Irmo, sindarinez "Irrikatzailea" edo "Irriken Jauna" esan nahi duena, Tolkienen legendarium ospetsuko pertsonaia bat da. Valarretako bat da, Ametsen eta Ikuskarien Jauna. Namo eta Niennaren anaia eta Estëren senarra da.

Valar honen benetako izena Irmo den arren, Lorien izenagatik ezagunagoa da. Izen hau, Valinorren bizi den tokiagatik jasotzen du, Lorienen lorategiak, munduko tokirik ederrena zena. Irmoren jauregia Lorellin lakuaren erdian zegoen. Baina Lorien, honetaz gain, zenbait Maiarren bizilekua ere bazen, Gandalf eta Melian kasu, eta izpiritu asko ere bizi ziren, Irmo eta bere anaia Feänturiak baitira ("Izpirituen jaunak" quenyaz). Lorienera joan zen, non Finwëren emaztea zen Miriel lo egitera joan zen eta sekula gehiago itzultzerik ez zuen nahi izan.