Izar erraldoi

Oro har, sekuentzia nagusitik gora kokatuta dauden izarren izen generikoa. Sekuentzia nagusiko masa bereko izarrekin konparatuta, tamaina eta argitasun handikoak dira.

Izar erraldoi bat (ingelesez: giant star) azaleko tenperatura berbera duen sekuentzia nagusiko izar batenak baino erradio eta argitasun nabarmen handiagoak dituen izar bat da. Ohi, bere erradioa gure eguzkiarena baino 10 eta 100 aldiz bitartean dago, eta bere argitasuna eguzkiarena baino 10 eta 1000 aldiz bitartean. Izar erraldoiak baino handi eta argitsuagoak diren izarrak supererraldoi edo hipererraldoi deitzen diren arren. Euren tamaina eta argitasun handiagatik, izar erraldoiak sekuentzia nagusiaren gainetik agertzen dira Hertzsprung-Russell diagraman (V. klasea Yerkesen argitasunaren araberako sailkapenean), eta II eta III argitasun motakoak dira.

Terminoa 1905ean sortu zuen Ejnar Hertzsprungek, izarren tenperaturarekiko independente euren tamainari buruz hitz egin ahal izateko[1].

Eraketa aldatu

Izar bat erraldoi fusio nuklearra eragiteko hidrogeno guztia agortu zaionean bihurtzen da, eta, horren ondorioz, sekuentzia nagusia utzi duenean. 0,4 eguzki masa baino gutxiagoako izar bat sekula ez da erraldoi bihurtuko. Izar hauek euren barnealdea konbekzio bidez oso nahastua dute, eta horregatik hidrogenoaren fusioa jarraitzen dute izar guztian elementu hori agortzen den arte. Hortik aurrera, funtsean helioz osatutako nano zuri bihurtzen dira. Dena dela, teoriak dioenez prozesu honen iraupena unibertsoaren egungo adina baino luzeagoa da.

Izar bat aipaturiko beheko muga baino masiboagoa baldin bada, bere nukleoan fusiorako hidrogeno guztia agortu denean, helio inertezko nukleo hori uzkurtzen hasten da hidrogenoak, nukleoa inguratzen duen oskol batean helio bihurtzen jarraitzen duen bitartean. Aldi berean, izarraren estaldura hedatu eta hoztu egiten da. Izar eboluzioaren etapa honetan, Hertzsprung-Russell diagraman adar azpierraldoi deitua, izarraren argitasuna apenas handitzen da bere azaleko tenperatura jaitsi egiten den bitartean. Azaleko tenperaturarentzako beheko muga kritiko batera iristean, izarrak ez du bere bolumena eta argitasuna azaleko tenperatura (hau da, kolorea) ia konstantean handitu beste erremediorik; beste hitz batzuetan, izarrak adar erraldoitik goraka egiten du Hertzsprung-Russell diagraman. Etapa honetan izarra erraldoi gorri bihurtu da, bitartean, nukleoak uzkurtzen eta bere tenperatura handitzen jarraitzen du.

Uste denez, izarraren masa sekuentzia nagusian ematen duen denboran 0,5 eguzki masa baino gutxiagokoa baldin bada, helioaren fusioa lortzeko behar diren tenperaturak ez dira lortuko. Aldiz, nukleoko tenperatura 108 kelvinetara iristen bada, helioa, alfa hirukoitz prozesuaren bidez karbono eta oxigeno bihurtzen hasiko da. Helioaren fusioak eragindako energiak, nukleoa hedatzea eragiten du. Honek, hidrogenoa eraldatzen den nukleoa inguratzen duen geruzan presioa jaistea eragiten du, energia ekoizpen erritmoa jaitsiaraziz. Izarraren argitasuna jaitsi egiten da, bere kanpoaldeko geruzak berriz uzkurtzen dira, eta izarrak erraldoi gorri adarra uzten du.

Honen ondorengo eboluzioa izarraren masaren araberakoa izango da. Oso masiboa ez bada, Hertzsprung-Russell diagramako adar horizontalean egongo da, edo diagramako bere kokapena biribilka mugituko da. Izarraren masa, gehienez ere 8-10 eguzki masakoa baldin bada, nukleoko helioa agortuko du nukleoaren inguruko oskol batean fusionatzen hasteko. Berriz, bere tamaina eta argitasuna handituko ditu, Hertzsprung-Russell diagramako adar asintotiko erraldoitik igotzen hasiz. Behin izarrak bere masa gehiena galdu duenean, bere nukleoak karbono-oxigenozko nano zuri bat eratuko du. Izarraren masa karbonoaren fusioa hasteko hainekoa baldin bada (8-10 eguzki masa baino gehiago), izarrak ez du askorik handituko bere argitasuna sekuentzia nagusia uztean, baina bai bihurtuko da gorriago. Supererraldoi gorri izateraino, edo, masa galera egonez gero, supererraldoi urdin izateraino eboluziona dezake. Azkenean, oxigeno eta neoiz osatutako nano zuri bihurtuko dira edo II motako supernoba bezala eztanda egingo dute neutroi izarrak edo zulo beltzak eratzeko.

Adibideak aldatu

Jarraian ikus daitekeen taulan espektro mota ezberdineko zenbait izar erraldoi zerrendaratzen dira, tenperatura gehienekotik tenperatura gutxienekora ordenatuak.

Izena Bayer izendapena Espektru mota
Hatysa ι Orionis O9 III
Bellatrix γ Orionis B2 III
Alcyone η Tauri B7 IIIe
Askella A ζ Sagittarii A A2 III
Gamma Herculis γ Herculis A9 III
Polaris Australis σ Octantis F0 III
Subra A ο Leonis F6 III
Kitalpha A α Equulei G0 III
Vindemiatrix ε Virginis G8 IIIab
Kaus Borealis λ Sagittarii K1 IIIb
Etamin γ Draconis K5 III
Menkar α Ceti M1.5 IIIa
R Leonis M8 IIIe

Lurretik gertuen dauden izar erraldoiak aldatu

Jarraian ikus daitekeen taulan Lurretik gertuen dauden 10 izar erraldoiak agertzen dira:

Izena Bayer izendapena Espektru mota Distantzia (argi-urteak) Erradioa (Eguzki erradioa)
Polux β Geminorum K0 IIIb 33,7 10
Arturo α Bootis K1.5 IIIpe 36,7 25
Capella* α Aurigae G8 III/G1 III 42,2 12,2 / 9
Ras Alhague α Ophiuchi A5 III 46,7 2,5
Menkent θ Centauri K0 IIIb 60,9 11
Rho Puppis ρ Puppis F6 III 62,7 3,6
Ni2 Canis Majoris** ν2 Canis Majoris K1 III 64,7 6
Aldebaran α Tauri K5 III 65,1 44
Wei ε Scorpii K1 III 65,4 15
Hamal α Arietis K2 IIICa 65,9 15

* Capella bi izar erraldoik osatutako izar sistema bat da.

| ** Ni2 Canis Majoris azpierraldoi bezala katalogatua agertzen da SIMBAD datu basean. Iturria: Giant and subgiant stars within 100 ly. Solstation

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu

  1. Russell, Henry Norris. (1914-05-01). «Relations Between the Spectra and Other Characteristics of the Stars» Popular Astronomy 22: 275–294. ISSN 0197-7482. (Noiz kontsultatua: 2022-10-21).