Izaro Bizkaiko kostaldeko uharte bat da. Bermeo eta Mundaka herrien aurrean dago, Bermeotik 3 kilometrora eta Mundakatik 2,2 kilometrora, hurrenez hurren; hala ere, Bermeoko udalerriko lurra da. Mundakako itsasadarraren sarreran dago, Ogoño eta Matxitxako lurmuturren artean, Urdaibai ingurune naturalaren barruan.

Izaro
Motauharte
Geografia
Map
Koordenatuak43°25′30″N 2°40′57″W / 43.42487°N 2.68255°W / 43.42487; -2.68255
UTC orduaUTC+01:00
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
Bizkaiko eskualdeaBusturialdea
UdalerriaBermeo
Ur-gorputzaBizkaiko golkoa

Triangelu itxura duen eta luzetara zabaltzen den uhartea dugu. Ipar-mendebalde - Hego-ekialdeko norabidea hartzea du (alde altuena eta zabalena hego-ekialdeko aldea da). Bere alde zabalenean 150 zabal da eta 675 m luze, eta bere altuera maximoa 44,5 m-koa da. Ipar-mendebaldeko punta "Artxikote" izenaz ezagutzen da.

Uhartearen ipar-mendebaldean eta bertatik 200 m-tara "Potorro-harri" edota "Harri-ederra" izenez ezagututako harkaitza dago. Hego-ekialdean ontziraleku natural bat dago, Izaroko portua izenaz ezagutua.

Portu natural hartatik, goiko ermitara joateko eskailera batzuk daude, Isabel erregina Katolikoak ordainduak: izan ere, uda batzuetan Bermeora joaten zen (1483an gutxienez) eta Izaro uhartea asko gustatzen zitzaion.

Historia aldatu

1422: Calahorrako gotzain Diego Lopez Zuñiga eta Fray Martin Arteagak frantziskotarren komentu bat eraiki zuten Izaro irlako goialdeko lautadan.

1457: Gaztelako Enrike IV. erregeak bisitatu zuen.

1476: Aragoiko Fernando II. Errege Katolikoak bisitatu zuen.

1483: Gaztelako Elisabet I. Erregina Katolikoa bertan izan zen.

1596?-XVI.: Sir Francis Drakek eraitsi zuela dio froga historiko argirik gabeko legendak.

Irlan fraile gutxi batzuk bizi ziren baina Espainiaren Flandriako gudak direla eta, kalbinistak Frantzia eta Espainiako portuei su emanez bertaratzean, fraile horiek Izaro uhartetik joan ziren. Beste zenbaitek kalbinistei egozten diote uhartearen erreketa.

1719: komentua bertan behera utzi zuten; egun komentu zena eraitsita dago (aztarna gutxi batzuk daude).

XX.mendean eta Urdaibai Biosfera Erreserbako patronatuak debekatu zuen arte, uhartea gazteen kanpaldietarako leku bilakatu zen.

Izaro hegaztien bizileku aipagarria da: espezie nagusia kaio hauskara da, nahiz eta kaio ilunak edo ekaitz-txoriak eta ubarroiak ere dauden. Beste garai batzuetan, untxiak ere zeuden (ziurrenik fraideek eramandakoak) eta XIX. mendean ardiek belarra jan zezaten, uharteko lurrak alokatzen ziren.

Ingurua aldatu

Bere kostaldea eta inguruak urpekaritza eta arrantza lekuak dira eta udan Bermeo, Mundaka zein Sukarrietako portuetatik etorritako hainbat kirol-itsasontzi ikus daitezke inguruan.

Inguruko herritarrek uhartearen jatorriaren inguruan gogoeta ugari egin dituzte; Laga hondartzatik ikusita, Ogoño lurmuturraren itxura bera antzeman dakioke, hori horrela izanik askok garai batean bertatik eroritako lur zatia dela pentsatu dute. Edozein kasutan, uharteak berdintasun geologikoa "Antzoras"ko puntarekin mantentzen du, hau da, itsasadarraren eskuineko aldearekin.

Madalen Eguna aldatu

Uhartearen jabetzaren inguruan Bermeoko hiribilduaren eta Mundakako elizatearen arteko gatazka eman izan da. Herri biek historian zehar gatazka desberdinak izan dituzte euren arteko lurralde - mugak ezartzeko, bien arteko maila ezberdinaren ondorioz, modu horretan Mundakak bere lurraldea defendatzen zuen Bermeoren aurrean. Gatazka horiek Bizkaiko Batzar Nagusietara ere heldu ziren eta lurraldeko mugak ezartzeko batzorde bat eratu zen, baina hala ere ez ziren guztiz konpondu gatazkak. Horren adibide dugu Diminigus (Demikuren kasua, zeinen lurrak Bermeokoak diren eta eliza Mundakaren parrokiaren eskumenean dagoen. Beharbada gatazka haien ondorioz sortu zen gaur egun oraindik autore batzuek defendatzen duten Izaroko estropadaren kondaira: haren arabera, uhartearen jabetza zehazteko bermeotarrek eta mundakarrek estropada bat egitea proposatu zuten Elantxoberen zuzendaritzapean, izan ere nahiz eta hasieran herri horrek ere uhartearen jabetza lortu nahi izan, bere nahiari utzi zion.

Estropada eguna argitzean eta oilarrak kukurrukua bota bezain laster hasiko zela adostu zen eta Bermeoko arraunlariak garaile atera ziren, nahiz eta gizon bat galdu. Bestalde, kondaira mundakarrak dio Bermeotarrek sua piztu zutela oilarrak lehenago garrasi egin zezan eta horregatik irabazi zutela.

Urtero, uztailaren 22an, Santa Maria Madalena egunean estropada gogoratzen da Bermeo, Mundaka eta Elantxobe arteko anaitasun jai baten bitartez. Ekintza nagusian, Bermeoko alkateak, egun horretan Mundakako eta Elantxobekoa ere izango denak, teila bat botatzen du uhartearen aurrean honako esaldi hau esanez: "Honaino heltzen dira Bermeoko itxuginak". Ekintza horren bidez, uhartea Bermeorena dela gogoratzen da. Gero, uhartearen tontorrean ikurrina eta Bermeoko bandera jasotzen dira.

Kondaira aldatu

Kondaira baten arabera, monasterioko fraile lego bat Kanalako neska batez maitemindurik omen zegoen eta gauero joaten omen zitzaion bisita egitera, igeriketan, neskak piztutako argia lagun. Komentuko abadeak frailearen ibileren berri izan omen zuen eta, ekaitz gau batean, argia labarretan piztu omen zuen eta maitale gaixoa bertan ito.[1]

Iruditegia aldatu

Ikus, gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa

Kanpo estekak aldatu