Iparraldeko Gerra Handia

Iparraldeko Gerra Handia, 1700 eta 1721 urte bitartean gertatu zen. Errusia, Danimarka-Norvegia eta Saxonia koalizioa (1701. urtean Lituania-Polonia eta 1715. urtean Hannover batu zirelarik), Suediaren aurka borrokatu zen, Otomandar Inperioa eta ukraniarren laguntza izan zutelarik.

Iparraldeko Gerra Handia
Fitxategi:Stora nordiska kriget.jpg
Data1700eko otsaila - 1721eko abuztua
LekuaIparraldeko, ekialdeko eta erdialdeko Europa
EmaitzaErrusiak, beste herrialdeen laguntzaz, Suediar Inperioaren zabalkuntza eragotzi eta bere lur asko lortu zituen.
Gudulariak
 Otomandar Inperioa
 Suedia
Ukrainar kosakoak
Danimarka-Norvegia
 Errusiar Inperioa
Hannover
 Bi Nazioen Errepublika
 Prusiako Erresuma
Saxoniako Erresuma
Buruzagiak
Ahmed III.a
Karlos XII.a Suediakoa
Ivan Mazepa
Petri I.a Errusiakoa
Federiko IV.a Danimarkakoa
Augusto II.a Poloniakoa
Indarra
Hasieran 77.000 gizon. 1707. urtean 110.000, Otomandar Inperioak 100.000-200.000 soldadu bidali zituelarik bukaeran. Hasieran 170.000 errusiar, 40.000 daniar eta 100.000 poloniar eta saxoi. Bukaeran kopurua nabarmen handitu zen.
Galerak
200.000 gizon, 25.000 guduetan hildakoak eta 175.000 gaixotasunen eta nekearen ondorioz. 20.000 errusiar, 14.000-20.000 poloniar eta 8.000 daniar guduetan hilda, 110.000 gizon gaixotasunen ondrioz hilda.

Gerra, Suediaren eraso baten ondorioz gertatu zen, eta 1721. urtean bukatu zen koalizioaren garaipenarekin. Ondorioz, Suedia, Europako herrialde garrantzitsuenetarikoa izateari utzi zion, Errusiak boterea ordezkatuz.

Hasiera aldatu

1560 eta 1658. urte bitartean, Suediak Baltikoko inperio bat osatu zuen: Suediar Inperioa, Finlandiako golkoa erdigunetzat zuelarik, Karelia, Ingria, Estonia eta Livonia herrialdeak bereganatuz. Gainera, 30 urteko Gerrak iraun zuen bitartean, Suediak, Alemaniako hainbat eskualdea eskuratu zituen eta Europako potentzia garrantzitsuenetarikoa bilakatu zen. Hala ere, bere armada xumea zen, eta gerra gogor bat irauteko balio ez zuena.

1617. urtean, Suediak, Baltikoko kostalde zati bat galdu zuen, eta Errusiari, irtenbide bat utzi zion erasotzeko. Hala ere, Errusiak, ez zeukan Suedia menperatzeko indarrik, eta 1700. urtean Saxonia eta Danimarka-Norvegia herrialdeekin aliatu zen arte, ezin izan zuen erasotu.

Suediarren garaipenak aldatu

Iparraldeko Gerra Handiaren hasieran, Suediak, harrotasunez jokatu zuen. Erraz irabaziko zuen hurrengo gerra izango zela pentsatu zuen, eta hasieran, botere guztia Danimarkako erreinua menperatzeko erabili zuen. 1700. urteko udan lortu ondoren, Errusiaren aurka jo zuen, gerrari amaiera emateko asmoz, eta iparraldeko potentzia nagusia bihurtuz. Errusia garaitzea lortu zuen Narvako guduan, azaroan, eta garaipena gertuago zirudien.

Suediak, gerra irabaziko zuelakoan, begiak Europan jartzen hasi zen, eta Frantziarekin bat egin zuen Espainiako erresumaren ondorengotza eskuratzeko asmotan. Lituania-Polonia estatuak, bere burua neutral izendatu zuena, Saxoniarekin bat egin zuen eta Suedia erasotzen hasi ziren. Suediak ez zuen, bi herrialdeen jokoa irakurri eta Polonia herrialdea erasotzeari ekin zion. Nahiz eta gerra irabazi, ez zuen garaipenik ezta irabazirik lortu eta Suedia txirotzea baino ez zuen lortu.

Errusiarren berpizkundea aldatu

1700 eta 1707. urteetan, Suediako Estonia eta Ingria eskualdeak, Errusiak menperatzea lortu zituen, San Petersburgo hiria eskuratuz. Orduan, itsasozko armada boteretsua batu zuen eta isilean iraun zuen suediarren aurkako batailaraino.

Suediarrek hala ere, kontra-erasoari ekin zioten eta 1707. urtean Estonia eta Ingria eskualdeak berreskuratzea lortu zuten, San Petersburgo hiria izan ezik. Orduan, Otomandar Inperioa eta ukraniarren laguntzaz Errusia menperatzeari ekin zion, 1709. urteko udaberrian. Errusiak eutsi egin zion, eta negu hotzari abantaila atera eta egun batean Europako potentzia nagusienetarikoan bihurtu zen Otomandar Inperioa, Ukrainia eta batez ere, Suedia menperatuz.

Suediarren porrotak ez zuen gerraren amaiera ekarri, baino honen garailea erabaki zuen, Errusia. Danimarkak eta Saxoniak garaipena ospatu eta Suedia erasotzeari ekin zioten. San Petersburgo herrian itxaroten ari zen itsas-armada abian jarri zuten errusiarrek eta Suedia itsasoz erasotzen hasi ziren, Ganguteko gudua irabaziz, Errusiak bere historia osoan itsasoz irabazitako lehenengo bataila.

Bukerako gertaerak aldatu

Suediako erregea, Otomandar Inperioan zebilena akordiotan, Stralsundera iristean, Alemaniar eta Suedia hegoaldeko lurralde guztiak errusiarren menpe zeudela konturatu zen, 1715eko abenduan.

Gerrari amaiera emateko momentua zen. Suediarrek ez zuten lurralde gehiago galdu nahi, eta errusiarrek aldiz, irabaziak mantendu nahi zituzten bake-akordio mamitsu batekin.

Ondorioak aldatu

Suediako erregea, gerra mantentzen saiatu zen, 1718. urtean hil zen arte. Orduan, Alemania osatzen zuten Prusia eta Hannover bezalako herrialdeak gerran sartu ziren, suediarrek Alemanian galdutako lurrak berreskuratzekotan. Daniarrak eta errusiarrak bitartean, Suedia itsasoz erasotzeari ekin zioten, eta hau guztiz menperatu zutenean bake-akordioa sinatzea adostu zuten 1721ean.

Akordioan, Suediak lortutako XVII. mendean lortutako lurraldeak galdu zituen, eta potentzia nagusi izateari utzi zion. Errusiak, Baltikoko hainbat lurralde irabazi zituen, hala nola Finlandiako zati bat eta Estonia eta Europa ekialdeko potentzia nagusi bilakatu zen.

Irudiak aldatu

Kanpo estekak aldatu