Itsas Errepublikak (italieraz Repubbliche marinare) Erdi Aroan Mediterraneo itsasoaren kostaldean, eta zehazkiago Italia eta Dalmaziaren kostaldean, eratu ziren hiri-estatu talasokratikoak izan ziren. Itsas Errepubliketan ezagunenak Veneziako Errepublika, Genovako Errepublika, Pisako Errepublika, Ragusako Errepublika eta Amalfiko Errepublika izan ziren. Hain ezagunak ez zirenen artean Gaetako Errepublika, Ancona eta Noli izan zeuden.

Itsas Errepublikak (XI. mendea). Noli, Genova, Pisa, Gaeta, Amalfi, Ancona, Venezia eta Ragusa.

X. mendea eta XIII. mendearen artean euren hiriak babesteko asmoz ontzi ugariz osatutako itsas-gudarosteak eraiki eta haiekin Mediterraneoan barna merkataritza sare zabalak hedatu zituzten, Gurutzadetan berebiziko garrantzia izan zuten, gurutzatuen gudarosteak itsasoz garraiatu baizituzten.

Kanpo estekak aldatu