Terrorearen agiritegiak izenarekin Alfredo Stroessnerren diktaduraren garaian Paraguain sortu ziren Kondor operazioaren inguruko dokumentazioak dira. 1992ko abenduaren 22an Martín Almadak, José Agustín Fernández epailaren laguntzaz, Paraguaiko Lambaré hirian aurkituz zituen. Agiritegietan 1970 eta 1980. hamarkadetan Paraguaiko militarrek eta poliziek egindako komunikazio idatzi guztiak daude; bertan baita ere Argentina, Brasil, Txile eta Uruguaiko diktadurek egindakoak aurkitu dituzte. Dokumentazio horren helburua herrialde horien errepresioa indartzea eta bideratzea zen.[1] Agiritegietan 50 000 erahilketen, 30 000 desagertuen eta 400 000 espetxeratuen informazioak aurkitu dira.[2]

Alfredo Stroessner diktadorea.

Agiritegien edukiak aldatu

Agiritegientan mota askotako txostenak aurkitu dira: presoen trukaketen ingurukoak, preso politikoen trasladoena, gizarte aktibisten kontrolaren ingurukoak... Krontolaren maila ikusteko agirietan familia-bileren gaineko txostenak eta lagunen arteko elkarrisketak jaso zirela esan dezakegu. Tortura saioak ere deskribitzen ziren, metodo desberdinak erakusten.[3]

Agiritegi hauek Ameriketako Estatu Batuetatik, Hegoamerikako diktaduren laguntzaz, terrorearen politika nola diseinatu zen argitagarbi erakusten dute. Inplikazioa ejerzitotik hasita poliziaraino ailegatzen zen. Gizarte horietan oinarrizko kritikak eta protestak debekatuta zeuden, dena subetsiboa zen eta, ondorioz, erreprimitzeko modukoa. Egile batzuek gizarte hori George Orwellek asmatutako gizarte totalitarioarekin identifikatu dute. Urte haietan hilketak, bahiketak, tortura sistematikoak, pertsonen desagerpenak ohikoak bihurtu ziren.

Dokumentoak aldatu

1992ko abenduaren 22ko prozedimenduan aurkitutako dokumentuak Poliziaren Ikerketa Departamentukoak dira. Hauek dira:

  • Atxilotuen fitxak.
  • Isilpeko txostenak.
  • Bilaketa-eskaerak.
  • Ikerketa eta informazio deklarazioak.
  • Oposizioko alderdi politikoen kontrolak.
  • Ikasle taldeen kontrolak.
  • Sindikatuei egindako kontrolak.
  • Herrian sartzeko eta irtetzeko kontrolak.
  • Telefonoen bidez egindako kontrolak.
  • Etxeetan egindako zaintzak.
  • Ikerketa Departamenduko buruaren oharrak.
  • Aldizkariak.
  • Argazkiak.
  • Zaintzen berrien liburuak.
  • Nortasun agiriak.
  • Hitzaldien, diskurtsoen, irrati-saioen grabazioak (kaseteak)

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo loturak aldatu