István Bethlen Bethlengo kondea (Gernyeszeg, 1874ko urriaren 8a - Mosku, 1946ko urriaren 5a) hungariar politikaria izan zen. Hungariako lehen ministroa izan zen 1921etik 1931ra.

István Bethlen


Hungariako lehen ministro

1921eko apirilaren 14a - 1931ko abuztuaren 24a
Paulo Teleki - Gyula Károlyi (en) Itzuli
Minister of Finance in Hungary (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaGornești (en) Itzuli1874ko urriaren 8a
Herrialdea Hungaria
HeriotzaMosku1946ko urriaren 5a (71 urte)
Hobiratze lekuaFiumei kaleko hilerria
Heriotza moduaberezko heriotza: bihotz-gutxiegitasuna
Familia
Ezkontidea(k)Margit Bethlen (en) Itzuli
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaTheresianum (en) Itzuli 1893)
Eötvös Loránd University (en) Itzuli 1896)
Faculty of Agricultural and Food Sciences, Széchenyi István University (en) Itzuli 1900) : Agronomia
Hizkuntzakhungariera
Jarduerak
Jarduerakekonomialaria, politikaria, diplomazialaria eta saiakeragilea
Jasotako sariak
KidetzaHungariako Zientzien Akademia
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaLiberal Party (en) Itzuli

Find a Grave: 31383630 Edit the value on Wikidata

1901ean Hungariako parlamentuko kide hautatu zuten. 1919an Hungariako ordezkari gisa joan zen Parisko Bake Biltzarrara. Hungariara itzuli zen gobernu zuri antikomunistaren buruzagitza hartzeko.

1921ean Miklós Horthyk gobernua osatzea agindu zion. Bethlenek Batasun Nazionaleko Alderdia sortu zuen eta hamarkada batez faxistak boteretik urrun mantentzeko gai izan zen. Bere agintaldian Hungaria Nazioen Ligan sartu zen eta Benito Mussoliniren Italiarekin aliatu zen. Depresio Handiaren ondorioek azkenean faxistak boterera eraman zituzten Hungarian 1931n.

Alemania naziaren aliantzarekin aurka agertu zen Hungariako politikari bakanetako bat izan zen. Gerraren amaieran, herrialde aliatuekin bake banandua negoziatzen saiatu zen. Sobietarrek 1945eko martxoan atxilotu eta Moskun espetxeratu zuten, eta urtebete geroago hil zen.

Kanpo estekak aldatu