Itun Antartikoa Antartikaren statusa finkatzen duen ituna da. 1959ko abenduaren 1en Washingtonen sinatu zen eta 1961eko ekainaren 23an indarrean jarri zen.

Itunak Antartikaren status legala finkatzen du eta bere administrazioa kontsulta-biltzarren bidez egiten da (bi urterakoak 1991 arte, urte baterako gero).

Ikerketa baseak eta lurralde aldarrikapenak Antartikan (2002).

Oinarriak aldatu

Itunaren oinarriak hauek dira:

  • Antartikar eskualdea bake helburuetarako da. Ezin da aktibitate militarrik egin, armen frogak adibidez, baina militarrak ikerlari zientifikoekin edo bake helburuekin egon daitezke;
  • Ikerketa zientifikoak askatasuna izango du, eta alde sinatzaileen arteko kooperazioa eratu;
  • Informazioa eta langileria aske elkartrukatuko da, beti Nazio Batuen eta beste nazioarteko erakundeen kooperazioan;
  • Ituna sinatu zenerako lurralde aldarrikapenak ez dira auzitan egongo, ezta aldarrikapen berririk egingo;
  • Bonba nuklearrren eztandak eragotziak daude, baita hondakin nuklearren pilaketa ere, kideek onartutako nazioarteko itunetan adostuak izan ezean;
  • Ituna hegoaldeko 60°00' latitudea baino hegoalderago dauden lurralde guztietaran ezarriko da baina ez itsasoetan;
  • Herrialdeko guztietako betetzaileek edozein gune ikuska dezakete, baseak, instalazioak eta ekipoak barne;
  • Edozein aktibitate aurretik aditzera eman behar da, baita militarrak sartzea ere;
  • Betetzaileak, zientifikoak eta laguntzarako langileria hiritar gisa hartuak izango dira, eta ez dira jurisdikzio militarpean izango;
  • Estatu sinatzaile arteko kontsulta-biltzarrak sarritan egingo dira baina Ituna aldatzekotan aho batez egingo beharko da;
  • Estatu kideek edozein herrialdek egindako Itunaren kontrako aktibitateak etsiaraziko dituzte;
  • Nazio Batuetako kidea den edozein herrialdek Ituna sina dezake, beti Itunaren sinatzaileen baimenarekin;
  • Estatu sinatzaileen arteko auziak adiskidetasunez erabakiko dira eta, akordiorik egon ezean, Nazioarteko Justizia Tribunalak erabakiko du.

Gomendioak aldatu

Badaude kontsulta-biltzarretan adostutako 170 gomendioak Ituna osatzen dutenak, nagusiak hauek dira:

  • Fauna eta Flora Antartikoa Mantentzeko neurriak (1964),
  • Antartiko fokak mantentzeko akordioa (1972),
  • Itsas-baliabide bizi antartikoak mantentzeko Ituna (1980),
  • Ingurugiro-babesari buruzko Protokoloa, 1991eko urriaren 4an sinatuta eta 1998ko urtarrilaren 14an indarrean jarrita. Protokolo honek bost anexotan ingurugiroa babesten du: itsas-kutsadura, fauna eta flora, ingurune-inpaktuaren ebaluazioak, hondakinen kudeaketa eta babestutako areak; baliabide mineralekin lotura duten aktibitate guztiak eragozten ditu ikerketa zientifikoa izan ezik.

Kideak aldatu

Itun Antartikoak bi kide multzo ditu:

  • Kontsultarakoak (hizpide eta hautespidearekin):

Alemania, Argentina, Australia, Belgika, Brasil, Bulgaria, Txile, Txina, Hego Korea, Ekuador, Espainia, Ameriketako Estatu Batuak, Finlandia, Frantzia, India, Italia, Japonia, Zeelanda Berria, Norvegia, Herbehereak, Peru, Erresuma Batua, Errusia, Hegoafrika, Suedia, Ukraina eta Uruguay.

  • Ez-kontsultarakoak (hizpidearekin baino ez):

Austria, Kanada, Txekiar Errepublika, Kolombia, Ipar Korea, Danimarka, Eslovakia, Estonia, Grezia, Guatemala, Hungria, Papua Ginea Berria, Errumania, Suitza, Turkia eta Venezuela.

Itun Antartikoaren idazkaritza Buenos Airesen dago, Argentinan. 2005eko maiatzean idazkaria Jan Huber nederlandarra zen.

Lurralde aldarrikapenak aldatu

Itun Antartikoaren zazpi kideek Antartikoaren zati baten jabetza aldarrikatu dute.Itunaren 4. artikuluaren arabera aldarrikapenak "izoztuta" daude. Aldarrikapenak, orokorrean, ez dira ez beste herrialdeek ez Nazio Batuek onartuak.Zeelanda Berria, Australia, Frantzia, Norvegia eta Erresuma Batuak elkarri onartzen dizkiete bere aldarrikapenak, Argentina eta Txilek ere gauza bera egin dute. Bestetik, bai Estatu Batuek bai Errusiak ez dute onartu inoren aldarrikapenak eta beraientzako eskubidea gorde dute.

Lurralde aldarrikapena duten herrialdeak hauek dira:

Badaude aldarrikapena egin ez duten herrialdeak, baina eskubidea gorde dutenak:

Kanpo estekak aldatu