Iwo Jimako gudua, Bigarren Mundu Gerrako Ozeano Bareko Frontean jazo zen gudu garrantzitsua. Estatubatuarrek Iwo Jima japoniar irla konkistatzeko operazio militarrak abiatu zuen Bigarren Mundu Gerrako gudurik ezagun eta aldi berean odoltsunetakoa. Gudua 1945eko otsailaren 19an —estatubatuarrak irlan lehorreratu zirenean— hasi zen, eta martxoaren 26an amaitu.

Iwo Jimako gudua
Bigarren Mundu Gerra
Ozeano Bareko Frontea
Estatubatuarrak, hondartzaratzen, Suribachi menditik datorkien erasoaren pean
Data1945eko otsailaren 19tik 1945eko martxoaren 26ra
LekuaIwo Jima, Japonia Japonia
Koordenatuak24°47′N 141°19′E / 24.78°N 141.32°E / 24.78; 141.32
EmaitzaAliatuen garaipena
Gudulariak
AEB Japonia Japoniar Inperioa
Buruzagiak
Holland Smith Japonia Tadamichi Kuribayashi
Indarra
-100.000 soldadu -21.000 soldadu
Galerak
6.821 hildako
19.189 zauritutako
494 desagertutako
20.703 hildako
216 bahitu

Gudu hura zinez gogorra izan zen. Izan ere, Iwo Jima garrantzi estrategiko handiko kokagunea zen aliatuentzat, han zeuden hiru aerodromoetatik Japonia bonbardatzeko beharrezko sostengua bidali baitzitekeen. Japoiarrentzat, berriz, kokagunearen estrategikotasunaz gain, irlak garrantzi sinboliko nabarmena zuen, gerran lehen aldiz, benetako lur japoniarra jokoan baitzegoen. Irlaren defentsa Japoniako Armada Inperialaren esku zegoen, gudarien buruzagia Kuribayashi jenerala zelarik. Japoniarrek, era esanguratsuki trinko batean antolatu zuten irlaren defentsa, posizio indartuak, bunker handiak, artileria ezkutatua eta 18 km baino gehagoko tunel sare bat erabiliz. Suribachi mendia bereziki indarturiko kokagune bat izan zen, handik estatubatuarrek burutuko zuten lehorreratze guztia kontrolatzen ahal baitzen. estatubatuarrak lehorreratu zirelarik, japoniarrek sutsuki borrokatu zuten. Borrokaren krudetasunean, hasierako 21.000 japoniarretatik, 20.000 pasatxo hil ziren, besteak beste, ez errenditzeko agindu espresua jaso baitzuten. Guduaren amaieran, estatubatuarrek 216 preso besterik ez zuten egin.

Iwo Jimako gudua bereziki ezaguna egin zuen Joe Rosenthalek ateratako argazkiak, non hainbat marine ageri diren, Suribachi mendiaren tontorrean AEBetako bandera altxatzen.

Zinema aldatu

Kanpo estekak aldatu