Isatseko errotore

Helikopteroen atzealdean muntatutako errotorea, funtzioa errotore nagusiaren momentua berdintzea duena.

Isatseko errotorea edo buztaneko errotorea ohiko osagaia da errotore nagusi bakar bat duten helikopteroetan. Isatseko errotoreak helikopteroaren kola-langan muntatutako helize bat dauka, alboko errotazio-ardatz batekin. Sortzen duen bultzada grabitate-zentrotik aldentzen da, eta errotore nagusiak sortutako momentuari aurre egiten dio, helikopteroa egonkor mantentzen airean. Isatseko errotorearen palen erritmoa pilotuak erregulatu dezake pedalei esker, eta pilotuari helikopteroa ardatz bertikalean biratzeko aukera ematen dio, norabide kontrola emanez.

     Errotore nagusiaren biraketa norabidea.      Errotore nagusiak sortutako momentua.      Kontra egiteko isatseko errotorearen momentua.