Iruñeko gudua Iruñean 1521eko maiatzaren 20an egin zuten, alde batetik espainiar armadak eta, bestetik, Nafarroakoak frantziar armadaren laguntza zutena, 1512ko espainiarrek eginiko Nafarroako konkista eta gero. Nafarroako armadak bertoko biztanleriaren altxamenduaren laguntza izan zuelako laster hartu zuen Iruñeko gaztelua eta hildako gutxi izan zituzten.

Iruñeko gudua
Nafarroako konkista
Lau Urteko Gerra
Data1521eko maiatzaren 20a
LekuaIruñea
 Nafarroako Erresuma
EmaitzaFrantziar-nafartarren garaipena
Gudulariak
Espainiako Inperioa  Nafarroa
 Frantzia
Buruzagiak
Karlos I.a Espainiakoa
Antonio Manrique de Lara
Henrike II.a Nafarroakoa
Frantzisko I.a Frantziakoa
André Foixkoa

Henrike II.ak Frantzisko I.aren laguntza lortu zuen Nafarroako Erresuma berreskuratzeko Gaztelako Erresumaren itxurazko ahulezia aprobetxatuz. Tamalez, Nafarroako errekonkista hasi zenerako bukatuta zegoen Gaztelako komuneroen gerra. 1521eko maiatzean Nafarroak altxamendu orokorra izan zuen, tartean Iruñea bezalako beaumondarren hirietan. Barneko altxamendua babesteko Andre Foixkoak zuzendutako 12.000 oinezko (gehienak gaskoiak eta artilleria astuna zuen armadak maiatzaren 15ean Donibane Garazi konkistatu zuen. Agudo Orreaga eta Auritz ere konkistatu zituen.

Iruñeko biztanleak altxatu ziren eta Naiarako dukea eta Nafarroako erregeordea zen Antonio Manrique de Lara maiatzaren 17an Iruñetik Alfarora ihes egin zuen, baina bidean lapurreta egin zioten. Iruñean zeuden Gaztelako Erresumako soldadu gutxi gazteluratu ziren. Soldadu hauen artean oinaztarren kapitaina zen Inazio Loiolakoa zegoen, sei ordu zirauen gotorlekua menderatzeko bonbardaketan hanketan zauritua izan zena. Erasotzaileen artean, berriz, Frantzisko Xabierkoaren anaiak ziren Miel eta Joanes zeuden, gudua eta gero hiria babestuko zutenak.

Erresuma berreskuratzeko guda ez zen latza izan: Zengarren mendian 1.000 oinaztarren aurkako gatazkan 17 hildako izan ziren; Esan beste lau ihes egiten ari ziren tropak aurkitu zutenean eta Iruñean zaurituak baino ez. Gero, ez zituzten beaumondarren aurkako mendekuak egin.[1]

Espainiako Inperioak laster 30.000 laguneko armada sortu zuen, horietako asko bere zigorra askatzeko asmotan zenbiltzaten komuneroak. Andre Foixkoa jeneralak bere kokagunea sendotu baino Logroño hartzea saiatu zuenez, nafar-gaskoiek Noaingo gudua galdu zuten eta, beraz, Nafarroako independentzia.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu

  1. Pedro Esarte Muniain, Navarra, 1512-1530, ISBN 84-7681-340-6