Iruña Oka

Arabako udalerria

Iruña Oka Arabako erdialdeko udalerri bat da, Añanako kuadrillakoa. 3.514 biztanle dituenez, Arabako udalerri jendetsuenetan bosgarrena da. Iruña Oka da Añanako kuadrillako 10 udalerrietatik jendetsuena (kuadrillako biztanleen % 34 dira Iruña Okakoak).

Iruña Oka
 Araba, Euskal Herria
Langraiz Okako mendebaldea, Badaiako mendilerrotik ikusita.
Iruñako bandera

Iruñako armarria

Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaAraba
EskualdeaAñana
Izen ofiziala Iruña Oka / Iruña de Oca
AlkateaMiguel Angel Montes Sanchez (Euskadiko Alderdi Sozialista - Euskadiko Ezkerra)
Posta kodea01230 Langraiz Oka

01191 Tresponde
01195 Billoda

01428 Mandaita eta Olabarri
INE kodea01901
Herritarrairuñar, iruñaokar
Kokapena
Koordenatuak42°49′09″N 2°48′46″W / 42.819166666667°N 2.8127777777778°W / 42.819166666667; -2.8127777777778
Map
Azalera53,2 km2
Garaiera450 metro
Distantzia12 km Gasteiza
Demografia
Biztanleria3.597 (2023)
46 (2022)
alt_left 1.642 (%45,6) (%49,2) 1.769 alt_right
Dentsitatea0,07 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
% 54,54
Zahartze tasa[1]% 14,19
Ugalkortasun tasa[1]‰ 53,92
Ekonomia
Jarduera tasa[1]% 82,82 (2011)
Genero desoreka[1]% 3 (2011)
Langabezia erregistratua[1]% 11,87 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1]% 24,64 (2010)
Kaleko erabilera [2]% 2.9 (2016)
Etxeko erabilera[3]% 7.26 (2016)
Datu gehigarriak
Sorrera data1976ko irailaren 2an
Webguneahttps://www.irunadeoca.com

1976. urtean sortu zen, Iruña (Trespondek eta Billodak osatua) eta Langraiz Oka (Mandaitak, Olabarrik eta Langraizek osatua) izeneko udalerriak batuta. Gaur egun, esandako bost herri horiek barne hartzen ditu udalerriak:

XX. mendearen erdialdera arte, Zadorra ibaiaren ertzean, Argantzunerako bidean, Lupierro izeneko herrixka ere bazen; antzinako dokumentuetan Luperho aipatzen dute.

Toponimia aldatu

Gaur egungo Iruña Oka izena, Langraiz Oka herriaren izeneko bigarren zatia eta Iruña herriaren izena batuta sortu zen, 1976. urtean.

Iruña deituraren jatorria ez dago oso argi, baina hipotesi nagusiak azaltzen duenez, (h)iri eta on hitzetatik etor liteke, hau da, «hiri handia». Jatorri bera dute Euskal Herriko beste herri batzuen izenak ere: Iruñea, Irunberri edo Irun. Izan ere, Iruña Oka, Irun eta Iruñea erromatarren garaiko hiririk garrantzitsuenetarikoak izan ziren, batez ere Arabakoa. Antzina, hiri horiek latinezko izenak ere bazituzten: Veleia, Easo eta Pompaelo.

Oka izena, berriz, lur hauetan bizi ziren tenplarioei zor zaie. Villafranca Montes de Ocaraino heltzen zen eremuari Okako lurra deitzen zitzaion, eta hori bide da izenaren jatorria.

 
Tuyo mendiaren ikuspegia, Olabarritik.
 
Trespondeko eliza, zubia eta Zadorra ibaia.

Historia aldatu

Erdi Aroraino aldatu

Iruña Oka udalerrian aurkitutako aztarnarik antzinakoenak Iruña-Veleiako aztarnategi arkeologikoan ageri dira eta Brontze Arokoak dira (K.a I.milurtekoa). Bertan, lauki eta zirkulu forma duten etxeak aurkitu dira, erromatar etxeak estali zituztenak. Erromatarrek Veleia hiria eraiki zuten han K.a. I. mendearen inguruan, eta haren aldirik gorenean 10.000 biztanle inguru zuen. Pirinio hegoaldeko hiririk handiena izan zen, Tarraco (gaur egungo Tarragona) eta Caesaraugusta (Zaragoza) baizik ez ziren lurralde horretan handiagoak. Hiriaren oparoaldia barbaroak etortzearekin bukatu zen, K.o. V. mendearen inguruan.

Seguru asko, gaur egungo Billoda eta Tresponde herriak, garai batean Veleiaren kanpo auzoak izan ziren. Izan ere, Tresponde toponimoaren jatorri etimologikoa Transpontem da (latinez, «zubiaren bestaldean»); gainera, bai Billodak, bai Trespondek erromatar jatorriko zubi bana dute, hiri nagusiarekin komunikatzeko batez ere. Langraizen, orain dela hainbat urte, erromatar etxola batzuen aztarnak aurkitu ziren, non ziur asko zaldiek atseden hartzen zuten. Herri horren izenaren lehenengo aipamena zeltiberiar estela batean aurkitu zen; hor, Langrares izena ageri zen.

Erdi Aroa aldatu

Erdi Aroan, Langraiz ondoko lurraldeetan tenplarioak ezarri ziren eta, ondorioz, de la Oca abizena jarri zioten lehendik Langrares edo Lanclares izena zuen herriari. XI. mendean, Olabarri eta Mandaita Donemiliagako Goldea izeneko dokumentuetan aipatu ziren lehen aldiz: lehena, Montovit izenaz, 1025. urtean zehazki. Olabarri eta Langraiz hiribildu bilakatu ziren 1523. urtearen inguruan, edo behintzat titulu horrekin ageri dira 1523ko abenduaren 21ean idatzitako agiri batean.

Tresponde inguruan, Badaia mendilerroaren maldetan, XIII. mendean dorretxe bat eraiki zuten. Iruña Okako familiarik indartsuena (Martinez de Iruñatarrak) ziren haren jabe. Haiek jeronimotarrei laga zieten, komentu bat eraiki zezaten, eta 1413an Benedikto XIII.ak eraikitzea onartu zuen, baina mende erdia pasa ondoren hortik joan ziren, eta agustindarrak ezarri ziren han. Azken horiek 1835. urtean joango ziren, Mendizabalen desamortizazioaren zela kausa. Bai Langraiz, bai Olabarri eta Mandaita, Orgazko kondearen jaurerrikoak izan ziren, XV. mendetik behintzat, eta konde horren behar nagusia auzokideen zergak jasotzea zen. Langraizen Hurtado de Mendoza familiak (Orgazko kondeak) etxe noble bat zuen, eta familia horretako Fernanek, San Frantziskoren Hirugarren Ordenakoek zuzenduriko baseliza fundatu zuen.

XX. mende arte aldatu

Espainiako Independentzia Gerran, Iruña Okan ingeles militarren presentzia nabaria izan zen, batez ere Gasteizko guduan. Militar haiek Wellingtonen agindupean zeuden, eta dibisio arina eta 4. dibisiokoak ziren. Haien helburua Hillek Argantzungo muinoak hartzen zuen bitartean Langraizen itxaron, eta gero, Zadorra zeharkatuz, armada inperialaren erdigunea erasotzea zen. Billodako eta Trespondeko erromatar zubiek protagonismoa izan zuten gerra horretan ere: ingelesek gune estrategiko horiek hartu zituzten, frantsesek Zadorra ibaia pasa ez zezaten.

Karlistaldietan ere izan ziren mugimendu militarrak eremu horretan. Langraizen, zehazki, hiru dorre eraiki ziren herria defendatzeko eta komunikatzeko. Gaur egun ere zutik diraute dorre horiek.

XIX. mendean Langraizen kanpoaldean Bolem izeneko bainuetxea zegoen, baina mende amaieran gainbehera izan zuen; hala, bada, 1914. urtean Menesiano anaiek erosi zuten eta eraikina komentu bihurtu zuten lehenik, eta geroago, eskola. Gaur institutu pribatua da, non bigarren hezkuntza eta lanbide heziketa irakasten duten.

XX. eta XXI. mendeak aldatu

Espainiako Gerra Zibilean faxismoaren aldekoek kontzentrazio-esparru bat eraiki zuten Langraiz eta Billoda artean dagoen eremu batean, Zadorra ibaiaren ondoan. Hor frankismoaren aurkakoak atxilotuta izan zituzten 1940 eta 1947 bitartean, eta 1981. urtean eraikina berriztatu zuten espetxe izan zedin. Gaur, oraindik ere espetxea da, baina aurki ixtekotan da, San Migel mendiaren magalean (Gasteiz mendietan) 2011. urtean inauguratu zen Zaballako espetxeak ordezkatuko baitu. Espetxe berri hori ere Iruña Okako lurretan dago. XX. mendean zehar, eta industrializazioak eta migrazio mugimenduak eraginda, udalerria 1900. urtean 900 biztanle izatetik, 2010ean dituen ia 3000 biztanleetara hazi da. Gaur egun, gainera, Iruña Okak bi industrialde ditu: San Jose de los Llanos eta Subillabide. Biak handitzekotan dira.

Ekonomia aldatu

Iruña Oka udalerrian Subillabide eta San Jose de Los Llanos industrialdeak kokatzen dira, biak ala biak Langraiz Oka herrian. Hainbat harrobi ageri dira udalerrian. Hauek lan asko ematen diote herriko jendeari.

Demografia aldatu

Iruña Okak hazkunde demografiko handia izan zuen XXI. mendeko lehen hamarkadan, Gasteiztik bertaratutako populazioaren ondorioz gehien bat.

Iruña Okako biztanleria 1900 eta 2019 artean INE-aren arabera
Datu-iturria: www.ine.es


Iruña Okako biztanleria 2002tik aurrera EUSTAT-aren arabera
Datu-iturria: www.eustat.eus

Politika aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Hauteskundeak Iruña Okan»

2023-2027 legegintzaldia aldatu

2023ko hauteskundeen ondorengo Iruña Okako udalbatza

Alderdia

2023ko maiatzak 28

Zinegotziak Boto kopurua
Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerra (PSE-EE)
4 / 12
522 (% 34,21)
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
3 / 12
407 (% 26,67)
Euskal Herria Bildu (EH Bildu)
2 / 12
271 (% 17,76)
Alderdi Popularra (PP)
2 / 12
246 (% 16,12)
Elkarrekin Podemos
1 / 12
80 (% 5,24)
Datuen iturria: Hauteskunde emaitzak. Eusko Jaurlaritza (Gaztelaniaz)

Alkateak aldatu

Hauek izan dira Iruña Okako azken alkateak:

Alkatea Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera Alderdia[4]
Jose Maria Horcajada Martinez[4][5] 1979 1983 Independenteak
Jose Manuel Gonzalez Gil[5] 1983 1983 a Euzko Alderdi Jeltzalea
Ulpiano Jesus Garcia Menendez 1983 1987 Euzko Alderdi Jeltzalea
Evaristo Gordo Egido 1987 1991 Euskadiko Alderdi Sozialista
Evaristo Gordo Egido 1991 1995 Euskadiko Alderdi Sozialista
Manuel Rivas Soto 1995 1999 Euzko Alderdi Jeltzalea
Manuel Rivas Soto 1999 2003 Euzko Alderdi Jeltzalea
Manuel Rivas Soto[6] 2003 2004 b Euzko Alderdi Jeltzalea
Jose Javier Martinez Garcia[7] 2004 2007 Euskadiko Alderdi Sozialista - Euskadiko Ezkerra
Jose Javier Martinez Garcia[7] 2007 2011 Euskadiko Alderdi Sozialista - Euskadiko Ezkerra
Jose Javier Martinez Garcia[7] 2011 2015 Euskadiko Alderdi Sozialista - Euskadiko Ezkerra
Jose Javier Martinez Garcia[7] 2015 2019 Euskadiko Alderdi Sozialista - Euskadiko Ezkerra
Jose Javier Martinez Garcia[7][8] 2019 2020 c[9][10] Euskadiko Alderdi Sozialista - Euskadiko Ezkerra
Miguel Angel Montes Sanchez[11] 2020 2023 Euskadiko Alderdi Sozialista - Euskadiko Ezkerra
Miguel Angel Montes Sanchez[12] 2023 Jardunean Euskadiko Alderdi Sozialista - Euskadiko Ezkerra

a Alkateak ez zuen legegintzaldia bukatu.

b 2004. urtean Manuel Rivas 7 urtez gaitasungabetu zuten, prebarikazio zela eta.

c 2020ko urtarrilean Jose Javier Martinez Garcia alkateak dimisioa aurkeztu zuen, udaletxeak 840.000 euroko isuna jaso ondoren.

Garraioa aldatu

Araba Bus sareko   lineak zerbitzua ematen dio udalerri honi:

  Araba Bus
 Zerbitzua   Hasiera   Ibilbidea   Amaiera ⁠
13 Gasteiz
(geltokia)
Gasteiz (Bastiturri)Gasteiz (epaitegiak)Gasteiz (Gaztelako Atea)SubillabideTrespondeBillodaBilloda (Plaza)Langraiz Oka (udaletxea)Langraiz Oka (bar-posta)Langraiz Oka (Bikuña)OlabarriMandaitaPobesPadulGesaltza Añana (museoa)Gesaltza AñanaTuestaEspejoVillanañeUribarri GaubeaGurendesSan Millan de San ZadornilKorroTobillas Bobeda

Azpiegiturak aldatu

  • Gizarte etxea: musika eskola, gazte kluba, osasun zentroa, ospakizuna aretoa, gimnasioa, eguneko zentroa, eta abar.
  • Kultura etxea: liburutegia, ludoteka, lantegietarako aretoak, eskulanetarako aretoak, eta abar.
  • Arrate kirol gunea: futbol zelaia (artifizial bat eta benetako belarreko beste bat), kanpoko igerilekuak (udan), igerileku estalia, spa, fisioterapia zentroa, gimnasioa, eta abar.
  • Jose Migel Barandiaran ikastetxe publikoa: haur eta lehenengo hezkuntza.
  • Badaia institutu publikoa: bigarren hezkuntza.
  • Ikastetxe Apostoliko-Menesianoa: bigarren hezkuntza eta HIPP.
  • Udal pilotalekua
  • Langraiz Okako espetxea
  • Araba espetxea

Kultura aldatu

Jaiak eta ospakizunak aldatu

 
El Brujo pertsonaia Langraizko elizatik jaisten.
  • Mandaita:

Ekainaren 24an, San Joan egunean, herriko jaiak ospatzen dira,baina, 24a asteguna izanez gero, jaiak gertuen dagoen asteburura aldatzen dira. Jaietan, hainbat musika, kirol, haur edota janari jarduerak ospatzen dira.

  • Olabarri:

Abuztuko azken asteburuan hasten dira herri honetako jaiak, eta Mandaitan egiten direnen antzeko ekitaldiak egiten dira bertan ere. Lehenengo egunean, "Espuelista" panpina jaisten da eliza dorretik, eta azken egunean, berriz igotzen da horretara.

  • Tresponde:

Kasu honetan, jaiak maiatzean ospatzen dira, konkretuki 26aren hurreko asteburuan. Musika, janaria, kirola,... nabariak dira. Santiago txikiaren ohorean ospatzen dira jai horiek.

  • Billoda:

Uztailaren 10aren inguruan dagoen asteburuan ospatzen dira herriko jaiak. Pertsonaia nagusia "Paco el del Tabaco" izenekoa da, eta azken egunean erretzen dute.

  • Langraiz Oka:

Udalerrian ospatzen diren jai guztietatik, hemengoak dira inportante eta ospetsuenak. Abuztuaren 12an edo 13an hasten dira eta 4 edo 5 egunetan zehar izaten da jai. 1968. urtetik aurrera, lehenengo egunean "El Brujo" izeneko pertsonaia jaisten da eliza dorretik; hori egiazko pertsona da, urtero pertsona bera (1968. urtetik hiru izan dira "Brujo"), kabletik jaisten den bitartean goxokiak bota eta poesia bat irakurtzen duena; gainera, bide erdian gelditu eta bertan daudenei hitz batzuk eskaintzen dizkie. Alderantzizko bidea hartzen du jaiak amaitzean. Jaietan hainbat ekitaldi antolatzen dira: kontzertuak, monologoak, azokak, pailazoak, gastronomia, herri-bazkariak eta abar.

  • Arkiz elkartearen jai kulturalak:

Elkarte hau Billoda, Tresponde eta Subillana Gasteizen ageri da, eta honek urtero ekitaldi kulturalak antolatzen ditu uztailaren lehenengo aste inguruan. Esandako ekitaldietako bat Santa Katalinako Erdi Aroko festa da.

  • Udalerri osoan:

[[Fitxategi:|thumb|300px|Langraizko herriko plazako]] Maiatzean, urtero, udalak jai kultural batzuk antolatzen ditu. "Aste kulturala" edo "Maiatz kulturala" bezala ezagutzen dira hauek; 2011. urtetik aurrera bigarren izenpean antolatu dira maiatz osoan zehar, eta 2010. urtera arte bakarrik hil honetako aste batean antolatu zirenez, lehenengo izena hartzen zuten. Jai hauetan, musika, azokak, herri-bazkariak eta abuztuko jaietan izaten diren antzeko ekitaldiak daude, baina osagai herrikoi gehiagorekin, hala nola, irteerak edota euskal jokoak.

Inauterietako larunbatean, desfile bat egiten da Langraizko hiribidean zehar; mozorrotutakoak musikarekin batera heltzen dira udal frontoira eta bertan, urtero, mozorro txapelketa antolatzen da. Hainbat taldetan sailkatzen dira parte-hartzaileak, adinaren eta jende kopuruaren arabera. Normalean taldetan joaten direnak dantzan ateratzen dira eszenatokira. Mozorro eta dantzarik onenei sari bana ematen zaie. Asteartean, sardinaren ehorzketa ospatzen da, orduan gezurrezko sardina bat erretzen da.

Gabonetan ere hainbat ekitaldi prestatzen dira. Billodako Belen bizidunarekin hasten dira eta Olentzeroren etorrerarekin jarraitzen dute. Urtezahar gauean frontoian kotilloi bat antolatzen da eta Errege egunean kabalkada bat egiten da; hiru erregeak udalerriko bost herrietatik pasatzen dira, baina Langraizen egiten dena garrantzitsuena da.

Ondasun nabarmenak aldatu

  • Iruña-Veleia: Erromatarren garaiko oppidumaren aztarnategia. Bertan garrantzi handiko hainbat aurkikuntza egin dira, batez ere euskarazko testuak eta multzo epigrafikoa.
  • Trespondeko zubia: ohituraren arabera erromatarra den 13 begiko zubia. Billodakoa ere ikusgarria da, garai bertsukoa izaki.
  • Santa Katalinako lorategi botanikoa: Tresponden, 2003tik irekia.
  • San Pelaio baseliza: Billodako muino batean dago, Zadorra ibaitik gertu.
  • 12 txorrotako iturria eta Torka ibaia: Langraizko plazan kokatua, 1901. urtean eraikitako iturria da. Honen ondoan latsarri antzin bat dago eta atzeko aldean Torka izeneko ibaia.
  • Karobia: Langraizen dagoen kaltzinazio labe antzina da, kareharria kiskaltzeko XIX.mendean eraiki zena.
  • Langraizko hiru gazteluak: Armoreta, Entzinala eta Baiaguen (Ibai gainean) izenekoak, Gerra Karlistetan eraiki ziren herria defenda ditzaten. Azken urteetan erreformatu dira eta haien inguruetara joan daiteke paisaia disfrutatzeko.
  • Menesiano Anaien komentua: bainuetxe moduan eraikita XIX. mendean Menesiano Anaiek erosi zuten komentu eta institutu bat irekitzeko asmoarekin. Gaur egun bakarrik institutu funtzioa betetzen du.

Iruñaokar ospetsuak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  3. «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  4. a b (Gaztelaniaz) «Base de datos de Alcaldes y Concejales: Ministerio de Política Territorial y Función Pública:» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2020-03-21).
  5. a b «Iruña Oka/Iruña de Oca» Auñamendi Eusko Ikaskuntza (Noiz kontsultatua: 2020-04-15).
  6. (Gaztelaniaz) «Un alcalde del PNV aspira a la reelección pese a estar inhabilitado por prevaricar» El País 2003-05-16 ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2021-05-06).
  7. a b c d e (Gaztelaniaz) «Javier Martínez se compromete a que Iruña de Oca «siga siendo una referencia»» El Correo 2019-06-15 (Noiz kontsultatua: 2020-03-15).
  8. (Gaztelaniaz) «Alcaldías en Álava: Labastida, Zigoitia y Laguardia para el PNV, Samaniego para EH Bildu» Gasteiz Hoy 2019-06-15 (Noiz kontsultatua: 2020-03-14).
  9. (Gaztelaniaz) «Javier Martínez dimite como alcalde de Iruña de Oca» Gasteiz Hoy 2020-01-17 (Noiz kontsultatua: 2021-05-06).
  10. (Gaztelaniaz) «Dimite el alcalde socialista de Iruña de Oca tras la sentencia que le obliga a pagar 840.000 euros» El Correo 2020-01-17 (Noiz kontsultatua: 2023-02-08).
  11. (Gaztelaniaz) «Mitxel Montes, nuevo alcalde de Iruña de Oca con la abstención de toda la oposición» El Correo 2020-02-07 (Noiz kontsultatua: 2021-05-06).
  12. (Gaztelaniaz) «Todos los alcaldes y alcaldesas de Álava, pueblo a pueblo» Diario de Noticias de Álava 2023-06-18 (Noiz kontsultatua: 2024-02-03).
  13. «López, Blas Domingo» Auñamendi Eusko Ikaskuntza (Noiz kontsultatua: 2024-02-03).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Araba