Itziar Okariz

artista euskalduna

Itziar Okariz (Donostia, 1965eko apirilaren 21a) artista Gipuzkoarra da eta 1997. urtetik New York hirian bizi da. Eskultore gisa definitzen du bere burua, nahiz eta bere lana batik bat performancetan eta ekintzetan oinarritzen den.[1] Bestalde, testua irudia eta ahotsa erabiliz, gorputza irudikatzeko politikei eta espazioaren ekoizpenari loturiko alderdiak lantzen ditu, arkitekturaren nahiz hirigintzaren formei beste esanahi bat emanez.[2]

Itziar Okariz
Bizitza
JaiotzaDonostia1965eko apirilaren 21a (58 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakartista bisuala, performancelaria, argazkilaria eta zinemagilea

Biografia aldatu

Jaiotza eta ikasketak aldatu

Itziar Okariz Donostian jaio zen apirilaren 21an. 1985an, 20 urte zituela, Arte Ederretako ikasketei ekin zien Euskal Herriko Unibertsitatean. Bost urte ikasten eman ondoren 1990.urtean, eskultura eta pintura espezialitatean lizentziatu zen.[3]

Bekak eta sariak aldatu

Ikasketak amaitu eta urtebetera, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Arte Plastikoen Sorkuntzarako laguntza eskuratu zuen. Urtebetera 1992an beka bera eskuratzeaz gain, Gipuzkoako Artista Berrien Lehiaketa-n (Donostia) hirugarren saria ere eskuratu zuen.

Ibilbide artistiko laburra aldatu

Artista Gipuzkoarra 1997. urtetik New York hirian bizi da.[1]

Bere lana batik bat performanceetan eta ekintzetan oinarritzen bada ere, eskulturarekin identifikatzen den artista da.[1] Bestalde testua, irudia eta ahotsa erabiliz lantzen ditu gorputza irudikatzeko politikei eta espazioaren ekoizpenari (irudikapen horren agertoki gisa) loturiko alderdiak, arkitekturaren nahiz hirigintzaren formei beste esanahi bat emanez.[3]

Aspalditik da Okariz nazioarteko performance eszenaren ahots garrantzitsuenetako bat,[4] izan ere, bide berri bat ireki du Okarizek estatuko performance artistentzat bi hamarkada baina gehiagoz, bere lanaren oinarria beraren identitatearen aurkikuntza eta eraikuntza izanik.

Erakusketak eta agerpenak aldatu

Hau hala izanik, proiekzio handia izan du Itziar Okarizen lanak nazioartean; baita hainbat eta hainbat erakusketa eta performance programetan parte hartu ere. Horien artean daude, Ars Parcours, Art Basel (Basel); Palais des Beux-Arts, Bozas (Brusela); Luisa Strina Galeria (São Paulo) edo Museo do Chiado (Lisboa); CA2M (Madril); Carreras Mugica Galeria; etHall (Bartzelona); Le 102 (Grenoble); eta MNCARS, Sofia Erregina Museoa (Madril).[3]

Lanak eta bilakaera artistikoa aldatu

Itziar Okarizen lanetan gehienbat ikus dezakeguna perspektiba sozial eta politiko bat da. Bere lanak 1990eko hamarkadako generoaren eztabaida oinarri badu ere, ez du balio hasierako lanen deskribapenetan soilik zentratzea; izan ere baditu eta paisaiaren eta arkitekturaren, ikurraren eta erritualaren edota sexualitateren eta lurraldearen arteko erlazioak aztertzen dituen gaiak ere.[5]

Bere lana azaldurik, argi ikusten da hizkuntzaren lanketaren nolakotasuna eta hizkuntzaren bidez esanahia aldatzeko aukera bereziki ezinbestekoak direla bere lanerako.[5]

Besteak beste Itziar Okarizen aztergaiak, maiz, mendebaldeko pentsamenduaren berezko kategoriek hausnarketaren bigarren mailara baztertu dituzten gaiak izaten dira; abstraktua eta gorpuzgabea dena azpimarratzen baitu.[3]

Bestalde, beraren Niaren bilaketan egin du lan artistak, eta honek sekulako bira eman zuen gorputzaren hizkuntza espazial eta pribilegiatua ahoz lantzera bultzatuz, eta horregatik da funtsezkoa nortasunaren eraikuntza bere praktikan.[5]

Lanketa horretan, konexio semantiko berriak sortzeko aukera probatuta, hitzak eta esaldiak erronka zuzenak izan ohi dira; batez ere errepikapenak, zatiak, elisioak eta konbinazio berriak erabiliz. Horregatik dira hizkuntza eta gorputzaren lotura zein hizkuntza komunikatzeko espazioa funtsezkoak.[5]

Itziar Okarizen jardueraren ein handi bat, errepikapenak zentzua ematen dieten unitate eta zeinu linguistiko ezberdinetan oinarritzen da. Adibide gisa “Ametsen egunerokoa · Iraila” erakusketa genuke, bere etapa prelinguistiko horretako ametsetara mugatzen dena.

Erakusketa hau tarte erregularretan zintzilik dauden orri zuriek osatzen dute, ametsen egutegi bat islatuz: Orri bakoitzean koherentzi zalantzati bat duten hitz multzoak ikus ditzazkegu soilik, baina, hauen errepikapenak, zentzua ematen dieten paragrafoak osatzen dituzte. Hala ere, orri batzuk zurian ageri dira; gau horretan Okarizek amets egin ez zuela irudikatuz.[5]


Proiektuak eta Instalazioak[6][7] aldatu

Rambo eta ni (1990) aldatu

Zeharo muskulaturik zegoen Ramboren irudi batekin egin zuen. Ramboren aurpegia berearengandik aldatu zuen eta gero karrozeriko pinturarekin pintatu zuen.  Bigarren irudi-collageak Orkaizen irudi bat zen, bigote faltsu bat jarri eta Stalloneren posea imitatzen zuelarik. Egun, oraindik, interesa pizten diote lan hauek, modu batera edo bestera, geroago generoaren eta sexuaren performancearekiko interesa modu zabalagoan burutu zituela erakusten duelako.

Variations sur le même t’aime (1991) aldatu

Ilea zerora moztu zuen mapamundi bat marraztuz bere buruan. Okarizen nahia, bere gorputza alteratzeari esker sor zezakeen irudi bat sortzea zen.

Body Building (1992) aldatu

Bizar faltsu bat egin zuen, belarriaren atzekaldetik barail-hezurreraino zihoan protesi batek eusten zuena.  Inungo momentuan ez nuen bilatzen errealista izatea; bizar objektu bat izatea baizik, faraoien tankeran, botere ikur gisa. Giza hile eta poliuretanoz eginko objektu “hezurdun” bat zen, sortzen zuen beldurrarekin harremana zuena. Baita fragmentatutako gorputzarekin, zein mutilazioarekin; bestetik birjabekidetasunarekin, iraungikorra bait zen. Honez gain, bularreko ilea simulatzen zuen beste protesi bat egin zuen, berriz ere plastikoa eta giza ilea erabiliz.

9cmtik 4,50cmra bitarteko giza ile josketa azalaren gainean (1993) aldatu

Bi giza ile lerro josi zituen esku baten azalera. Okarizek, superfizialki bada ere, ebakuntza orratz baten laguntzaz hatz erakusletik lodirainoko bi ile lerro josi zituen, esku ilaje gisa; Okarizek adierazi zuenez prozesu minezkorra izateaz gain jolas gisa hartu zuen, ume jokoetatik ateratako jolas bat baizen. Azalaren ezaugarri morbosoak erakartzen ziola azaltzen du; gorpuak. Gorputza manipulatu edo min emateaz gain, objeto hilezkor gisa ikusteak erakartzen zuen, doilora den hori sormenezko espazio gisa ikusteak.

"Red Light" eta "Martaren estudioan saltoka" (1994-1995) aldatu

Artelekun egin zituen, bere adiskide Martaren estudioan, iada Okarizen estudioa izatera pasa zen unean. Martak oraindik bertan zituen bere piezak, eta Okarizek ez zituen kendu nahi izan. Biziki gogoko zuen bertan utzitako objektu bat: Bi makilek pankarta gisa eutsiz, Popovaren irudia zuen kamiseta bat. Obra berberak modu eta une berdinean presentatuak izatea interesatzen zitzaion Itziar Okarizi; ikur erreferente eta akzio-espazio objetiboen elementu erreal gisa. Artelanak salto egin eta argazkiak ateratzean zetzan, beti ere saltoa femeninoaren alderantzizkotzat joanik eta gesto korporal mekaniko gisa erabiliz; humorerik falta ez zitzaion gesturen bat.

Aldi berean, Res Light grabatu zuen. Bideoan, gorputz batek jantzita duen loredun alkandora baten enkuadrearen zati bat azaltzen da, bideoari izena ematen dion “Siouxie and the Banshees” abestia dantzatzen duelarik. Pantailan alkandoraren lorak ikusten dira, mugimendua zukeen pintura bat balitz bezala; momenturen batean buru bat sartzen da, zigarrotxo bat,... ia narraziorik gabeko irudi abstrakto bat litzateke. Bideoa narrazioaren ertzetan koka daiteke. Ondoren gorputz eta azal guztia hartzen zuen replika baten moldea eraiki zuen. Akzio batean pentsatu zuen, gesto sinmple batean, kamera fotografikoaren etengailua zapaltzen zuen bitartean azal hura jantzi eta erantziko balu bezala, uneoro dena bideoan grabatzen ari zen bitartean. Halaxe lortu zituen, azala jarri eta kendu ahalko zen jantzi baten tankera hartzea lortu zuten argazkiak.

Okarizek dioenez, jantzi hori jantzita zuen edonork, titiak, eskuak eta sexu femeninoa izango lituzke. Lan honek gorpua fragmentazio korporalaren produktu gisa ikustea erreflejatuko luke. Azala behin gorputzetik banaduta dagoenean, bere edukia entitate animatu bat izatetik hondakin manipulatu bat izatera pasako litzateke. 1995.urtean garatutako lan honen emaitza, monitore batez beste ikus zitekeen material bideografikoaren parte izatea iritsi zen, ezagutzen ditugun memoria fiktizioen eta argazkilaritzak kontatzeko duen ahalmena dela eta.

The Art of Falling Apart es de (1996) aldatu

Instalazio honetarako bere azalaren replika bat sortu zuen eta honi untxi belarriak zituen kareta bat gehitu. Ostean, oihuka eta hilzoriaren zegoenaren plantak egiten ari zen bitartean, lurrean narrastaka zebilen pertsonaia asmatu zuen. Instalazio honek zehazki eszena honen hainbat bideo erakustean datza. Itziar Okarizen arabera bideoa sensuala da, pertsonaia lurreko odoletik narrastaka doan einean adiakatuz bati doa. Hiltzen den unea ezabatu zuen, honela pertsonaia sekula lortzen ez duen zerbait egiten saiatzen ikusten duzu, batzuetan komikoa izatera iritsiz. Akzioa monitore ezberdinetan zatikatuta ageri da. Bideoaren estruktura ere zatikatuta dago, akzio momentuak baztertu eta narrazioa abstrakzio artifizial bat bihurtuz. Itziarrek Okarizek dioenez,  sexuaren perbersioaren eta animalizazioaren arteko erlazioa errepresentatzea interesatzen zitzaion. Heriotzaren gaia ere mahai gainean uzten du, infinitoki hiltzea maskaradaren komikotasunaren kontraposizioan, pantomimaz alegia. Narrazio ez lineal eta zatituan zuen jarrita interesa, zatiak berreraikitzeak sortuko zituen erantzun guztietan, eta ez estruktura lineal bat jarraituta lortuko lukeen bakar horretan. Laburtuz, akumulazioa eta desestrukturazioa.


Euliekin ekintzak (1997) aldatu

Euliekin ekintzak, 1997ko argazki eta bideo pilaketa bat da. Obra honek euli bat hartu, lepoan ile bat lotu eta egan egiten uztean datza, honela maskota hegalari moduko bat lortuz. Lanak umeen jolaseengan duen harridura erreproduzitzen du, akzioa, melankolia, ankerkeria eta maltzurkeria nahastuz, umeen ipuin eta fabuletan egiten den bezala. “The hunter”en bideoan, Scannerren musikarekin batera, prozesuaren parafernalia eta akzio ia kirurgikoa erakusten du.

Ulermen prozesua[1] aldatu

Oso-oso garrantzitsua da, ulermen prozesua Itziar Okarizen kasuan. Argi ikusten da, adibidez, soinuaren kasuan. Bere ustetan, elkarrizketa bat mantendu dautekeen gune isil batean ez dago ahotsaz gain soinu askorik, baina elkarrizketa mantentzen ari direnen arteko ulermena posible izan dadin inguruko hots guztiak diskriminatu beharko lirateke: kafetegian dauden hotsak jendearen hotsak, argazki kameren  kliskatzea... hori guztia entzutea saihesten da, diskriminatu egiten da, gertatzen denaren zati bat ulertu ahal izateko, gertatzen ari denetik interesatzen denarekin geratzeko.

Okarizek dio ulermena etengabeko diskriminazio prozesu bat dela, eta bere ustetan begiradarekin ere berdin gertatzen da. Elkar ulertzeko prozesuan zentzu guztiekin gertatzen dela berdintsu

Hizkuntza eta hizkuntzaren materialtasuna[1] aldatu

Gogoko du materialtasunaren ideia, eta oso garrantzitsua dela deritzo, gainera. Bere ustetan askotan ahaztu da gauzen materialtasuna. Eta materialtasun hori benetan adierazlea litzatekela. Baina zertaz ari da materialtasuna esaten dudanean?

Adibide gisa jartzen du, hizketan dabilenean esandako hitzak, bere ahots tonuarekin lotuta daudela, eta bere ahots tonuak, esaten ariko litzatekeen horrekin zuzenean loturarik ez luken informazio ugari eskainiko lukela. Zeharkakoa dela lotura hori. Nolabait irudi batean “eremuz kanpo” geratuko litzatekena izango zen. Ikusten ez litzaken arren, irudiak esango luken hori guztia, alegia.

Beraz, bere ahotsaren tonua, katarroa izango luken ala ez, emakumea den ala ez… hori guztia nire tonuaren baitan egongo litzateke, modu inplizituan. Eta hori hizkuntzaren materialtasunaren zati bat dela dio.

Beste zati bat litzateke, aurrean esku bat edukiko balu, mugitzen ariko litzatekena, ondoren bost behatzak zabalik edukiko lituzkeena, lurrarekiko paraleloan egongo litzatekeena, ia lerro horizontal bat marraztuz. Baina ia. Forma hori ere adierazlea litzatreke. Eta zu, aurrean egongo zinateken horrek, hori guztia ulertuko bazenu gertatuko litzatekenaren izaeraren baitan, eta gertatzen ariko litzateken materialtasunaren baitan.

Elementu horiekin guztiekin lan egitea interesatzen zaio, komunikazio eta ulermen prozesuan gertatzen denaren konplexutasuna azaleratzeko.

Feminismoa bere artearen barruan aldatu

Behin baina gehiagotan azaldu duenez, izaki bezala, ideologia batean hezi izan da, feminismoan, hain zuzen. Feminismoak elikatu du eta mundua leku zehatz batetik ulertu dezan ahalbidetu du. Hori guztia modu sakonean dago txertatua bere lanean, lan guztian, lan guztietan, modu inplizituan hor dago, izan “eremuz kanpo” edo “eremu barruan”.[1]

Beraz, feministatza du bere burua, herritar feminista gisa, baina ez du gogoko artista feminista gisa definitzea, bere lana oso espezifikora joko luken margen estu batean kokatuko lukeelako. Itziar Okarizen arabera lanari feminista etiketa jartzen zaionean, lan horrek soilik feminismoataz hitz egingo zukeen bezala, emakumea zaren ezkero zure lanak soilik emetasunaz hitz egin beharko lukeela esango luke, eta horrek lana ikusezinaren eremuan zokoratuko luke.

Edozein kasutan, nahiago luke feminismoaren barneko espazio politikoa, emakume artearen edozein espazio espezifiko baino, espezifiidade horren barnean uzten duen kategoriaz reflexionatzeko eta kuestionatzeko tartea utziko bait lioke.[8]

Lan pedagogikoak aldatu

Zinez garrantzitsua da pedagogia Orkarizentzat. Asko lan egin izan du pedagogiatik eta espazio pedagogikotan trebatu da neurri batean: unibertsitatean, Artelekun, Whitney Programme ere egin zuen New Yorken… Orain, ordea, pedagogiak guztia harrapatzen du. Etengabeko trebakuntza batean gaudela dio, etengabe informatzen, sekula heldu izatera iritsi ezingo bagenu bezala.

Okarizek dio gai konplexua dela, politikoki konplexua. Lotura duela, ezagutza immaterialarekin, eremu honetan mugitzen diren pertsonen prekarietatearekin. Eta, aldi berean, beraientzat, eremu horretan mugitzen direnentzat, pisu afektibo handia ere badu. Eta erakundeak horretaz baliatzen dira; eta haiek ere, era berean, onura ateratzen dute hortik. Konplexua omen da, oso erraza omen baita pedagogiari gainbalio bat ezartzea, baina baita kentzea ere. Arduratu egiten du pedagogiaren gainbalioak.[1]

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d e f g «"Ulermena etengabeko diskriminazio prozesua da"» Argia (Noiz kontsultatua: 2020-04-27).
  2. «Itziar Okariz. I Never Said Umbrella» www.tabakalera.eu 2018-01-22 (Noiz kontsultatua: 2020-04-27).[Betiko hautsitako esteka]
  3. a b c d «Itziar Okariz Cv | Galeria Moises Perez de Albeniz» www.galeriampa.com (Noiz kontsultatua: 2020-04-27).[Betiko hautsitako esteka]
  4. «Kunsthaus Baselland» kunsthausbaselland.ch (Noiz kontsultatua: 2020-04-27).
  5. a b c d e (Ingelesez) «etHALL» www.artforum.com (Noiz kontsultatua: 2020-04-27).
  6. (Gaztelaniaz) «Mear en espacios públicos o privados» MACBA Museu d'Art Contemporani de Barcelona (Noiz kontsultatua: 2020-04-27).
  7. (Gaztelaniaz) «lItziar Okariz. Un repaso a su trayectoria en el CA2M» masdearte. Información de exposiciones, museos y artistas 2017-10-26 (Noiz kontsultatua: 2020-04-27).
  8. (Gaztelaniaz) naia. El cerebro es un músculo*. Itziar Okariz — Arteleku.net. (Noiz kontsultatua: 2020-04-27).[Betiko hautsitako esteka]

Kanpo estekak aldatu