La Tía Tula (1921, euskaraz: Izeba Tula) Miguel Unamunok 1907an idatzitako eta 1921ean argitaratutako eleberri ezaguna da. Bere gai nagusia amatasuna da.[1] 2001an Espainiako El Mundo egunkariak XX. mendeko ehun eleberri onenen artean sartu zuen.[2] Egileak eleberri hau nivola bezala sailkatu zuen.

La tía Tula
Datuak
IdazleaMiguel Unamuno (1917)
Argitaratze-data1921
GeneroaEleberri filosofikoa
Jatorrizko izenburuaLa tía Tula
HizkuntzaGaztelania
Herrialdea Euskal Herria
Euskaraz
IzenburuaIzeba Tula

Edukia aldatu

Unamunoren eleberrien artean ziur aski hau ezagunena da. Antzekoak diren beste eleberriekin konparatuta Izeba Tulak erotismo arina erakusten du, zenbait unetan nabaria. Bi ahizpak dira eta haietako bat, Rosa, hiltzen denean, garaiko ohitura jarraituz, besteak haren papera bete behar du, hau da, alargunarekin ezkondu behar da. Gertrudis, Tula, egoera horretan dago eta amatasunaren grina asetu nahi du. Liburuak hitzaurrea eta 25 kapitulu ditu.

Laburpena aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Bi ahizpa, Rosa eta Gertrudis "Tula", txikitatik banaezinak izan dira. Aurrak zirenean gurasoak galdu zituzten eta haien osabarekin bizi ziren, Primitivo izeneko apaiza. Rosa neska ederra zen eta Ramiro izeneko gizon bat beraz maitemindu zen. Primitivok ezkondu zituen. Bikotea elkarrekin bizi ziren baina arrebarekiko lotura jarraitu zen, batez ere Rosa haurdun gelditu zenean. Erditzea oso gogorra gertatu zen baina gogorragoa oraindik bigarrena izan zen. Gertrudisek buru belarri bizitza ahizpa zaintzan ematen zuen. Gertrudis "Tula"k izaera gogorra du eta etxeko martxa zuzentzen zuen. Rosa berriro ere haurdun haurra erditzerakoan hil egin zen. Geroztik Tula ahizparen etxean gelditu zen, orduan iloben zaintzari emanda. Ondorioz ere, zebilen mutilarekin, Ricardorekin, puskatu zuen. Ramirok ere berarekin ezkondu nahi du eta Tulak urte beteko epea eskatzen dio ondo pentsatzeko. Gertaera horiekin Tularen hausnarketak indartu egiten dira: berak benetan gizonekiko mespretxu sentitzen du; haren nahi nagusia amatasuna da.

Orduan, Ramiro Manuela neskamearekin harremanetan hasi zen. Manuela gaztea zen, 19 urte, eta ez zen oso osasuntsua. Laster haurdun gelditu zen. Tulak neskamearen haurdunaldia ezagutu zuenean ezkontzera behartu zituen. Manuela seme bat izan zuen, haur ahula. Tulak Rosaren seme-alabak bezala onartu zuen. Manuela berriro haurdun gelditu zen eta, bitartean, Ramiro birikeriaz gaixotu zen eta hil egin zen. Azken unean biek elkarrekiko betiko maitasuna aitortu zuten. Manuelak alaba bat izanez gero hil egin zen ere bai. Tula, horrela, bost seme-alaben ama bezala gelditu zen.

Urteak aurrera, Rosaren semea, Ramirín, Caridadekin ezkondu zen, neurri handi batean izebaren eraginez. Tulak emaztea etxea eramateko esan zion eta Caridad beste alaba bezala hartu zuen. Baina Tularen osasuna okertzen ari da. Modu batez bere helburua bizitzan beteta dago edo horrela sentitzen zuen berak. Azkenean hil egin zen baina ordurako Manolitak, iloba gazteena, izebaren indarra eta espiritua jaso zuen: bera izango zen familiaren batasuna mantenduko zuenak.[3]

Liburua zineman aldatu

1964an Miguel Picazok eleberria zinemara eraman zuen. Emaitza Espainiako 60.hamarkadako film garrantzitsuenetariko bat izan zen. Aktore nagusiak Aurora Bautista, Tularen paperean, Carlos Estrada eta Irene Gutiérrez Caba izan ziren.[4]

Erreferentziak aldatu

  1. .
  2. .
  3. .
  4. http://paradigmamejillon.wordpress.com/tag/la-tia-tula/ «La tía Tula, 1964, El clásico de la semana, la grandeza del cine».

Kanpo loturak aldatu