Ione Belarra

nafar politikaria

Ione Belarra Urteaga (Iruñea, 1987ko irailaren 25a - ) nafar psikologo eta politikaria da, Ahal Dugu alderdiko Kontseiluko kidea dena. Madrilgo Unibertsitate Autonomoan psikologia ikasi zuen eta 2015eko[1] eta 2016ko Espainiako hauteskundetan diputatu hautatu zuten.

Ione Belarra


Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

2023ko abuztuaren 17a -
Barrutia: Madril
Hautetsia: 15th Congress of Deputies (en) Itzuli

Ahal Duguko idazkari nagusia

2021eko ekainaren 13a -
Pablo Iglesias Turrión

Eskubide Sozialetako eta 2030 Agendako ministroa

2021eko martxoaren 31 - 2023ko azaroaren 20a
Pablo Iglesias Turrión - Pablo Bustinduy (en) Itzuli

Secretary of State for the 2030 Agenda (en) Itzuli

2020ko urtarrilaren 15a - 2021eko martxoaren 31

Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

2019ko abenduaren 3a -
Barrutia: Nafarroa
Hautetsia: 2019ko azaroko Diputatuen Kongresuko hauteskunde orokorrak, Q69822806 Itzuli

Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

2019ko maiatzaren 13a - 2019ko abenduaren 3a
Barrutia: Nafarroa
Hautetsia: 2019ko apirileko Espainiako hauteskunde orokorrak

Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

2016ko uztailaren 11 - 2019ko maiatzaren 21a
Barrutia: Nafarroa
Hautetsia: Elections to the Congreso de los Diputados in 2016 (en) Itzuli

Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

2016ko urtarrilaren 4a - 2016ko uztailaren 19a
Barrutia: Nafarroa
Hautetsia: Elections to the Congreso de los Diputados in 2015 (en) Itzuli
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakIone Belarra
JaiotzaIruñea1987ko irailaren 25a (36 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Unibertsitate Autonomoa Psikologia
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta psikologoa
Lantokia(k)Madril
KidetzaPodemos State Citizen Council (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Podemos
Sumar

Facebook: IoneBelarra Twitter: ionebelarra Instagram: ionebelarra Edit the value on Wikidata

Politikagintzan hasi aurretik, migrazio-esperientziekin, generoarekin eta mugimendu sozialekin loturiko ikerketak egin zituen, eta, besteak beste, SOS Arrazakeriako eta Gurutze Gorriko boluntarioa izan zen, Madrilen. Hango Unibertsitate Autonomoan Psikologian lizentziatu zen 2012an. Fakultate hartan ezagutu zuen Irene Montero geroago Berdintasun ministroa izango zena.[2]

Belarra Podemosen zuzendaritzako kide da hasiera-hasieratik, 2014ko udazkenetik. Hauteskunde primarioetan aukeratu zuten. Migratzaileen mugimenduen alde lan egiteko sartu zen politikagintzan. Orduz geroztik, Espainiako Kongresurako egindako lau hauteskundeetan Nafarroako zerrendaburua izan da, eta beti aukeratu dute diputatu. 2018ko udan, Montero amatasun-baimenarekin zegoen bitartean, Belarra izan zen Podemosen talde parlamentarioaren bozeramailea.[2]

2021eko ekainaren 13tik Ahal Dugu alderdiko Idazkari Nagusia da, Pablo Iglesias ordezkatuta. [3]

Lanak aldatu

  • 2013 - Does Living with Mean Living Together? An in-Depth Analysis of Coexistence in Host Homes for sub-Saharan Population in the City of Madrid
  • 2013 - Experiencia: Geografías de la adolescencia en el área de Madrid
  • 2013 - Hacia la educación intercultural: Un largo camino de ida y vuelta: A. Manzanares (koord.) Temas educativos en el punto de mira (160-186. orr.). Madril: Wolters Kluwer
  • 2014 - Construcción de subjetividades en tiempos de emprendimiento
  • 2014 - Repensando el proceso: propuestas críticas para la educación social desde la perspectiva socio-constructivista Educación Social, 19. alea
  • 2014 - Modernisation of Higher Education in Europe : access, retention and employability. Brusela: EACEA.
  • 2014 - Aprendizaje de la ciudadanía y participación Mata, P.; Ballesteros, B. y Gil Jaurena,I.

Erreferentziak aldatu

  1. Belarra, Maialen. (2016-05-24). «Ione Belarra: "Bigarren postua jada ez da nahikoa; irabaztea da gure helburua"» Berria.
  2. a b Susaeta, Igor. «Ione Belarra, Eskubide Sozialen eta 2030erako Agendaren ministro» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-03-16).
  3. Ostolaza, Paulo. «Ione Belarra da Podemoseko idazkari nagusi berria» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-06-14).

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Nafarroako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.