Itsasgorako uharte bat lur-eremu bat da, lur lehorrari lotuta dagoena itsasbeheran agerian eta itsasgoran urpean geratzen den lur-mihi baten bidez. Zenbait kasutan, lur-mihi horren gainean galtzada bat egoten da, bertatik itsasbeheran pertsonak eta ibilgailuak igaro ahal izateko.

Mont-Saint-Michel, itsasgorako uharterik famatuenetakoa.

Itsasgorako uharteen inguruan egon ohi den mistika dela-eta, haietako asko erlijio-gurtzako tokiak dira, hala nola Mont-Saint-Michel. Halaber, itsasgorako uharteak sarritan gotorlekuen kokaleku dira, beren ezaugarri naturalengatik babeserako aproposak izateagatik.

Gaur egun, itsasgorako uharte asko turismo-helmuga bihurtu dira.

Aipaturiko Mont-Saint-Michel-ez gain, itsasgorako uharte ezagunak dira Lindisfarne (Northumberland konderrian, Ingalaterran) eta St Michael's Mount (Kornualles konderrian, Ingalaterran ere).

Euskal Herrian, Lekeitioko San Nikolas edo Garraitz izenekoa itsasgorako uhartea da.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu