Iosu Expósito López (Santurtzi, Bizkaia, 1960ko abenduaren 23a - Barakaldo, Bizkaia, 1992ko maiatzaren 31) Eskorbuto punk taldeko gitarra-jotzaile eta abeslaria izan zen eta Athleticeko eta Osasunako futbolari izan zen Unai Expositoren osaba ere bai.

Iosu Expósito

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJesús María Expósito López
JaiotzaSanturtzi1960ko abenduaren 23a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaBarakaldo1992ko maiatzaren 31 (31 urte)
Heriotza modua: HIESarekin loturiko gaixotasuna
Familia
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakabeslaria eta gitarra-jotzailea
KidetzaEskorbuto
Izengoitia(k)Iosu Expósito
Genero artistikoasuntsiketa
Musika instrumentuagitarra
gitarra elektrikoa
ahotsa

Discogs: 2203520 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Iosu Santurtzin jaio zen, Bizkaian, 1960ko abenduaren 23an. Aita José eta ama, berriz, Alicia López izan zituen eta Mamariga auzoan bizi ziren Santurtzin.

1980an, Juanma Suárez eta biek talde bat osatu zuten. Sección Mortuoria edo Muñecas de Acero izenen artean ezin erabaki eta Zaramako kide zen Roberto Mosoren aholkuari jarraitzea erabaki zuten, Eskorbuto izena jarri ziotelarik.

Horrela dio lagun izan zuen Jabi Arroyok (Subversión X):

« 13 urtekin ezagutu nuen Iosu. Noizean behin ikusten genuen elkar eta behin hitz egitera geratu ginen. Askok punkya izatea larruzko txupa eramatea besterik ez dela uste duela zioen eta lagun egin ginen. Bere etxera igo eta gitarra jotzen genuen. Arazoak zituzten taldean, baina Eskorbutok jotzeko abestiak egiten jarraitzen zuen, gero Juanma eta Pacok ezezkoa ematen bazioten ere, El Mal De La Humanidad abestiarekin gertatu zena kasu.[1] »

Heriotza eta oroimena aldatu

1991n, Iosuk bideoa grabatu zuen droga munduan ez sartzeko aholkatuz. Urtetan izan zuen heroinaganako adikzioa eta, azkenean, lortu zuen hura uztea, baina berandu zen nonbait eta 1992ko maiatzaren 31n hil zen HIESaz Barakaldoko Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean.

Santurtziko hilerrian eman zioten lur eta 1992an eta handik gutxira hilko zen Eskorbutoren abeslaria: Juanma Suárez. HIESak hil zituen bi santurtziarrak eta miresle ugari joan ohi da Santurtziko hilerrira punkaren arbasoak bisitatzera. Iosuren amak, Aliciak,[2] zaintzen zuen bere seme gazteenaren hilobia 2011n bera hil zen arte. Laster hondakinak atera, erre eta zulo komunera eramango dituzte, santurtziarren arrastoak ezabatuz. Ez da jarraitzaileen dedikatoriak jartzeko lekurik geratuko:

« Nos vemos en el infierno. Los Cerdos[3] »

Beñat Arguinzonizen Pasión y muerte de Iosu Expósito liburuak gitarristaren azken egunak kontatu nahi ditu. Roberto Moso, Ladys Ramone, edo Jabi Arroyo bezalako pertsonaiak gaixo dagoen eta bizirik jarraitu nahi duen Iosuren ondoan daude.[4] Bilboko Ezkerraldean kokatutako gazteri hura paro eta drogaz inguraturik hezi zen eta kalean erre zuen bere bizia. Fikzioa eta egia nahastuta, egiazko bizipenek eta oroitzapenek osatuko dute liburua.

ESKORBUTO, Cerebros Destruidos abestiaren zati bat dugu hemen:

« Perdida la esperanza, perdida la ilusión

los problemas continúan, sin hallarse solución
Nuestras vidas se consumen, el cerebro se destruye
nuestros cuerpos caen rendidos, como una maldición
El pasado ha pasado y por el nada hay que hacer
el presente es un fracaso y el futuro no se ve
La mentira es la que manda, la que causa sensación
la verdad es aburrida, puta frustración
Prefiero morir como un cobarde
que vivir cobardemente
Nuestras vidas se consumen
el cerebro se destruye
nuestros cuerpos caen rendidos
como una maldición...

»


Diskografia aldatu

Eskorbuto aldatu

 
Juanma Suárez abeslaria

Erreferentziak aldatu

Kanpo loturak aldatu