Irakurketa erraz

testuak egokitzeko zenbait teknika, irakurketa azkarrago eta ulertzeko errazago egiteko

Irakurketa erraza etiketa erabiltzen da testu egokituak izendatzeko. Hizkuntzaren arabera, euskara erraza, simple english eta antzekoak ere erabiltzen dira. Irakurketa erraza izendapenak hizkuntzari baino testuetan egiten diren egokitzapenei egiten dio erreferentzia. Baina ez bakarrik testuetan, irakurtzeko zailtasunak dituztenentzat egokitutako testuez gain, ikus-entzunezko materialak edo multimedia materialak sailkatzen dira irakurketa erraza[1] etiketapean, betiere irisgarritasuna helburu.

Tortosako irakurketa erraza taldea. 2013.
Gizarte-inklusioa irakurketa errazaren bidez, Europako logoa.

Irakurketa erraza helburu duten testuetan hainbat egokitzapen egiten dira: letra-tipoa, maketazioa, irudi edo grafikoak... Dena zaintzen da irakurlearen lana errazteko.

Testuaren itxura zaintzeaz gain, erabiltzen den hizkuntza ere zaintzen da. Saihestu egiten dira joskera batzuk eta hitz batzuk, etab. Joskeran irakurleari inferentzia handiak eskatuko dizkioten pasarteak sinplifikatu egiten zaizkio. Saihestu egiten dira anbiguetateak. Anaforen bidez irakurleak, ahalegin handiegirik egin gabe, ulertuko duela bilatzen da.

Helburua da testu egokituak jatorrizko bertsioak baino jende gehiagorenganaino iristea[2][3].

Norentzat aldatu

 
Irakurketa erraza batez ere nori zuzenduta dagoen adierazten duen irudia (Katalanez).

Edonorentzat, baina batez ere, irakurtzeko zailtasunak dauzkaten pertsonentzat.

Irakurketa errazaren ezaugarriak aldatu

Irakurketa erraza eskaintzen duten testuek honelako ezaugarriak[4][5] izan ohi dituzte:

  • Letra-tipo eta maketazio apaintzeko baino irakurketa errazteko erabili ohi da.
  • Akronimoak saihestu ohi dira.
  • Elipsiak saihestu ohi dira. Subjektua eta aditzak ohiko tokietan eta elipsietara jo gabe.
  • Erabiltzen ari den hizkuntzan ohikoenak diren egitura sintaktikoak erabili ohi dira, eta bitxikeriak saihestu.
  • Esaldi luzeak saihestu ohi dira.
  • Hiperbatonak saihestu ohi dira, orden logikoena, hizkuntza jakin batean ohikoena den hitz-ordena hautatu ohi da.
  • Piktogramak eta beste irudien bidezko laguntzak erabili ohi dira.
  • Hiztegi kontuetan hobetsi hitz ohikoenak eta saihetsi maiztasun gutxiko terminoak.
  • Termino zehatzak erabili eta esanahia ulertu dela ziurtatzeko erabili sinonimoak, azalpen laburrak, anaforen bidezko nolabaiteko errepikapenak...
  • Maketazio baliabideak eta trikimailu tipografikoak erabili ideia nagusiak azpimarratzeko.
  • Kontuz maketazioarekin. Saihestu apaingarriak, ez erabili zutabe gehiegi, saihestu letra-tipo ez-ohikoak.
  • Joskera erraza erabili. Saihestu esaldi txertatu eta esaldi nagusiekin sortzen diren testu saretuak.
  • Ez eman jakintzat agian irakurle batzuek ez dakitena.

Ikus, gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu