Isonoe (grekoa: Ισονόη), edo Jupiter XXVI, Jupiter planetaren satelite natural irregular bat da.

Isonoe (satelitea)
Behaketa
Itxurazko magnitudea (V)22,5
Gorputz-gurasoaJupiter
AurkitzaileaScott S. Sheppard (en) Itzuli, David Clifford Jewitt (en) Itzuli eta Yanga R. Fernández (en) Itzuli
Aurkikuntza-data2000ko azaroaren 23a
Honen izena daramaIsonoe (en) Itzuli
Orbitaren ezaugarriak
Ardatzerdi handia23.800.668 km
Eszentrikotasuna0,246
Orbita-periodoa−688,61 egun
Batezbesteko anomalia148,53423 °
Makurdura orbitala164,45891 °
Goranzko nodoaren luzera203,99552 °
Periapsiaren argumentua219,75296 °
Ezaugarri fisikoak
Diametroa4 km
Masa75 Pg
Albedoa0,04
Behin-behineko izendapenakS/2000 J 6

Ezaugarri fisikoak aldatu

Isonoe satelite txikia da (3,8 km inguruko diametroa du), eta erretrogradoa. Uste da 0,04ko albedoa duela, Jupiterren beste satelite batzuen antzera. Haren beste ezaugarri asko ezezagunak dira oraindik.

Karmeren taldeko satelitea da: 22.900.000 km eta 24.100.000 km arteko erradioarekin eta 164,5° eta 158,3° bitarteko inklinazioarekin Jupiter orbitatzen duten satelite erretrogrado irregularrak dira talde horretako guztiak.

Aurkikuntza aldatu

Scott Sheppard-ek gidatutako Hawaiiko Unibertsitateko astronomo-talde batek aurkitu zuten, 2000ko azaroaren 23an. Aurkikuntzaren berri 2001eko urtarrilaren 5ean eman zen, Jupiterren beste 10 sateliteren aurkikuntzaren berriarekin batera.

Izendapena aldatu

Isonoe satelite-izena mitologia grekoko Isonoe pertsonaian du jatorria; Isonoe danaide bat zen, Zeusen maitaleetariko bat.

Hasieran, S/2000 J 6 izendapen sistematikoa eman zitzaion sateliteari; kode horrek adierazten du 2000an lehen aldiz ikusitako Jupiterren seigarren satelitea zela. Isonoe behin betiko izena 2002ko urriaren 22an eman zitzaion, Jupiterren beste 10 sateliterekin batera.

Kanpo estekak aldatu