Ivalo (inariko samieraz: Avveel; iparraldeko samieraz: Avvil; skolt samieraz: ´vvel), Inariko herrixka nagusi eta handiena da, Inarijärvi aintziraren hegoaldean, Finlandiako Lappi lurraldean kokatua. Ivalojoki ibaiaren ertzean eraikia dago herrixka eta udalerri osoko biztanle guztiaren erdia baino gehiago bertan dago; hiriburua dela esan daiteke.

Ivalo, Laponiako Gerra ondoren.

3.500 bat biztanle inguru dauzka eta Sápmi osoko biztanle-gune garrantzitsuenetarikoa da biztanle kopuruari begiratuz gero. Hala ere, samitar-kopurua oso urria da, azken urteotan askok alboko herrixketara ihes egin dutelako.

Inariko aireportua ere hemen dago, eta egunean bitan batzen ditu hiriburua eta udalerria. 2007. urtean esaterako, 146.000 bidaiari izan ziren Finlandiako iparren dagoen aireportuan [1].

Inariko erdigunea da; hala nola, lehen eta bigarren hezkuntzako eskolak, liburutegia eta erietxe bat daude bertan.

Herrixko pertsonaia famatu eta maitatuena Anni-Kristiina Juuso antzezle samitarra da.

Historia aldatu

Antzinako Ivalon, meatzaritzak izugarrizko garrantzia izan zuen, eta Lappi lurralde osoko meatze emankorrenak aurkitzen ziren. Hala ere, egoera txarrengatik, herritarrak lan pisutsu hau egiteari utzi zioten XX. mende hasieran eta ordudanik, hildako meatzarien hainbat oroitarri ezarri dituzte herrixka guztian zehar. Baina, Laponiako Gerragatik da ezaguna batik bat Ivalo; izan ere, gerrako suntsiketa bortitzenak bertakoak izan ziren, alemaniarrek, herrixka guztiz birrinduta utzi baitzuten. Honenbestez, Ivaloko eraikuntza guztiak Bigarren Mundu Gerra ostekoak dira.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu

Argazki gehiago aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Finavia (ingl.)