雲大社?) Izumo hirian dagoen santutegi xintoista da, Japoniako bigarren garrantzitsuena Ise santutegi handiaren ostean.

Izumo-taisha
出雲大社
Izumo Shinbutsu Pilgrimage
Kokapena
Estatu burujabe Japonia
Japoniako prefekturak Shimane
Japoniako hiriaIzumo
Kokapen fisikoaIzumo Plain (en) Itzuli
Koordenatuak35°24′07″N 132°41′06″E / 35.402°N 132.685°E / 35.402; 132.685
Map
Historia eta erabilera
Irekiera659
ErlijioaIzumo-taishakyo (en) Itzuli
IzenaŌkuninushi (en) Itzuli
Arkitektura
EstiloaTaisha-zukuri (en) Itzuli
Ondarea
Kontaktua
Helbidea島根県出雲市大社町杵築東195 eta 195 Taisha-chō Kizukihigashi, Izumo-shi, Shimane-ken, 699-0701
Webgune ofiziala

Historia aldatu

Kondairak dioenez Ninigi-no-Mikoto (Amateratsu jainkosaren biloba) zerutik jeitsi zen eta Ōkuninushi jainkoak bere lurrak oparitu zizkion. Amateratsuk esker onez Izumo-taisha oparitu zion.

Xintoismoak dioenez Izumok Japoniako uharteetan agintzen zuen, "jainkoen lurra" zela ere estan zen, eta Ōkuninushi jainkoa omentzeko eraiki zen Izumo-taisha santutegia. Ōkuninushi ei da Japoniako uharteen egilea eta zoriontasunaren zaintzailea, pertsonen arteko harreman onak sortarazten dituena.

Ez da ezagutzen noiz sortu zen Izumo-taisha santutegia baina 950ko agiri batean deskribapen zehatza ageri da. 48 metrotako altuera dela esaten du, Narako Tōdai-ji Buda bera ere gainditzen duena.

Kamakura Aroan tamaina txikitu zioten santutegiari baina 1744 urtean gaur egungo itxura emanez berreraiki zuten. 24 metrotako garaiera eta 11 metrotako karratua oinarrian. XVIII eta XIX mendeetan erromesaldien helmuga garrantzitusa bihurtu zen, erromes kopurutan Ise santutegi handiak baino gainditzen ez zuena.

Egitura aldatu

  • Honden: Eraikin nagusia da eta taisha-zukuri arkitektura estiloaren jatorria da. Guraize itxurako bigak chigi ditu eraikinaren aurrealdean eta atzealdean. Eraikinaren oinarria etxe tradizionalen berdina da. Eraikin handia izanik hainbat arazo sortu ziren egituran eta aldaketa ugari izan ditu historian zehar. Hau dela eta oinarria ez da simetrikoa, arraroa santutegi xintoistetan.
  • Kaguraden: 1776 urtean eraiki zuen Senge familiak. Erritu tradizionalak egiteko eraikina da. Gaur egun ere hainbat zeremoniaren lekua da, sinistunen ezkontzak, japoniar musika tradizionalaren kontzertuak eta errezuak besteak beste. Barnean Japoniako arroz-lastozko sokarik luzeena dauka, 13'5 metrotako luzera eta 5 tonako pisua daukana.
  • Shōkokan: Bi solairutako eraikina da. Lehe solairuan Kaguraden eraikinera datozen erromesen harrera gela dago eta bigarren solairuan santutegiko tresna eta artelanak dituen museoa.
  • Haiden: Errezurako erabiltzen den eraikina da.

Jaialdiak aldatu

Jaialdi guztien helburua sinistunak jainkoaren inguruan elkartu eta zoriontasunaren alde errezu egitea da.

Jaialdi nagusia maiatzaren 14 eta 15ean izaten da, Jaialdi inperiala hain zuzen ere. Dena dela hilabetero badago jaialdiren bat Izumo-taisha santutegian.

Iruditegia aldatu

Kanpo estekak aldatu