Iraultza Sandinista edota Nikaraguako Iraultza (gaztelaniaz Revolución Nicaragüense edota Revolución Popular Sandinista) 1960ko hamarkada eta 1970eko hamarkadan zehar Somoza familiaren diktadurari amaiera ipini zion Nazio Askapenerako Fronte Sandinistaren iraultza izan zen.

Iraultza Sandinista
Gerra Hotza
Data1962-1990
LekuaNikaragua
Emaitza
Gudulariak


  • Babes mugatua:
Buruzagiak


Galerak:
(1978–79) 10.000 hildako
(1981–89) 10.000–43.000 hildako, guduetako informazio zehatzagoaren arabera 30.000 hildako

1979ko uztailaren 19an sandinistak Managuara garaile ate herriaren gehiengoaren babesarekin sartu ziten. Ondoren, AEBetan antolatutako oposizioak sandinistei aurre egiteko Contrak eratu eta armatu zituen. Horrek, eta sandinistek gobernuan erakutsitako eskamentu ezaren ondorioz izandako hainbat akatsek, 1990eko Hauteskundeak Unión Nacional Opositora alderdiak irabazi eta Sandinistek Gobernua galtzea ekarri zuen. Honela, Nikaraguago Aro Iraultzaleari amaiera eman zitzaion.

Testuingurua aldatu

Somozatarren diktadura 1936an hasi zen[1] , Nikaraguako Guardia Nazionaleko buru Anastasio Somoza Garcíak estatu kolpea jo eta agintea eskuratu zuenean. Bi urte lehenago Somozak berak Augusto César Sandino jeneral nazionalista eta antiinperialista hil zuen. Diktadorea hil ondoren, 1957an Luis Somoza Debayle hartu zuen kargua eta, handik hamar urtera, Anastasio Somoza Debayle "Tachito" zelakoak. Hirurek Guardia Nazionala kontrolpean izan zuten eta, hala, inpunitate osoz agindu zuten, ustelkeria eta harrapakeria lege.

Baina 70eko hamarkadan gehiegikeriaren muga gainditu zuten. 1972an lurrikara batek Managua suntsitu zuen eta somozatarrek, nazioartean bildutako material eta diru-laguntzak berreraikuntzara bideratu beharrean, poltsikoratu egin zituzten. Elizari eta burgesiari lotutako indar politiko eta sozial kontserbadoreek Nikaragua demokratizatzeko prozesua abiatu nahi izan zuten elkarrizketaren bidez, baina diktadoreak gogor erantzun zuen: Unión Democrática de Liberación alderdi kontserbadoreko buru eta La Prensa egunkariko zuzendari Pedro Joaquín Chamorro hiltzeko agindua eman zuen.

Diktaduraren helburua oposizio burgesa ahultzea zen, baina kontrako emaitza lortu zuen. Ordura arte zatituta zegoen gizartea batu egin zen. Nazio Askapenerako Fronte Sandinista gerrilla mugimendu sozialista izan arren, diktaduraren aurka zeuden orotariko joerak biltzea lortu zuen.

Anastasio Somozak ihes egin zuen, Miamira hasieran eta Paraguaira gero. Baina ERP talde argentinarrak 1980ko irailean hil zuen.

Gobernu berriak somozatarren ondasunak konfiskatu zituen eta nekazaritza erreformari ekin zion. Sandinistak herrialde demokratizatzen eta Estatu Batuekiko menpekotasuna astintzen ahalegindu ziren, gerra zibila hasi arte, alegia, AEBk Nikaraguan gertatzen ari zena gustuko ez zuela erabaki arte. Hamarkada batzuk lehenago Franklin D. Roosevelt presidenteak ez baitzituen hitz hauek alferrik esan: “Anastasio Somoza putaseme galanta da, baina gure putasemea da”.

Ereferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu