Isoentzimak edo isozimak egitura kimiko ezberdina duten entzimak dira, baina erreakzio kimiko bera katalizatzen dutenak. Aminoazidoen sekuentzia ezberdinak dituzte, eta baita ezaugarri zinetikoak eta biokimiko ezberdinak ere.

Isoentzimen sintesia kodetzen duten geneak ere desberdinak dira.

Erreakzio kimiko bera katalizatzen duten entzima ezberdinak izatea onura metabolikoa da, beraz hautespen naturalak isoentzimen aldeko joera erakutsiko du.

Isoentzima ugari ezagutzen dira egun. Laktato deshidrogenasak (azido laktikoa sortzen duena pirubato erreduzitzen duenean), adibidez, 5 isoentzima ditu, antzeko pisu molekularra dutenak (PM: 134.000) [1]

Erreferentziak aldatu

  1. Lehninger, Albert: Bioquímica Ed. Omega, 1978, 251-252 orr. IBSM: 84-282-0211-7

Kanpo estekak aldatu