Itsasontzien kutsadura

Itsasontzien kutsadura itsasontziek munduko itsasoetan dute eragina da, bertako urak kutsatuz, eta batez ere berotegi-gasak eta olio isuriak dira.

Karga ontzi batek soberako ura botatzen du kareletik

Ezaugarriak aldatu

Karbono dioxidoaren (CO2) igorketa merkatalontzi mundialetik etorrita espero zen baino 3 aldiz handiagoa da, “The Guardian” egunkariaren iritziz. Emisio hauek urtero 1120 milioi tonatara heldu dira, emisioen %4,5 izango litzatekeena. Gobernuarteko taldeek emisioak 400 tona baino gutxiago izango litzatekeela kalkulatu zuen, baina argi dago kalkulu diferentzia handia dagoela zenbaki hauek ikusiz.

Bestaldetik, ikerketa berrientzat, herrialde ezberdineko zientifikoak eramanda, datu askok zehatzagoak erabili ziren petrolio eta itsasontzi industriak hornituta. Aditu hauek ondorio batzuetara heldu zuten, igorketak pentsatutako baino askoz handiagoa izan da baina 2020. urterako %30 batean handituko da. Emisio hauek europar herrialdeengatik ez da kontutan hartu aldaketa klimatikoaren borrokan helburuak finkatzeko.

Merkatalontzien emisioak aurreko kalkuluak ontzijabeak erositako erregai kantitateetan oinarritzen ziren, baina NBEaren azkenengo ikasketan beste datu batzuk erabili ziren, ala nola, ontzien motorren tamaina eta nabigazioaren denbora. NBEren txosten batean adierazten den bezala, itsasontzien industrietatik etorritako beste kutsagarri batzuk, CO2 emisioak baino erritmo handiagoan handitzen dira.

Sulfuro eta kedar emisioek, biriketako minbizia, arnas arazoak eta euri azidoa eragiten dutenak, hurrengo 12 urtetan %30 baino gehiago handituko dela kalkulatzen da.

Kalifornian, Epaile Gorenak esan du Estatu Batuetako uretan dauden itsasontziek berotegi efektuzko gasen emisioak murriztu behar direla. Ingalaterran, Gobernuarentzako itsasontzien emisioak klima aldaketaren helburuetariko bat izango da. Europar Batasunaren erregulazio berrietan itsasontziei erregai garbiagoak erabiltzeko derrigortuko da.

Industriek komertzio mundialaren %90 baino gehiago banatzen du eta komertzioaren handipena ontzien handitzea darama. Gaur egun efizienteagoa da edukiontzi bat eramatea Pekindik Londresera autobidetik 100 km garraiatzea baino.

70 hamarkadatik, itsasontzi komertzial gehienek erregai pisutsua erabili dute, petrolioaren prozesuzko azpiproduktu bat graduazio handiagoko erregaiarentzako. Hiltzeko moduko bigarren mailako efektuak ditu, sulfuro dioxidoa, karbono dioxidoa, oxido nitrosoa eta azido sulfurikoaren jarioa adibidez.

Hidrokarburo bidezko itsaso kutsadura modu ezberdinetan gertatu daiteke. Alde batetik itsasontzien istripuak daudenez isuri handiak daude. Prestige onziaren kasua da, petrolio pisutsuaren 60.000 tona baino gehiagoko isuriak egon ziren eta dimentsio handiko marea beltza 2890km baino gehiagoko kosta eraginik, milaka hegazti petroliotsurik eta osasunari eragin zuen.

Baina kutsadura ez da soilik istripuen kausaz, itsasontzien ihesak ere badira. Algeciraseko Badian isuri kantitate altuak jasaten dira Espainiako itsas trafiko handiena duen zona delako.

Ez da ahaztu behar kirol portuak, kaiak, atrakaleku eta beste instalazio batzuk dituena jolas-untzia jabetza pribatua izanik. Jolas-ontziak uraren hertzetan kokatzen dira, itsasontziek sortutako kutsadura, portuko aktibitateak eta ur emaria uretara heldu daiteke zuzenean. Kirol portuetako kutsagarri posibleak petrolio, gasa, diesela, antiizoztaile, detergente eta disolbatzailea izan daitezke.

Bunkering / Itsasoan hornitu aldatu

Bunkering itsasontzi batetik beste itsasontzi batera erregaia transferitzea da. Manipulazio zaila da itsasora hidrokarburoen isuriak eragiten duelako maiztasun handiarekin, normalean tamaina txikiko gabarrarekin (2.000 tona baino gutxiago kargatzeko) egiten da. Bestaldetik, Gibraltarren ontziekin edo gasolindegi flotanteekin egiten da, 80.000 eta 100.000 bitartean garraiatzen dute, UE beste edozein leku batean baimendurik ez dagoena.

Gibraltarren 3 gasolindegi flotante daude, soilik kasko bikoitza duen gasolindegi bat dago (UE legislazioek exijitzen duen bezala), Bunker Gibraltarreko Europa Suplire. Europa Venture (Bunker Giblartarkoa ere) eta Vermoileko Vema Baltic ezin izango zuten beste edozein elkarteko portuan sartu.

Algeciraseko Bahia bunkering bolumenez 4. postu mundialean dago, urtero erregaien 6 milioi tona garraiatzen dira. Gibraltarren komertzializatzen den petrolioaren %40 CEPSA findegiez hornitu egiten da.

Findegiak aldatu

Findegi hauetan ingurugiroaren kutsadurari eragiten diote. GESAMP-ko datuen arabera, itsasaldeko %20 findegiek hidrokarburo bidez itsasoa kutsatu egiten dute. Espainian existitzen diren 10 findegietatik soilik bat ez da itsasaldean aurkitzen, Repsolek duen findegia da Puertollanon (Ciudad Real).

Beste 9 findegiak hauek dira: Tarragonan, Coruñan eta Cartagenan Repsol enpresako 3; Tenerifen, Huelvan eta Cadizen Cepsa enpresako beste 3 findegi; Bilbon Petronor beste enpresa bat, Castellon BP Oil Espainia enpresa bat; eta Tarragonan ASESA (%50 Repsol eta %50 Cepsa).

Emisio Estataleko Erregistro eta Kutsadura Igorle ustez, petrolio findegiek urtero 27.142 tona kutsagarri igortzen dute atmosferara (berotegi efektuzko gasak kontabilizatu gabe) eta uretara 9850 tona substantzia arriskutsu zuzenean botatzen dute. Nahiz eta 10 instalazio izan, finketa 3. sektorea da uretara isurketari dagokionean.

Petrolio plataformak aldatu

Plataforma petroliferoen ustiapena hidrokarburo bidezko beste kutsadura iturri bat da. Nahiz eta Espainiako petrolio produkzioa oso garrantzitsua ez izan, oraindik hidrokarburoen erauzketa existitzen da, itsasokoak gehienak. La Lora edo Ayaluengo (Burgos) lurreko aztarnategi eta Casablanca, Boqueron eta Rodaballo (Tarragonan) plataformak Espainiako puntu bakarrak dira gordina erauzketari dagokionez.

Prospekzioak ere garrantzitsuak dira kutsadurari buruz hitz egiten denean. Bi fasez osatuta dago, lehenengo fasean itsas-barreneko karakteristika fisikoak zehazten dira eta gordina aurkitzeko probabilitatea zehazten da. Horretarako uhin akustikoak igortzen dira presio altuko kanoi baten bidez 215-230 bitarteko maila soinuarekin, lokatza sortuz uhin sismikoen inpaktuagatik eta lurpeko elementu kutsagarrien ihes posibleak artseniko, beruna edo bentzenoa adibidez.

Bigarren fasean laginak hartuko dira zulaketa bidez. Zulaketa hauek kutsadurazko istripuen kausaz izaten dira eta hidrokarburoen hondakinek hondartzetan bukatzen dute.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu