Isolamendu bikaina, (Splendid isolation, ingelesez) Britainiar Inperioak XIX. mendearen amaieran izan zuen kanpo politikari erreferentzia egiten dion izen bat da.

Doktrina honen arabera, Britainia Handiak, munduko edozein herrialderekin aliantza iraunkorrak ezartzea eragotzi behar zuen, bere interesak babesteko. Politika hau, Benjamin Disraeli eta Salisburyko Markesa bezalako lehen ministroek jarraitu zuten.

Isolamendurako joera hori 1822an hasi zen arren (Britainia Handiak Europar Akordioa edo Metternich sistema utzi zuenean), terminoak bereziki Lord Salisburyren gobernuen garaiari egiten dio erreferentzia, 1885 eta 1902 urteen arteko garaiari.

Uste denez, Erresuma Batuak, politika berekoi hau, bere nagusitasuna mantentzeko zituen zailtasunengatik jarraitu zuen. Izan ere, biztanleria hazkunde handia zuen herrialdea zen, lehengaien inportazioen mende zegoena, potentzia handi guztien artean armadarik txikiena zuena eta defendatu beharreko muga handienak zituena. Ondorioz, ezin zuen bere inguruko herrialdeetako bakar batekin ere konpromezurik hartu, bere biziraupena arriskuan bailegoke.

Politika hau, Frantziarekin Entente Cordialea sinatu zuenean hautsi zen, 1904an.

Kanpo estekak aldatu